Xabierraldia (gaztelaniaz: Javierada) urtero martxoaren lehenengo asteburu bitan Frantzisko Xabierkoa omentzeko Xabierko gaztelura doan erromesaldia da.

2015eko Xabierraldia.
Erromesaldia urtero-urtero San Frantzisko Xabierkoaren omenez egin ohi da.

Erromesaldi edo erromeriaren sorrera 1886koa da. Nafarroako agintariek herrialdean zegoen kolera izurriaren kontra Nafarroako zaindaria den Frantzisko Xabierkoari laguntza eskatu zioten. Izurriak atzera egin eta agintariek Xabierrera erromes joatearen promesa egin zuten[1].

Urtero, batez beste, Nafarroa osotik joandako 30.000 lagunek parte hartzen dute, Zangoza eta Xabierko gazteluaren arteko 8 kilometroko ibilbidea eginez[2].

Bestalde, Iruñean ibilbide hau San Frantzisko Xabierkoaren lagunmina izan zen San Inazio Loiolakoarekin zerikusia duen GR 21 edo Inazio Bidearekin bat egiten du.

Ibilbideak

aldatu

Ibilbide nagusia

aldatu

Iparraldeko ibilbidea

aldatu

Iruñea - Badostain - Ilundain - Lizarraga - Artaitz - Zuhatzu - Ardanatz - Urbikain - Indurain - Tabar - Itzagaondoa - Irunberri - Irunberriko arroila - Ledea - Xabierko gaztelua

Hegoaldeko ibilbidea

aldatu

Iruñea - Badostain - Labio - Aranguren - Elortz - Elo - Ibargoiti - Abintzao - Izko - Aibar - Rocaforte - Zangoza - Xabierko gaztelua

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu