Entsalada edo gatzozpindua oro har hotzik jaten diren jaki gordin edo prestatuak da, gehienetan oinarrian barazki hostoak dituena ; hala ere, barazkiez gain bestelako osagaiak ere izan ditzake ( fruituak, haragiak, arrainak, itsaskiak....).

Entsalada
jaki
Osagaiakbarazkia, fruitua, haragia eta esnekia
Historia
JatorriaFrantzia

Ongarriren batez apailatzen dira entsaladak: koiperen bat, gatza eta azidoaren bat (ozpina, limoi-zukua eta abar.)

Entsalada-motak

aldatu

Sinpleak: Elementu bakar batek edo bik osatuak. Ohikoenak, uraza, tomatea, iturri-belarrak, azenarioak eta abar.

Nahasia edo konposatuak: Batzuek izen propioa dute (Waldorf, Niçoise, Escalivada)

Entsaladillak: Prestakin hauen oinarri elementu irindunen bat izaten da (patata, azenarioa...). Kontserbako arrainak edo itsaskiak ere nahas dakizkieke.

Epelak: Prestaturiko osagaien edo salteatu prestatutakoen nahasketaz egiten da, nahiz eta ongarritzat entsaladetako osagai arruntak izan.

Barazki kozinatuak dituzten entsaladak: Barazki denak edo ugari egosita edo erreta dituztenak. Errusiar Eskalibada entsalada.

Lekaleen entsalada hotzak: Egositako lekaleen salda kendu, ozpin-olioa eta beste osagai batzuen laguntzaz prestatzen diren entsaladak.

Fruituen entsaladak:Osagaien artean fruitu mota desberdinak dituztenak: laranjak, sagarrak, melokotoiak, anana mangoa, eta fruituen zukua duten ozpin olioekin ondutakoak. Waldorf entsalada, Indiana entsalada, Alicia entsalada

Barazkien desinfekziorako pausoak

aldatu

Barazkiak gordinik eginiko entsaladetan komertzializatzeko edo saltzeko ezinbestean, desinfektatu egin beharko dira; etxean prestatuz gero ere hori egitea komeniko litzateke.

  1. Ur hotz ugaritan pasa, hondar edo zikin nagusiak kentzeko.
  2. Harraska edo ontzi handi batean jarriko dugu barazki gordina eta jarri dugun ur kopuruari dagokion klora pastilla edo likidoa gehituko dugu.
  3. Dagokion denbora utziko dugu, barazkiak desinfektatzeko.
  4. Ur hotz ugarirekin barazkiak argituko ditugu.
  5. Amaitzeko ongi xukatuko dugu, horretarako erabiltzen den xukadera batean.

Entsaladak ontzeko saltsak

aldatu

Entsaladen barazki gordinak platerean jarri aurretik, ondu, gozatu, maneatu, gatzozpindu egin behar izaten dira. Honetarako saltsa desberdinak burutu daitezke. Olioa, ozpina, jogurta, esne gain garratzak, ziapea, gatza, piper beltza.... dira osagai nagusi batzuk

Ozpin olioa eta eratorritakoak
aldatu
Maionesa eta eratorritakoak
aldatu
Esne gain garratzak
aldatu
Jogurt saltsa
aldatu
Ozpin-olioa eta eratorritakoak
aldatu
Maionesa eta eratorritakoak
aldatu
Esne gain garratzak
aldatu
Jogurt saltsa
aldatu
Entsaladak ontzeko erabil daitezken beste osagaiak:
aldatu

Ziapea, Olioa, Ozpina, Soja saltsa, Chutneys saltsak.

Entsaladetako barazkiak ontzeko irizpideak

aldatu
  1. Zerbitzatu aurreko azken momentuan burutu behar da lan hau.
  2. Erretilu batean barazkiak jarri.
  3. Ontzeko saltsa nahikoa gehitu, tamainan, pasatu gabe.
  4. Esku garbiekin eta kontu handiz, barazki guztiak mugitu, saltsarekin bustitzeko.
  5. Soberako saltsa erretilu azpian utziz, barazkiak platerean jarri.

Entsaladetako barazki osagaiak

aldatu
  • Artoa
  • Txikoria
  • Azenarioa
  • Berroa
  • Endibia
  • Errefautxoa
  • Erremolatxa
  • Eskarola
  • Haritz hostoa
  • Kanonigoa
  • Kukulua
  • Leka
  • Lolloa
  • Patata
  • Piperrak
  • Tipulina
  • Tomatea
  • Letxuga

Entsaladetako barazkiak ez diren osagaiak

aldatu
  • Abakandoa
  • Antxoak ozpinetan.
  • Antxoa oliotan.
  • Arrautza egosia
  • Bakailaoa
  • Fruitu lehorrak.
  • Fruitu freskoak.
  • Ganbak
  • Gazta freskoak edo ondutakoak
  • Gulak
  • Hegaluzea eta hegalaburra
  • Izokin ketua.
  • Lekaleak
  • Ondutako gazta.
  • Otarraina
  • Otarrainxka
  • Surimia
  • Txangurro edo buia haragia
  • Txipiroia
  • Urdai egosia
  • Zerealak

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu