Martorria (Coriandrum sativum) espezia bat da, Apiaceae familiako landare belarkara. Bere zurtoina 50 cm edukitzera irits daiteke. Asian du jatorria.

Martorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaCoriandrum
Espeziea Coriandrum sativum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcoriander seed (en) Itzuli, cilantro (en) Itzuli, coriander seed oil (en) Itzuli eta coriander extract (en) Itzuli

Martorri landareak mihilu eta perrexilarekin duen antzekotasuna dela eta zenbait lekutan "perrexil arabiar" bezala ere ezaguna da.

Bere izen zientifikoa zimitz intsektua adierazten duen grezierako korios hitzetik dator, izan ere, fruituak oraindik heldu gabe daudenean askatzen duten usai bereziak intsektu honekin bai omen du antzekotasunik. Hau honela izanda ere, fruitu helduek eta hosto fresko nahiz lehorrek salbia eta laranja zapore zoragarria eskaintzen dute.

Egun Hego Amerika osoan, Asia hegoaldean, Afrika iparraldean eta Europa erdian aurki daiteke.

Gozogile edo konfitari europarrek, inauterietan karrozetatik jendeari botatzeko gozokiak egiten omen zituzten martorri haziak azukrez estaliz. Aurrerago, gozoki hauek papertxo zatiengatik ordezkatu baziren ere bere jatorri izena mantendu zuten: konfeti.

Sukaldean

aldatu
 
Fruitu lehorra

Laranja azalaren usainarekin duen antzekotasuna dela eta haragi eta arrain marinatuei, salda ezberdinei eta barazkiei bere zapore berezia emateko erabili ohi da. Martorri hostoak, duten anis zaporeagatik, oso erabiliak dira Afrika iparraldean zopa, barazki, entsalada, arrain edo hegazti haragiak gozatzeko.

Kanpo estekak

aldatu
  • Fragiska, M. (2005). Wild and Cultivated Vegetables, Herbs and Spices in Greek Antiquity. Environmental Archaeology 10 (1): 73-82
  • Katzer, Gernot Coriander Seeds and Cilantro (Coriandrum sativum)
  • Noxon, Heather and Meyer, Alex (2004). Genetic Analysis of PTC and Cilantro Taste Preferences. MindExpo 2004