Merchandisin
- Artikulu hau salmenta-puntuko marketin-teknikari buruzkoa da; produktu-mota gaitzat duena beste hau da: «Lizentzia-produktu»
Merchandisina salmenta-puntuan errentagarritasuna handitzea helburu duen marketinaren alorra da. Salmenta-puntuan burutuko diren erosketak estimulatzeko burutuko diren jarduerak dira. Produktuaren aurkezpen aktibo bat egitean datza, produktuaren kokapenari, itxurari eta erakargarritasunari garrantzia emanez. Merchandisingaren oinarrizko helburuak honakoak dira: atentzioa sortu, bezeroa produktura bideratu, erosteko erraztasunak eman, etab. Horretarako, oso garrantzitsuak dira produktuaren kokapena, forma, prezioa eta kantitatea.