1969ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1969ko Eurovision Abesti Lehiaketa, Eurovision Abesti Lehiaketaren 14. edizioa izan zena, Madrilgo Errege Antzokian ospatu zen. Aurkezlea Laura Valenzuela izan zen, lehiaketaren amaieran lau herrialderen arteko puntu berdinketa ikustean non sartu ez zekiela. Berdinduta geratu ziren lau ordezkariak Espainiako Salomé abeslari katalanak "Vivo cantando" abestiarekin, Erresuma Batuko Lulu "Boom Bang-a-Bang" abestiarekin, Herbehereetako Lenny Kuhr "De troubadour" abestiarekin eta Frantziako Frida Boccara "Un jour, un enfant" abestiarekin izan ziren.

1969ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Martxoak 29, 1969
Egoitza Teatro Real, Madril
Aurkezlea(k) Laura Valenzuela
Antolatzailea Televisión Española (TVE)
Partaide kopurua 16
Irabazlea "Vivo cantando"
Salomé
 Espainia
"Boom Bang-a-Bang"
Lulu
 Erresuma Batua
"Un jour, un enfant"
Frida Boccara
 Frantzia
"De troubadour"
Lenny Kuhr
 Herbehereak

Lehen aldiz gertatu zen berdinketa bat lehen postuan, eta ez zegoen inongo araurik berdinketa hausteko, arauek "botu gehien jasotako telebistak edo telebistek" irabazten zutela adierazten baitzuten. Horregatik, berdinduta geratu ziren lau herrialdeak garailetzat jo ziren, sariak emateko orduan zailtasunak eragin zituena. Zuzenean, lau abeslariei prestatuta zeuden lau sariak eman zitzaizkien (konposatzailea, letra egile, orkestra zuzendari eta interpreteari zegozkienak), eta lehiaketaren ondoren lau ordezkaritzen gainontzekoei eman zitzaizkien.

Austriak ez zuen parte hartu Espainiara abesle bat bidaltzeko bere ezezkoa zela eta, Francisco Francoren erregimenaren aurkako protesta bezala. Bestalde, Liechtensteingo printzerriak parte hartzeko interesa izan zuen ("Un beau matin" izeneko kantua ere aukeratu zuelarik), baina irrati-telebista publiko propiorik ez zuenez, parte-hartzea ukatu egin zitzaion. Ordezkaritzaren batzuk preso politiko batzuen askapena eskatu zioten espainiar gobernuari kantatzera etortzeko, eta Salomék TVEn 2004an esan zuenez, hala egin zen.

Salvador Dalík antolakuntzarekin lan egin zuen, lehiaketaren kartel ofiziala eta publizitate material guztia, eta baita eszenatoki erdian jarritako eskultura metalikoa ere diseinatu zituelarik. Ekitaldiaren ekoizpen eta antolaketa erronka bat izan ziren garai hartako TVErentzat, hau izan zelarik koloretan egin zuen lehen telebista ekoizpena.

Lehiaketa aldatu

Herrialde parte-hartzaileetako abeslariak, herrialdearen arabera, barne aukeraketa bidez edo otsailaren bigarren erdia eta martxoko hasieran ospatu ziren final nazionalen bidez aukeratu ziren.

Aurreko urteetan jada parte hartu zuten bost abeslari aukeratu ziren. Romualdek, Luxenburgoren ordezkaria zena, 1964an jada parte hartu zuen, kasu honetan Monako ordezkatuz. Edizio honetan Mendebaldeko Alemania ordezkatu zuen Siw Malmkvistek 1960an Suedia ordezkatu zuen. Simone de Oliveirak bigarren aldiz ordezkatu zuen Portugal 1965ean beste horrenbeste egin ondoren, eta Louis Neefsek ere bigarren aldiz ordezkatu zuen Belgika, lehen aldiz 1967an parte hartu ondoren. Bi urte horietan jada ordezkatu zuen Norvegia Kirsti Sparboek, hau bere hirugarren parte-hartzea zelarik.

Jean Jacques, Monakoko ordezkaria, lehiaketako abeslaririk gazteenetako bat izan zen, hamabi urte baino ez baitzituen. Irlandak lehen aldiz aukeratu zuen Ipar Irlandako ordezkari bat, Muriel Day.

Hurrengo taulan ikus daitezke partaide guztiak abestu zuten orden berdinean, eta lortutako emaitzak:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Jugoslavia kroazieraz Ivan & 4M "Pozdrav svijetu" Goraintziak munduari 13 5
02   Luxenburgo frantsesez Romuald "Catherine" 11 7
03   Espainia gazteleraz Salomé "Vivo cantando" Kantari bizi naiz 1 18
04   Monako frantsesez Jean Jacques "Maman, Maman" Ama, Ama 6 11
05   Irlanda ingelesez Muriel Day "The Wages of Love" Maitasunaren soldatak 7 10
06   Italia italieraz Iva Zanicchi "Due grosse lacrime bianche" Bi malko zuri handi 13 5
07   Erresuma Batua ingelesez Lulu "Boom Bang-a-Bang" 1 18
08   Herbehereak nederlanderaz Lenny Kuhr "De troubadour" Trobalaria 1 18
09   Suedia suedieraz Tommy Körberg "Judy, min vän" Judy, nire laguna 9 8
10   Belgika nederlanderaz Louis Neefs "Jennifer Jennings" 7 10
11   Suitza alemanieraz Paola Del Medico "Bonjour, Bonjour" Kaixo, kaixo 5 13
12   Norvegia norvegieraz Kirsti Sparboe "Oj, oj, oj, så glad jeg skal bli" Ai, ai, ai, zein zoriontsua izango naizen 16 1
13   Alemania alemanieraz Siw Malmkvist "Primaballerina" 9 8
14   Frantzia frantsesez Frida Boccara "Un jour, un enfant" Egun bat, haur bat 1 18
15   Portugal portugesez Simone de Oliveira "Desfolhada portuguesa" Portugaldar hostosoildua 15 4
16   Finlandia finlandieraz Jarkko & Laura "Kuin silloin ennen" Garai haietan bezala 12 6

Bozketa taula aldatu

Puntuak
Totala                                
Partehartzaileak Jugoslavia 5 1 1 3
Luxenburgo 7 1 3 1 1 1
Espainia 18 1 2 3 1 3 1 3 2 2
Monako 11 2 4 2 2 1
Irlanda 10 1 1 1 3 1 3
Italia 5 1 1 1 1 1
Erresuma Batua 18 2 4 3 1 5 1 1 1
Herbehereak 18 2 1 3 1 4 1 6
Suedia 8 1 3 1 3
Belgika 10 2 3 1 2 2
Suitza 13 2 3 2 1 1 2 2
Norvegia 1 1
Alemania 8 3 2 1 1 1
Frantzia 18 1 2 4 4 2 1 1 1 2
Portugal 4 2 1 1
Finlandia 6 1 1 1 1 1 1


Aurrekoa
1968ko Eurovision Abesti Lehiaketa   Londres
Eurovision Abesti Lehiaketa
1969ko martxoak 29
Ondorengoa
1970eko Eurovision Abesti Lehiaketa   Amsterdam

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu