Nieves Ciprés

politikari espainiarra

Nieves Ciprés Aznar (Xabier, Nafarroa Garaia, 1969) politikari nafarra da.

Nieves Ciprés
Bizitza
JaiotzaXabier, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNaparra ta Españico Escuñe
Vox

Ibilbidea aldatu

Ángel Ciprés Esparza, UPN alderdiko Xabierko alkate 28 urtez izan zenaren alaba da.

Iruñeko udaleko Hezkuntza zinegotzia[1], Nafarroako Foru Gobernuko Osasun saileko kabinete buru (2002 -2006) eta Nafarroako RTVEren kontseiluko kide eta idazkaria izan zen[2].

2009an UPN eta PPN alderdien artean izandako hausturaren ondoren[3], Nieves Ciprések Nafarroako Alderdi Popularreko lehendakari izateko hautagaitza aurkeztu zuen[4], baina hautagaitza hori bertan behera utzi zen eta Santiago Cervera aukeratu zuten lehendakari. Kanporatua izan ziren kideek, tartean Ciprések 2011ko udal hauteskundeetarako Naparra ta Españico Escuñe hautagaitza sortu zuten, eta Ciprés lehendakari hautatu.

2015ko otsailean VOX alderdian txertatu zen[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «Composición de la Corporación Municipal de Pamplona 2003-2007» Ayuntamiento de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  2. «Entrevista: Nieves Ciprés, candidata a presidir el PPN» La Txistorra Digital - El "diario" de 4 navarros 2009-11-26 (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  3. «Nieves Ciprés se postula como líder del PPN. – Navarra Confidencial» Navarra Confidencial (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Nuevos apoyos para Nieves Cipres en Navarra» www.diarioya.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  5. (Gaztelaniaz) Pamplona, EFE. (2015-04-14). «​Nieves Ciprés encabezará la lista de Vox al Parlamento foral» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).