Gourmet bat, baita ere gastronomo o gurme dasta oneko edo ahogozo oneko pertsona bat da. Pertsona hauek sukaldaritzako platerak ondo ezagutzen dituzte eta, horri esker, plater berriak eta sukaldari berrien lanak neurtzeko gai dira.[1] Haien lanetan oinarrituta gidak eta jatetxeen sailkapenak plazaratzen dira. Janariak ezezik, ardoak ere dastatzeko gauza dira. Etimologikoki hitza frantsesetik dator. Jatorriz mahastizaintza lantegiko langilea zen.[2]

Sukaldari ospetsuak normalean oso gourmet onak dira. Argazkian Juan Mari Arzak.
Produktuen itxurak ere garrantzi handia du.

Ezaugarri batzuk aldatu

Dastaketa lana ez da bakarrik ahoko lana: ikusmenak ere garrantzi handia du. Gourmet hitza, bestetik, izenlaguna moduan ere erabil daiteke, janari edo esperientzia bat adierazteko: gourmet kafea, gourmet sukaldaritza... Gaur egun badago turismo joera handia kontzeptuan oinarrituta.


Erreferentziak aldatu

  1. https://definicion.de/gourmet/
  2. Cotgrave's French-English dictionary of 1611, quoted by Jean-Louis Flandrin, whose chapter "Distinction Through Taste", in A History of Private Life: Passions of the Renaissance (Belknap Press, Harvard University) 1989:289-92, "Gluttons and Epicures", traces the significance of these French terms in the seventeenth and eighteenth centuries.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gourmet