Paella (valentzieraz paˈeʎa edo pəˈeʎə eta gaztelaniaz paˈeʎa ahoskatua) Valentzia (Espainia) jatorri duen arroz-platera da, egun mundu zabaleko toki askotan ere prestatzen dena. Etimologiaz, katalanezko paella hitzetik dator, euskaraz zartagina edo padera, platera prestatzeko erabiltzen den ontziari erreferentzia egiten diona.

Paella
arroz-platera
ValencianPaella.jpg
OsagaiakArroza, oliba-olioa, oiloa, untxi okela, Leka, gatz arrunta, tomatea, Limako babarruna eta Azafraia
Historia
JatorriaEspainia

Egun, aldaera anitzeko paellak badaude ere, arrozaz gainera, ohiko osagaiak azafraia, barazkiak eta haragia (bereziki, oilategikoa, untxikia eta barraskiloak) eta mariskoa izaten dira. Oinarrizko prestakuntza haragia eta barazkiak salteatu eta ura bota ondoren, dena irakiten jarri eta arroza botatzen da. Arrozak egosi eta ur guztia hartu ondoren zerbitzatzen da.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.