Ireki menu nagusia

Joanes Jatsu (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea, ? - Bearno, 1515) nafar legelaria izan zen, Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko buru.

Joanes Jatsu
Bizitza
Jaiotza Donibane Garazi, 1515
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Bearno1515eko urriaren 16a (-1/0 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Q72102690 Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Boloniako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak legelaria, aristokrata eta diplomazialaria

BiografiaAldatu

Nafarroa Behereko agaramontar familia batean jaioa, gazte zela Boloniara joan zen ikastera. Bertako Unibertsitatean zuzenbidean doktoretza lortu zuen 1470ean.[1] 1476an Nafarroako Erresumako Errege Kontseiluko buru aukeratu zuten.[2] Gaztelako Erresumako armadak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, Erresumako kargurik garrantzitsuenetariko bat zen.

1494an, Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoa erreginen koroatzean parte hartu zuen, zina hartu baitzien Nafarroako Gorteetako ordezkari gisa.[3]

1498an Piarres Nafarroakoarekin batera, Nafarroako Erresumako enbaxadorea izan zen Aulki Santuan eta 1507an Frantziako Gortean.[4]

1512ko Nafarroako konkistan erreginen alde egin eta, Bearnora erbesteratu zen familiarekin batera. Xabierren zegoen familiako gaztelua 1517an Cisneros kardinalaren agindupean bota zuten.

Nafarroako errege-erreginen kronika idatzi zuen.[5]

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

Baztan ibarreko leinu batekoa zen Maria Azpilikueta ezkondu zuen. Xabierko gaztelua izan zuten etxe eta 1502an aita hil zitzaionean Azpilikuetako jaurerria.

Sei seme-alaba izan zituzten:

ErreferentziakAldatu

  1. Tamburri, Pascual (1997) Juan de Jaso: estudios universitarios y posterior vinculación con Italia Vianako printze erakundea ISSN 0032-8472.
  2. Gran Enciclopedia de Navarra Juan de Jaso.
  3. www.noticiasdenavarra.com
  4. Fernández Martín, Luis (1991) Un pleito palentino del doctor Juan de Jaso, padre de S. Francisco Javier Tello Téllez de Meneses erakundea ISSN 0210-7317.
  5. Fidel Fitak azalduta