Pedro Subijana
Sukaldariburua
Pedro Subijana Reza (Donostia, 1948ko azaroaren 5a - ) euskal sukaldaria da.
Pedro Subijana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Subijana Reza |
Jaiotza | Donostia, 1948ko azaroaren 5a (76 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldariburua eta telebista aurkezlea |
akelarre.net | |
Zarautz eta Madrilgo ostalari eskoletan hezi zen. 1975an, Akelarre jatetxearen buru jarri zen, bereizpen altuekin saritua entzute handienetako sukaldaritza gidetan. Irakasle eran, sukaldaritza ikastaroak eman ditu amerikar eta europar erakunde ezberdinetan, baita enpresa eta heziketa eskola espainiarretan ere. Euskal Telebistan saio bat presentatzen du, "La cocina de Pedro Subijana", 1992etik 1.400 saio baino gehiago zabalduta dituela.
2007an Akelarre jatetxeari Michelin Gidako 3 izar eman zizkioten, gehienezko balioa.
Sariak
aldatu- 1979: Gastronomia Sari Nazionala sukaldari onenari
- 1982: Club Gourmets Saria Espainiako sukaldari onenari
- 1997: Berriz ere Club Gourmets Saria Espainiako sukaldari onenari
- 1999: Sukaldari onena "Gastronomiako onena" elkarteak saritua
- 2000: Espainiako Elikagaiak Saria.
- 2003: Eurotoques Internacional elkarteko presidente.
- 2016: Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (Espainiako Kultura Ministerioa)[1]
Liburuak
aldatu- Menú del día I (1992).
- Menú del día II (1993).
- Denok sukaldari (1994).
- Cocina riojana (Lorenzo Cañas-ekin batera).
- Mis recetas de la tele (1995)
- Pedro Subijana cocinando para Inasmet (1998).
- La cocina vasca de Pedro Subijana (1999).
- La cocina vasca para el Grupo Ingeteam (1999).
- La cocina de Akelarre, el sueño de Pedro Subijana (Everest, 2001).
- La cocina doméstica de Pedro Subijana (Astamenda-Ttarttalo, 2003).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) (Noiz kontsultatua: 2016.12.24).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Akelarre jatetxearen gunea
- (Gaztelaniaz) Bere telebista saioa EiTB gunean
- Elkarrizketa Pedro Subijanari Argia astekarian.