2009ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2009ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 54. edizioa izan zen. Moskuko Olimpiyskiy aretoan ospatu zen, Errusian. Finalerdiak maiatzaren 12an eta 14ean jokatu ziren, eta Natalia Vodianova eta Andrey Malakhov izan ziren aurkezleak. Finala maiatzaren 16an jokatu zen, eta Ivan Urgant eta Alsou Abramova (2000ko errusiar ordezkaria) izan ziren aurkezleak.

2009ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzaren 12, 2009
Bigarren finalerdia Maiatzaren 14, 2009
Finala Maiatzaren 16, 2009
Egoitza Olimpiyskiy, Mosku
Aurkezlea(k) Finalerdiak:
Natalia Vodianova
Andrey Malakhov
Finala:
Ivan Urgant
Alsou Abramova
Antolatzailea Pierviy Kanal (C1R)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Fairytale"
Alexander Rybak
 Norvegia

Garailea Norvegiako Alexander Rybak izan zen, "Fairytale" abestiarekin. Norvegiaren hirugarren garaipena izan zen.

Edizio honetako finalerako epaimahai profesionalak berreskuratu ziren: herrialde bakoitzean, telefono bidezko botoari, musika munduan lanean ari den epaimahai baten botoa gehitu zitzaoin, honek sailkapenean %50eko eragina zuelarik.

Berrogeita bi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioan baino bat gutxiago. Eslovakia hamaika urteko eten baten ostean bueltatu zen. Bestalde, eta San Marinok partaidetza eten zuen. Georgia parte hartzekoa zen, baina aukeratu zuten abestia (Stefane & 3G-ren "We Don't Wanna Put In") kanporatu egin zuten, eduki politikoa omen zuelako (Vladimir Putin errusiar presidenteari buruzko hitz-jokoa).

Lehiaketa aldatu

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 4 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia eta Frantzia), eta herrialde antolatzailea (Errusia) zuzenki sailkatu ziren finalean. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren. Finalerdi bakoitzean, telebotoaren emaitzen lehen bederatzi sailkatuak, eta beraiez gain, epaimahaien gustokoena, sailkatu ziren finalera.

Lehen finalerdia aldatu

Herrialde partaideei gain, Alemania eta Erresuma Batuari ere botoa ematea egokitu zitzaien. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera (horiz azpimarratutakoa, epaimahaiei esker).

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Montenegro Ingelesa Andrea Demirović "Just Get Out of My Life" Irten zaitez nire bizitzatik 11 44
02   Txekia Ingelesa, Erromaniera Gipsy.cz "Aven Romale" Etor erromaniak 18 0
03   Belgika Ingelesa Copycat "Copycat" Kopiatzailea 17 1
04   Bielorrusia Ingelesa Petr Elfimov "Eyes That Never Lie" Gezurrik esaten ez duten begiak 13 25
05   Suedia Frantsesa, Ingelesa Malena Ernman "La voix" Ahotsa 4 105
06   Armenia Ingelesa, Armeniera Inga & Anush "Jan Jan" (Ջան Ջան) Nire laztana 5 99
07   Andorra Katalana, Ingelesa Susanne Georgi "La teva decisió (Get a Life)" Zure erabakia (Lortu bizitza bat) 15 8
08   Suitza Ingelesa Lovebugs "The Highest Heights" Gailur garaienak 14 15
09   Turkia Ingelesa Hadise "Düm Tek Tek" 2 172
10   Israel Ingelesa, Hebreera, Arabiera Noa & Mira Awad "There Must Be Another Way" Beste bide bat egon behar da 7 75
11   Bulgaria Ingelesa Krassimir Avramov "Illusion" Irudipena 16 7
12   Islandia Ingelesa Yohanna "Is It True?" Egia al da? 1 174
13   Mazedonia Mazedoniera Next Time "Nešto što kje ostane" (Нешто што ќе остане) Iraungo duen zerbait 10 45
14   Errumania Ingelesa Elena "The Balkan Girls" Balkandar neskak 9 67
15   Finlandia Ingelesa Waldo's People "Lose Control" Kontrola galdu 12 42
16   Portugal Portugesa Flor-de-Lis "Todas as ruas do amor" Maitasunaren kale guztiak 8 70
17   Malta Ingelesa Chiara "What If We" Egingo bagenu 6 86
18   Bosnia-Herzegovina Bosniera Regina "Bistra voda" Ur garbia 3 125

Bigarren finalerdia aldatu

Herrialde partaideei gain, Errusia, Espainia eta Frantziari ere botoa ematea egokitu zitzaien. Taulan azpimarratutako herrialdeak pasa ziren finalera (horiz azpimarratutakoa, epaimahaiei esker).

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Kroazia Kroaziera Igor Cukrov feat. Andrea "Lijepa Tena" Tena ederra 13 33
02   Irlanda Ingelesa Sinéad Mulvey & Black Daisy "Et Cetera" Eta abar 11 52
03   Letonia Errusiera Intars Busulis "Probka" (Пробка) Auto-ilara 19 7
04   Serbia Serbiera Marko Kon & Milaan "Cipela" (Ципела) Oinetakoa 10 60
05   Polonia Ingelesa Lidia Kopania "I Don't Wanna Leave" Ez dut joan nahi 12 43
06   Norvegia Ingelesa Alexander Rybak "Fairytale" Maitagarri-ipuina 1 201
07   Zipre Ingelesa Christina Metaxa "Firefly" Ipurtargia 14 32
08   Eslovakia Eslovakiera Kamil Mikulčík & Nela Pocisková "Leť tmou" Iluntasunean zehar hegan 18 8
09   Danimarka Ingelesa Brinck "Believe Again" Berriro sinetsi 8 69
10   Eslovenia Ingelesa, Esloveniera Quartissimo feat. Martina "Love Symphony" Maitasun-sinfonia 16 14
11   Hungaria Ingelesa Zoli Ádok "Dance with Me" Egizu dantza nirekin 15 16
12   Azerbaijan Ingelesa AySel & Arash "Always" Beti 2 180
13   Grezia Ingelesa Sakis Rouvas "This Is Our Night" Hau da gure gaua 4 110
14   Lituania Ingelesa, Errusiera Sasha Son "Love" Maitasuna 9 66
15   Moldavia Errumaniera, Ingelesa Nelly Ciobanu "Hora din Moldova" Moldaviako dantza 5 106
16   Albania Ingelesa Kejsi Tola "Carry Me in Your Dreams" Eraman nazazu zure ametsetan 7 73
17   Ukraina Ingelesa Svetlana Loboda "Be My Valentine" Izan zaitez nire Valentina 6 80
18   Estonia Estoniera Urban Symphony "Rändajad" Nomadak 3 115
19   Herbehereak Ingelesa The Toppers "Shine" Distiratu 17 11

Finala aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Lituania Ingelesa, Errusiera Sasha Son "Love" Maitasuna 23 23
02   Israel Ingelesa, Hebreera, Arabiera Noa & Mira Awad "There Must Be Another Way" Beste bide bat egon behar da 25 14
03   Frantzia Frantsesa Patricia Kaas "Et s'il fallait le faire" Eta egitea beharrezkoa bazen 8 107
04   Suedia Frantsesa, Ingelesa Malena Ernman "La voix" Ahotsa 21 33
05   Kroazia Kroaziera Igor Cukrov feat. Andrea "Lijepa Tena" Tena ederra 18 45
06   Portugal Portugesa Flor-de-Lis "Todas as ruas do amor" Maitasunaren kale guztiak 15 57
07   Islandia Ingelesa Yohanna "Is It True?" Egia al da? 2 218
08   Grezia Ingelesa Sakis Rouvas "This Is Our Night" Hau da gure gaua 7 120
09   Armenia Ingelesa, Armeniera Inga & Anush "Jan Jan" (Ջան Ջան) Nire laztana 10 92
10   Errusia Errusiera, Ukrainiera Anastasiya Prikhodko "Mamo" (Мамо) Ama 11 91
11   Azerbaijan Ingelesa AySel & Arash "Always" Beti 3 207
12   Bosnia-Herzegovina Bosniera Regina "Bistra voda" Ur garbia 9 106
13   Moldavia Errumaniera, Ingelesa Nelly Ciobanu "Hora din Moldova" Moldaviako dantza 14 69
14   Malta Ingelesa Chiara "What If We" Egingo bagenu 22 31
15   Estonia Estoniera Urban Symphony "Rändajad" Nomadak 6 129
16   Danimarka Ingelesa Brinck "Believe Again" Berriro sinetsi 13 74
17   Alemania Ingelesa Alex Swings Oscar Sings! "Miss Kiss Kiss Bang" Musu Musu Bang andereñoa 20 35
18   Turkia Ingelesa Hadise "Düm Tek Tek" 4 177
19   Albania Ingelesa Kejsi Tola "Carry Me in Your Dreams" Eraman nazazu zure ametsetan 17 48
20   Norvegia Ingelesa Alexander Rybak "Fairytale" Maitagarri-ipuina 1 387
21   Ukraina Ingelesa Svetlana Loboda "Be My Valentine" Izan zaitez nire Valentina 12 76
22   Errumania Ingelesa Elena "The Balkan Girls" Balkandar neskak 19 40
23   Erresuma Batua Ingelesa Jade Ewen "It's My Time" Nire txanda da 5 173
24   Finlandia Ingelesa Waldo's People "Lose Control" Kontrola galdu 25 22
25   Espainia Gaztelania, Ingelesa Soraya Arnelas "La noche es para mí" Gaua niretzat da 24 23

Kanpo estekak aldatu