Ega
- Artikulu hau Nafarroako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ega (argipena)».
Ega[1] Arabako hegoaldean jaiota ia ibilbide osoa Nafarroa Garaiko hego-mendebaldean egiten duen ibai bat da, Ebroren adarra. 113 kilometro luze da, eta 1.461 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[2]
Ega | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 113 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°36′48″N 2°37′27″W / 42.6132°N 2.6243°W42°36′48″N 2°37′27″W / 42.6132°N 2.6243°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.497 km² |
Arro hidrografikoa | Ebro ibaiaren arroa |
Bokalea | Ebro |
GeografiaAldatu
Toloñoko mendietatik datorren erreka batek eta Iturrietako mendietatik (Entziaren hegoaldean) jaisten den beste batek eratzen dute. Sartalde-sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, San Adrianen Ebro ibaira isurtzen da.[3]
Ega ibaiak Mendatza, Kanpanarea eta Zamarka erreken ura jasotzen du eskuinaldetik; Urederra eta Irantzu ibaiena ezkerraldetik. Kanpezu, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Iratxe, Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adrian herrietatik igarotzen da. Ebro ibaiak Nafarroatik jasotzen dituen hiru adar nagusietatik urriena da.[4]
IbaiadarrakAldatu
Egaren ibaiadarrak hauek dira: Izki, Istora, Galbarra, Ubaria, Sardegi, Zelaieta, Urederra eta Irantzu.
HidrometriaAldatu
Ega ibaiaren emaria Andosillan neurtu zen 1912-2010 bitartean.[5] Ibaiak 1.445 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 99. Urteko batez besteko emaria segundoko 13,6 m³ da. Emari handiena otsailean du (25,7 m³/s), eta txikiena abuztuan (2,8 m³/s).
Ega ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Andosillan neurtuak
Datuak: 1912 eta 2010 artean

ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Sistema Ega Chebro.es
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ega ibaia Andosillan[Betiko hautsitako esteka] Hercules.cedex.es
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |