1960ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1960ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren bosgarren edizioa izan zen. Londresko Royal Festival Hall aretoan ospatu zen, Erresuma Batuan, martxoaren 29an. Aurkezlea Katie Boyle izan zen.

1960ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoaren 29, 1960
Egoitza Royal Festival Hall, Londres
Aurkezlea(k) Katie Boyle
Antolatzailea British Broadcasting Corporation (BBC)
Partaide kopurua 13
Irabazlea "Tom Pillibi"
Jacqueline Boyer
 Frantzia

1959ko edizioa Herbehereek irabazi zuten bigarren aldiz, eta Herbehereei zegokien antolatzea, baina telebista erakunde nederlandarrak uko egin zion berriz antolatzeari 1958ko ediziotik ain gertu. Antolatzeko gonbidapena BBCeri pasa zitzaion, 1959an bigarren postuan gelditzeagatik.

Garailea Jacqueline Boyer frantziarra izan zen, "Tom Pillibi" kantuarekin. Frantziaren bigarren garaipena izan zen 1958koa eta gero.

Hamairu herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baino bi gehiagok. Norvegiak lehen agerraldia egin zuen, eta Luxenburgo urte bateko eten baten ostean bueltatu zen.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Erresuma Batua Ingelesa Bryan Johnson "Looking High, High, High" Goruntz, goruntz, goruntz begira 2 25
02   Suedia Suediera Siw Malmkvist "Alla andra får varann" Beste guztiak elkartzen dira 10 4
03   Luxenburgo Luxenburgera Camillo Felgen "So laang we's du do bast" Zu bertan zauden bitartean 13 1
04   Danimarka Daniera Katy Bødtger "Det var en yndig tid" Denbora atsegin bat izan zen 10 4
05   Belgika Frantsesa Fud Leclerc "Mon amour pour toi" Zurekiko daukadan maitasuna 6 9
06   Norvegia Norvegiera Nora Brockstedt "Voi Voi" 4 11
07   Austria Alemana Harry Winter "Du hast mich so fasziniert" Hainbeste liluratu ninduzun 7 6
08   Monako Frantsesa François Deguelt "Ce soir-là" Gaur gauean 3 15
09   Suitza Italiera Anita Traversi "Cielo e terra" Zerua eta lurra 8 5
10   Herbehereak Nederlandera Rudi Carrell "Wat een geluk" Nolako zortea 12 2
11   Alemania Alemana, Frantsesa Wyn Hoop "Bonne nuit ma chérie" Gabon nire kuttuna 4 11
12   Italia Italiera Renato Rascel "Romantica" Erromantikoa 8 5
13   Frantzia Frantsesa Jacqueline Boyer "Tom Pillibi" 1 32

Kanpo estekak aldatu