Martin Berasategi

donostiar sukaldaria

Martin Berasategi Olazabal (Donostia, Gipuzkoa, 1960ko apirilaren 27a) sukaldaria da, Euskal Herriko sukaldaritza modernoaren ordezkari nagusietako bat. Familiak jatetxe bat zuen Donostiako Parte Zaharrean, Bodegón Alejandro izenekoa, eta hantxe hasi zuen bere prestakuntza, amaren eta izebaren gidaritzapean, tarteka-marteka Frantzian egonaldiak eginez osatu zuena. Hogeita bat urtearekin hartu zuen bere gain jatetxearen ardura, eta bost urte geroago (1986) Michelin Gidaren izar bat lortu zuen.

Martin Berasategi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Berasategui Olazabal
JaiotzaDonostia1960ko apirilaren 27a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksukaldariburua
Lantokia(k)Martin Berasategi eta Fifty Seconds (en) Itzuli
Jasotako sariak
martinberasategui.com

Martin Berasategi taldeari izena ematen dio eta hainbat jatetxe dauzka. Horien artean ezagunena, Martin Berasategi izenekoa, Lasarten dago eta hiru izar ditu Michelin Gidan. 2008an munduko 29. jatetxe onena bozkatua izan zen.[1] Taldearen beste jatetxeak dira Kursaal batzar jauregikoa Donostian eta Guggenheim museokoa Bilbon.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu