Hotz
Hotza beroaren eza da, hau da, energia eta beroa sortzen duten erreakzio kimikoen eza.
Austrian hotz handia egiten du eta ohikoa da neguan elurra egitea.
Hotz sentsazioaAldatu
Hotza ze mailatan sentitzea bakoitzaren pertzepzioan oinarritzen da; adibidez, haizea dela eta tenperaturak adierazten duena baino hotz handiagoa sentitu ohi da; hala, 10 °C-ko tenperaturan haize arinak sorrarazten duen sentsazio termikoa 5 °C-koa da.
Lurran izandako tenperatura baxuena Vostoken izan zen, non -89,4º C heldu zen termometroa.[erreferentzia behar] Eguzki-sistemako beste planetetan tenperaturak askoz baxuagoak izan daitezke, adibidez Neptunon -218 °C-ko tenperaturak daude bere azalean.
Hitza eta elikagai-segurtasunaAldatu
Tenperatura baxuak aplikatuz elikagaiak egoera onean mantentzen dira, mikrobio kaltegarrien ugalketa eragotziz eta haiek akabatuz.