1990eko Eurovision Abesti Lehiaketa
1990eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 35. edizioa izan zen. Zagrebeko Koncertna dvorana Vatroslav Lisinski aretoan ospatu zen, garai hartan Jugoslavia zenean, maiatzaren 5ean. Aurkezleak Helga Vlahović Brnobić eta Oliver Mlakar izan ziren.
1990eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Maiatzaren 5, 1990 |
Egoitza | Koncertna dvorana Vatroslav Lisinski, Zagreb |
Aurkezlea(k) | Helga Vlahović Brnobić Oliver Mlakar |
Antolatzailea | Jugoslavenska radiotelevizija (JRT) Radiotelevizija Zagreb (RTZ) |
Partaide kopurua | 22 |
Irabazlea | "Insieme: 1992" Toto Cutugno Italia |
Garailea Italiako Toto Cutugno izan zen, "Insieme: 1992" kantuarekin. Italiaren bigarren garaipena izan zen.
Ekitaldiaren aurreko hilabeteetan Europan gauzatu ziren eraldaketa garrantzitsuak, Berlingo harresiaren erorketa nabarmenki, lehiaketako hainbat abestien hitzetan islatu ziren. Kantu irabazlearen gaia Europako merkatu batuaren burupena zen, 1992rako Maastrichteko Itunarekin aurreikusten zena.
Hogeitabi herrialdek hartu zuten parte, aurreko urteko berdinak, ordungo errekorra.
Lehiaketa
aldatuOrdena | Herrialdea | Hizkuntza | Artista | Abestia | Euskarara itzulpena | Postua | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01[f 1] | Espainia | Gaztelania | Azúcar Moreno | "Bandido" | Alproja | 5 | 96 |
02 | Grezia | Greziera | Christos Callow & Wave | "Horis skopo" (Χωρίς σκοπό) | Arrazoirik gabe | 19 | 11 |
03 | Belgika | Frantsesa | Philippe Lafontaine | "Macédomienne" | Nire neska mazedoniarra | 12 | 46 |
04 | Turkia | Turkiera | Kayahan | "Gözlerinin Hapsindeyim" | Zure begien gatibu | 17 | 21 |
05 | Herbehereak | Nederlandera | Maywood | "Ik wil alles met je delen" | Dena partekatu nahi dut zurekin | 15 | 25 |
06 | Luxenburgo | Frantsesa | Céline Carzo | "Quand je te rêve" | Amesten zaitudanean | 13 | 38 |
07 | Erresuma Batua | Ingelesa | Emma | "Give a Little Love Back to the World" | Itzuli maitasun pixka bat munduari | 6 | 87 |
08 | Islandia | Islandiera | Stjórnin | "Eitt lag enn" | Beste abesti bat | 4 | 124 |
09 | Norvegia | Norvegiera | Ketil Stokkan | "Brandenburger Tor" | Brandeburgoko Atea | 21 | 8 |
10 | Israel | Hebreera | Rita | "Shara Barkhovot" (שרה ברחובות) | Kaleetan abesten | 18 | 16 |
11 | Danimarka | Daniera | Lonnie Kjer | "Hallo Hallo" | Esan, esan | 8 | 64 |
12 | Suitza | Alemana | Egon Egemann | "Musik klingt in die Welt hinaus" | Musikak durunda egiten du munduan | 11 | 51 |
13 | Alemania | Alemana | Chris Kempers & Daniel Kovac | "Frei zu leben" | Bizitzeko aske | 9 | 60 |
14 | Frantzia | Frantsesa | Joëlle Ursull | "White and Black Blues" | Blues zuri-beltza | 2 | 132 |
15 | Jugoslavia | Serbokroaziera | Tajči | "Hajde da ludujemo" | Erotu gaitezen | 7 | 81 |
16 | Portugal | Portugesa | Nucha | "Há sempre alguém" | Beti daukagu norbait | 20 | 9 |
17 | Irlanda | Ingelesa | Liam Reilly | "Somewhere in Europe" | Europan nonbait | 2 | 132 |
18 | Suedia | Suediera | Edin-Ådahl | "Som en vind" | Haize bat bezala | 16 | 24 |
19 | Italia | Italiera | Toto Cutugno | "Insieme: 1992" | Elkarrekin: 1992 | 1 | 149 |
20 | Austria | Alemana[f 2] | Simone | "Keine Mauern mehr" | Harresi gehiagorik ez | 10 | 58 |
21 | Zipre | Greziera | Haris Anastasiou | "Milas poli" (Μιλάς πολύ) | Gehiegi hitz egiten duzu | 14 | 36 |
22 | Finlandia | Suediera | Beat | "Fri?" | Aske? | 21 | 8 |
- ↑ Akats nabarmen batean, soinu-pista ez zen sartu zuzeneko orkestrarekin bat. Ondorioz, Azúcar Moreno duoko kideek abesten hasteko unea galdu zuten, eta eszenatokia utzi zuten. Segundo batzuk geroago berriro atera ziren jendaurrera, musika bigarrenez hasi zen, eta oraingoan arazo gabe abestu ahal izan zuten osotasunean.
- ↑ Lerro batzuk ingelesez, frantsesez eta serbokroazieraz.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Eurovision webgune ofiziala
Eurovision Abesti Lehiaketaren edizioak |
1956 •
1957 •
1958 •
1959 •
1960 •
1961 •
1962 •
1963 •
1964 •
1965 •
1966 •
1967 •
1968 •
1969 •
1970 •
1971 •
1972 •
1973 •
1974 •
1975 •
1976 •
1977 •
1978 •
1979 •
1980 •
1981 •
1982 •
1983 •
1984 •
1985 •
1986 •
1987 •
1988 •
1989 •
1990 •
1991 •
1992 •
1993 •
1994 •
1995 •
1996 •
1997 •
1998 •
1999 •
2000 •
2001 •
2002 •
2003 •
2004 •
2005 •
2006 •
2007 •
2008 •
2009 •
2010 •
2011 •
2012 •
2013 •
2014 •
2015 •
2016 •
2017 •
2018 •
2019 •
|
Besteak |