San Frantzisko Xabierkoaren basilika

XIX. mendeko kristiau basilika, Xabierren kokatuta

San Frantzisko Xabierkoaren basilika (Xabier, Nafarroa) Xabierko gazteluaren ondoko eliza da, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran egina, estilo eklektikoan, Jaso-Azpilkueta familia bizi izan zen jauregiaren zati baten gainean[1].

San Frantzisko Xabierkoaren basilika
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Xabierko gaztelua
[[]]
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaXabier
Koordenatuak42°35′39″N 1°12′58″W / 42.59423°N 1.21606°W / 42.59423; -1.21606
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1901
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Ondarea

Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Aragoiko Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte[2].

Historia

aldatu

Gaztelua berreraikitzeko lanen testuinguruan, Angel Goikoetxea Lizarraga arkitektoak zuzenduta egin zen eliza hau 1897ko abuztuaren 30aren eta 1900eko abenduaren 1aren artean. Basilikak estilo neorromanikoak eta neogotikoak ditu, eta bizantziar artearen elementuak ere erabiltzen ditu.Tenplu berria 1901eko martxoaren 19an sagaratu zen, handik gutxira, abenduaren 17an, Leon XIII.a aita santuaren eskutik basilika titulua jaso zuen[1].

Nabarmentzekoak

aldatu

Portada 6,90 x 6,90 m-koa da eta estilo neorromanikoan egina dago. Frantzisko Xabierkoak bere bizitzan zehar egindako Europako, Afrikako eta Asiako lekuen izenak ageri dira tinpanoan. Mainela Salvador Bernalek egindako santuaren irudi batez errematatzen da, Xabierren armarria erakusten duen idulki baten gainean, kapitela latinez duen zutabe baten gainean[1].

Barrualdea nabe neogotiko bakarrekoa da. Galipentzuko harri grisa erabili zen, zoruan marmol zuriarekin. Hiru atal ditu, zirkuluerdi-formako abside batez errematatua, eta gurutze-ganga batzuez estalia; absidearen kasuan, pentagonala da.

   
Barrualdea, nane nagusiki neogotikoa, eta portada, nagusiki neorromanikoa.


Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Fortún, Luis Javier. (2012). Castillo de Javier : historia y arte. (1. ed. argitaraldia) Gobierno de Navarra, Departamento de Cultura, Turismo y Relaciones Institucionales ISBN 978-84-235-3299-5. PMC 780947696. (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  2. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).

Kanpo estekak

aldatu