2003ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2003ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 48. edizioa izan zen. Rigako Skonto Hall aretoan ospatu zen, Letonian, maiatzaren 24an. Aurkezleak Marie N (aurreko edizioko irabazlea) eta Renārs Kaupers (2000ko letoniar ordezkaria, Brainstorm taldeko abeslari bezala) izan ziren.

2003ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 24, 2003
Egoitza Skonto Hall, Riga
Aurkezlea(k) Marie N
Renārs Kaupers
Antolatzailea Latvijas Televīzija (LTV)
Partaide kopurua 26
Irabazlea "Everyway That I Can"
Sertab Erener
 Turkia

Garailea Turkiako Sertab Erener izan zen, "Everyway That I Can" abestiarekin. Turkiaren lehen garaipena izan zen.

Hogeita sei herrialde izan ziren partaide, ordungo partaide kopuru errekorra. Ukrainak lehen agerpena egin zuen. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren sei herrialde itzuli ziren: Herbehereak, Irlanda, Islandia, Norvegia, Polonia eta Portugal. Bestalde, aurreko urteko azken bost sailkatuak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Danimarka, Finlandia, Lituania, Mazedoniako Errepublika, eta Lituania.

Gau bakar batean jokatu zen azken edizioa izan zen, hurrengo urtean finalerdi bat gehitu zelako.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Islandia Ingelesa Birgitta "Open Your Heart" Ireki zure bihotza 8 81
02   Austria Estiriera Alf Poier "Weil der Mensch zählt" Jendeak axola duelako 6 101
03   Irlanda Ingelesa Mickey Harte "We've Got the World" Mundua daukagu 11 53
04   Turkia Ingelesa Sertab Erener "Everyway That I Can" Ahal dudan modu guztietan 1 167
05   Malta Ingelesa Lynn Chircop "To Dream Again" Berriro amesteko 25 4
06   Bosnia-Herzegovina Kroaziera, Ingelesa Mija Martina "Ne brini" Ez arduratu 16 27
07   Portugal Portugesa, Ingelesa Rita Guerra "Deixa-me sonhar" Utzidazu amesten 22 13
08   Kroazia Kroaziera, Ingelesa Claudia Beni "Više nisam tvoja" Jadanik ez nahiz zurea 15 29
09   Zipre Ingelesa Stelios Constantas "Feeling Alive" Bizirik sentitzen 20 15
10   Alemania Ingelesa Lou "Let's Get Happy" Poztu gaitezen 11 53
11   Errusia Errusiera t.A.T.u. "Ne ver', ne boysia" (Не верь, не бойся) Ez sinetsi, ez zaitez beldurtu 3 164
12   Espainia Gaztelania Beth "Dime" Esadazu 8 81
13   Israel Hebreera[f 1] Lior Narkis "Words for Love" Maitasunerako hitzak 19 17
14   Herbehereak Ingelesa Esther Hart "One More Night" Gau bat gehiago 13 45
15   Erresuma Batua Ingelesa Jemini "Cry Baby" Egin negar laztana 26 0
16   Ukraina Ingelesa Olexandr "Hasta la Vista" Ikusi arte 14 30
17   Grezia Ingelesa Mando "Never Let You Go" Inoiz ez dizut joaten utziko 17 25
18   Norvegia Ingelesa Jostein Hasselgård "I'm Not Afraid to Move On" Ez dut jarraitzeko beldurrik 4 123
19   Frantzia Frantsesa Louisa Baïleche "Monts et merveilles" Mendiak eta mirariak 18 19
20   Polonia Alemana, Poloniera, Errusiera Ich Troje "Keine Grenzen – Żadnych granic" Mugarik ez 7 90
21   Letonia Ingelesa F.L.Y. "Hello from Mars" Kaixo Martetik 24 5
22   Belgika Hizkuntza eraikia Urban Trad "Sanomi" 2 165
23   Estonia Ingelesa Ruffus "Eighties Coming Back" 1980ko hamarkada bueltan da 21 14
24   Errumania Ingelesa Nicola "Don't Break My Heart" Ez hautsi nire bihotza 10 73
25   Suedia Ingelesa Fame "Give Me Your Love" Emadazu zure maitasuna 5 107
26   Eslovenia Ingelesa Karmen "Nanana" 23 7
  1. Hitz batzuk ingelesez, grezieraz, frantsesez eta gaztelaniaz.

Kanpo estekak aldatu