Oibar (ibar)

Nafarroa Garaiko udalerri zaharra eta ibarra

Oibar[3][a] Euskal Herriko udalerri zaharra eta ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 42,9 kilometrora. Altuera 380 eta 1036 metro artekoa da, eta 162,64 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1145 biztanle zituen.

Oibar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Eslaba herria eta Agezako lurrak Santakriztik
Oibar (ibar) bandera
Bandera

Oibar (ibar) armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
EskualdeaZangozerria
Administrazioa
Entitateaibar
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaAgoitz
Izen ofiziala Val d'Aibar
Ibartarraoibartar
Geografia
Koordenatuak42°35′11″N 1°25′10″W / 42.58630525°N 1.41940244°W / 42.58630525; -1.41940244
Azalera162,64 km²
Garaiera380-1036 metro
Distantzia42,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.145 (2021:  −12)
Dentsitatea7,04 biztanle/km²
Euskara
Eremuaeremu mistoa
Euskaldunak[1][2]% 5,30 (2018: %0,86)

Zangozerriaren mendebaldeko zatia hartzen du, bai Lerga eta Eslabako lautada hegoaldean, Zangoza eta Tafalla arteko korridore natural gisa balio duena, bai Bizkaia ibarra, iparraldean. Ez dago ibai nagusirik, Errotaxar, Zare eta Bizkaia bezalako erreka bana baizik, guztiak Aragoi ibaian ibairatzen dira, Galipentzu, Kaseda eta Zangozatik banatzen duena. 1845 arte udalerri independentea izan zen, historian zehar bere hedadura aldatu egin zelarik, Uxue, Donamartiri Untz, Esa edo Petillaraino iritsi zelarik, nahiz eta denboraldi laburretan izan. 1846an, egungo sei udalerrietan banatu zen, horietako batzuek herri bat baino gehiago biltzen dituzten arren.

Bertako biztanleak oibartarrak dira. Ibarburua Oibar herria da.

Izena aldatu

Oibar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]

  • Ouyarr (1072)
  • Agibar (1073)
  • Ayvar (1150)
  • Ayuarr (1259)
  • Val d'Ayuarr (1366)
  • Eibar (1500)
  • Val de Aibar (1534)
  • Oybar (1550)
  • Valle de Aibar (1800)
  • Valdeayuar (1829)
  • Aibarko ibarra (1966)
  • Oibar (1986)
  • Oibar (2009)

Etimologia aldatu

Oibarrek, Nafarroako beste hainbat ibarratan ez bezala (Erroibar, Lizoainibar, Artzibar edo Erronkaribar), ez dio -ibar herri baten izenari gehitzen, Oibar izenan jada -ibar partikula baitago. Horregatik, herriak eta ibarrak izen bera dute, baina ez dira nahastu behar. Batzuetan ibarrari Oibarko ibarra deitzen zaio, baina Euskaltzaindiaren arabera ez da zuzena.

Herriaren izenaren jatorriari dagokionez, Oibar, Mikel Belaskok zalantzazkotzat jotzen du, baina ibar hitzaren ondoan dagoen partikula ezezagun batek osatzen duela dio. Patxi Salaberrik ere ez du herri honen izenari buruzko azalpen osorik aurkitzen, baina euskarazko eta erromantzeko izendapenari buruzko datu interesgarriak ematen ditu. Jakina denez, Aibar da erromantzez erabiltzen den izena, eta Oibar euskaraz. Biak antzinatik erabili izan dira, baina zaila da zehaztea bi aldaeretatik zein den zaharrena, nahiz eta Salaberrik esan nahi duen euskal forma dela forma primitiboa. Salaberrik Oibar izeneko beste leku batzuk aipatzen ditu Imozko Erason, Orbaibarran eta Gipuzkoako Zarautzen.

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Oibarko armarriak honako blasoi hau du:[5]

« Hondo gorri batez eta aurrean urrezko hiru dorredun gaztelu batez osatuta dago, erdikoa handiagoa izanik. Azpian bi urrezko giltza gurutzatuta daude. »


Bandera aldatu

Oibarko banderak Oibarko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia aldatu

Mendialdea Beherean kokatua da. Iparraldean, Izkoko mendiak altxatzen dira, Aragoi ibaiaren arroa Elortz ibaiaren arrotik bereizten duena. Ibarreko altuera garrantzitsu batzuk Lantxurda (1037 m), Gasu (1035 m), Juliomendi (1002 m), Erbiñagaburua (999 m) eta Izko (976 m) dira.

Mugakideak aldatu

Klima eta landaredia aldatu

Oibarko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Oibarko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoak aldatu

Oibar ibarran dagoen Oibar ibarburuan, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[6] Gainera, urte berean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Lerga udalerrian, itsasoaren mailatik 612 metrora.[7] Oibarren dagoen neurgailuak balio zehatzagoak ematen dizkie ibarreko herri gehienei, hobeto asimilatzen baitira bertako baldintza klimatikoetara. Lergakoak, bere aldetik, ibarreko goialdeak aztertzea ahalbidetzen du.


      Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 23.0 28.0 29.0 36.0 39.0 41.0 41.0 40.0 31.0 25.0 19.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 11.1 14.7 16.2 20.9 26.1 29.7 29.5 25.2 19.4 12.9 9.4 18.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.7 9.7 11.2 15.3 19.6 22.5 22.5 19.0 14.4 9.1 6.0 13.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 2.3 4.6 6.2 9.7 13.1 15.3 15.6 12.8 9.5 5.3 2.5 8.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.0 -8.0 -10.0 -2.0 1.0 5.0 7.0 6.0 4.0 -1.0 -7.0 -10.0 -11.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 50.1 48.6 47.1 73.6 57.9 47.4 28.9 30.7 57.2 77.2 57.3 68.12 654.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 44.0 43.4 47.5 54.0 56.0 88.5 31.0 68.0 75.5 66.5 43.1 58.0 88.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.4 7.7 6.5 10.1 8.6 5.6 4.1 3.7 5.4 8.6 9.6 9.6 87.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.8 0.9 0.7 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.8 3.5
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


      Datu klimatikoak (Lerga, 1974-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 25.5 27.0 34.5 38.0 40.0 40.0 37.5 31.0 23.0 19.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 10.0 13.4 15.2 19.8 24.7 28.2 28.1 23.9 18.1 11.9 8.8 17.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.7 6.0 8.8 10.6 14.6 18.8 21.7 21.7 18.2 13.6 8.4 5.5 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.9 4.2 5.9 9.4 12.9 15.1 15.3 12.5 9.1 4.9 2.2 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.0 -10.0 -10.0 -1.5 0.0 4.0 8.0 5.0 4.0 -1.0 -6.5 -8.5 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 61.8 52.7 57.2 86.6 62.2 49.6 28.9 29.0 66.4 78.2 82.7 74.0 729.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 48.6 34.5 68.7 59.0 37.0 54.2 42.5 86.3 118.5 64.7 78.7 54.7 118.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.9 10.0 9.3 13.0 11.9 7.6 5.8 6.1 8.0 12.3 12.7 12.3 119.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 2.7 1.5 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.1 3.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[9]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Banaketa aldatu

Oibar ibarreko herrien mapa

Horrez gain, Oibar ibarraren barruan Bizkaia ibarra dago, hainbat herri hustuekin.


 
Oibar ibarreko herriak

Historia aldatu

 
Santakrizko aztarnategia

Ibarrean, balio handiko historiaurreko eta erromatarren aztarnak aurkitu dira. Horien artean nabarmenena, zalantzarik gabe, Eslabako Santakrizko aztarnategia da. Han, erromatar garaiko elementurik nabarmenena Maximianoko miliarioa da (238. urtekoa), 1,95 x 2 metrokoa. Baina hemen dauden ere toskanar kapitelak, korintoarrak, fuste zatiak...[10]

Bestalde, Lergan Lergako hilarri baskoi ospetsua aurkitu zen, zaldun, lantzari eta beste irudi baten azpian izkribu bat dakarrena. Horri esker, II. edo III. mendean Lergan euskaraz egiten zela, garai hartako euskararen aldaera bat egiten zela, akitanieraz egiten zela, pentsa dezakegu. Hilarriko testua da: VMMESA HARFI NAR.HUN. GE. SI. A.BI. SVN. HA. RI. FI. LIO ANN. XXV. T.P.

Gorpuzkiak ere identifikatu dira oraingoz Zaren.

Erdi Aroa aldatu

IX. mendearen erdialdean, Oibar ibarburua, Iruñeko Erresumaren gotorleku garrantzitsuenetakoa zen. Banukasitarren familia buruzagietako bat, Muhammad ibn Lubb, bere familiaren aurka oldartu eta Zaragoza, Balterra, Tutera eta Deiuko handitu zituen bere jabetzak. Iruñeko Erresuman sartu eta Gartzia Enekoitz erregearen aurka borrokatu zen. 882. urtean, Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.

XI. mendean, Antso III.a Gartzeitz erregeak eta Antsa Oibarkoa andreak Ramiro izeneko semea izan zuten, ondorengo urteetan Ramiro I.a Aragoikoa erregea izango zena. Semeak, Aragoiko lurrez gain, Oibarko jaurerria jaso zuen ondorengotzan eta horrela Oibarko jaurerria Aragoiren jabetza izan zen 1062ra arte. 1200ean herria aragoitarren esku geratu zen berriz ere, Antso VII. Nafarroakoak Aragoiko Erresumarekin zeukan gerra zela eta. Aragoiko Erresuma Gaztelakoarekin batu eta Araba eta Gipuzkoa kendu zizkion Nafarroako Erresumari. Nafarroako erregeak dena den, Oibar aragoitarrei kentzea lortu zuen, betiko Nafarroako Erresumari lotuz.[11]

Ibar hau asko sufritu zuen agramondarren eta beaumontarren borroketan, Nafarroako Erresumaren heriotzaren aitzindari izan ziren XV. mendean zehar. 1271n Henrike I.a Nafarroakoa erregeak betiko ordaindu zizkien Eslabako laborariei bertan zituen lursail guztiak, petxarekin eta erroldarekin, urteko 1200 soldatarekin.

Aro Modernoa aldatu

Nafarroa konkistatu zenean, Eslabako eta Oibarreko gazteluak eraitsi zituzten, eta uste da Zaren, Agezan eta Lergan beste gotorleku defentsibo batzuk ere egon zitezkeela.

Garai modernoetan, Oibar herriak izena ematen dion eta buru duen ibarra osatzen zuten Ageza, Arteta, Epaiz, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Gardalain, Getadar, Julio, Leatxe, Lerga, Loia, Moriones, Sabaitza, Usunbeltz eta Zare. Zenbait dokumentuk, batzuetan, honako herri hauek biltzen dituzte ibarrean: Irunberri, Izko, Peña, Rocaforte eta Xabier.[11]

Aro Garaikidea aldatu

Iberiar Penintsulako gerran, Frantzisko Espotz Mina oso aktibo egon zen inguru horretan, Eslaba, Leatxe eta Lerga herrietatik ibiliz. Frantzisko Xabier Mina izan zen frantziarren aurkako borrokan nabarmendu zen beste pertsona bat.

1844an, Oibar herriak ibarretik bereiztea lortu zuen Nafarroako Foru Aldunditik, komunitateko gainerako kideak aurka egon arren; baina 1846an gauzatu zen neurria, eta, aldi berean, ibarra osoa desegin zen hainbat udalerritan. Desintegrazioa honela egin zen. Herri bakoitzak udalerri independente bat osatu zuen, eta herri hustuen kasuan, udalerri hurbilenetan sartu ziren. Hala ere, Bizkaia ibarra, alde batetik, eta Ageza, bestetik, geratu ziren, ez baitzuten beren kontura udalerri bat osatzeko adina biztanle. Hori dela eta, horiek guztiek Ezporogi udalerria osatu zuten, udalerri artifizial horretako udalburua (orain udal-barrutia deitzen dena) Ezporogi herrian finkatu baitzen, udalerrian kokapen zentrikoago batekin (Ageza, Moriones eta Ezporogi artean). Dena den, Ezporogi berehala hustu zen, eta, beraz, gaur egun udalaren egoitza Agezan dago, baina udalburua Ezporogin dago oraindik. Morionesek Bizkaia ibarreko ibarburu-ohiaren estatusa du.

2018an, Izkoko mendietan, Eslaba udalerrian, haize-sorgailuen prototipo bat instalatu zen, Iberiar Penintsulako aerosorgailurik handiena eta munduko handienetako bat izatearen berezitasuna duena. Prototipoa Nafarroako enpresa batena da, Nabralift, eta 160 metroko buje altuera izango du, Iruñeko Singular eraikinak neurtzen duenaren bikoitza baino gehiago.[12]

Demografia aldatu

2021 urteko erroldaren arabera 1145 biztanle zituen Oibar ibarrek.

1842 1857 1860 1877 1887 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2011 2021
3468 4154 4232 4175 4290 4321 4493 4218 3967 3763 3565 3538 3363 2507 1928 1709 1516 1363 1145
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Oibar ibarreko udalerrietako biztanleriaren banaketa 2021an
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia aldatu

Ibarreko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Hau da, ibarreko biztanle gehienak lehen sektorean aritzen dira. Industrian eta zerbitzuetan aritzen diren biztanleek inguruko herrietan egiten dute lan. Landatzen diren laboreen artean, zerealak, larreak, olibondoak eta mahastiak aipagarri dira.

Oibar ibarran, Izkoko mendietan, eta Ezporogi, Ibargoiti, Leatxe, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako Gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Horrez gain, ibarraren ekialdean, Ezporogi, Leotz eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.

Garraioa aldatu

La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Oibar Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oibar ibarraren herriak atzerakada-eremuan sailkatu ziren, non euskarak hain atzerakada handia izan zuen, non bertako hiztunik apenas geratzen zen.[13]

Koldo Zuazok, 2010ean, Oibar ibarraren herriak ez-euskal-eremuan sailkatu ziren.[14]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Oibar ibarraren herriak eremu ez-euskalduneko udalerriak ziren, eta hori zela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Oibar) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak Lerga eta Oibar udalerriak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 41 udalekin batean.

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Leatxeko San Martin Tourskoa eliza
 
Lergako San Martin eliza

Oibartar ospetsuak aldatu

Irudiak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /oiβ̞áɾ/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Oibar - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  5. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Lerga» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  8. Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. Lergako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  10. (Gaztelaniaz) «ESLABA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  11. a b Nafarroako Entziklopedia Handia | OIBAR. (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  12. (Gaztelaniaz) «Estatuko dorre eolikorik altuena jarri dute Eslaban, Nafarroan» EITB 2018-09-02 (Noiz kontsultatua: 2022-04-16).
  13. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  14. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu