1987ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1987ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 32. edizioa izan zen. Bruselako Palais du Centenaire erakustazokan ospatu zen, Belgikan, maiatzaren 9an. Aurkezlea Viktor Lazlo izan zen.

1987ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Finala Maiatzaren 9, 1987
Egoitza Palais du Centenaire, Brusela
Aurkezlea(k) Viktor Lazlo
Antolatzailea Radio Télévision Belge Francophone (RTBF)
Partaide kopurua 22
Irabazlea "Hold Me Now"
Johnny Logan
 Irlanda

Garailea Irlandako Johnny Logan izan zen, "Hold Me Now" kantuarekin. Irlandaren hirugarren garaipena izan zen. Loganek lehenago 1980ko edizioa irabazi zuen, eta Eurovision Abesti Lehiaketa birritan irabazi zuen lehen artista izan zen.

Hogeitabi herrialdek hartu zuten parte, ordungo partaide kopuru errekorra bitan gaindituz. Italia eta Grezia urte bateko eten baten ostean buelatu ziren.

Lehiaketa aldatu

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Norvegia Norvegiera Kate Gulbrandsen "Mitt liv" Nire bizitza 9 65
02   Israel Hebreera Datner & Kushnir "Shir Habatlanim" (שיר הבטלנים) Alferren abestia 8 73
03   Austria Alemana Gary Lux "Nur noch Gefühl" Emozioa soilik 20 8
04   Islandia Islandiera Halla Margrét "Hægt og hljótt" Poliki eta isilik 16 28
05   Belgika Nederlandera[f 1] Liliane Saint-Pierre "Soldiers of Love" Maitasunaren soldaduak 11 56
06   Suedia Suediera Lotta Engberg "Boogaloo" 12 50
07   Italia Italiera Umberto Tozzi & Raf "Gente di mare" Itsastar jendea 3 103
08   Portugal Portugesa Nevada "Neste barco à vela" Belaontzi honetan 18 15
09   Espainia Gaztelania Patricia Kraus "No estás solo" Ez zaude bakarrik 19 10
10   Turkia Turkiera Seyyal Taner & Lokomotif "Şarkım Sevgi Üstüne" Nire kanta maitasunari buruzkoa da 22 0
11   Grezia Greziera Bang "Stop" (Στοπ) Geldi 10 64
12   Herbehereak Nederlandera Marcha "Rechtop in de wind" Tinko haizearen aurrean 5 83
13   Luxenburgo Frantsesa Plastic Bertrand "Amour, amour" Maitasuna, maitasuna 21 4
14   Erresuma Batua Ingelesa Rikki "Only the Light" Argia besterik ez 13 47
15   Frantzia Frantsesa Christine Minier "Les mots d'amour n'ont pas de dimanche" Maitasun-hitzek ez daukate iganderik 14 44
16   Alemania Alemana Wind "Lass die Sonne in dein Herz" Utzi argia zure bihotzean sartzen 2 141
17   Zipre Greziera Alexia "Aspro-mavro" (Άσπρο-μαύρο) Zuri-beltza 7 80
18   Finlandia Finlandiera Vicky Rosti & Boulevard "Sata salamaa" Ehun mila tximista 15 32
19   Danimarka Daniera Anne-Cathrine Herdorf & Bandjo "En lille melodi" Melodiatxo bat 5 83
20   Irlanda Ingelesa Johnny Logan "Hold Me Now" Besarkatu nazazu orain 1 172
21   Jugoslavia Serbokroaziera[f 2] Novi fosili "Ja sam za ples" Dantza egin nahi nuke 4 83
22   Suitza Frantsesa Carol Rich "Moitié, moitié" Erdi bana 17 26
  1. Lerro batzuk ingelesez.
  2. Lerro batzuk ingelesez.

Kanpo estekak aldatu