Bazkari
Bazkaria eguerdi inguruan jaten den otordua da. Bazkariaren ordu zehatza desberdina da kulturen arabera, baina oro har eguerdiko 12etatik arratsaldeko 4etara arteko denbora-tartean egiten da. Euskal Herrian ohitura desberdina dago Hegoaldean eta Iparraldean, Espainiaren eta Frantziaren eraginaren arabera, hurrenez hurren: Iparraldean bazkaria eguerditik ordu biak arte izaten da gehienetan, Europa iparraldeko toki gehienetan bezala, eta Hegoaldean ordu batetik hirurak arte izan ohi da.
![]() |
Otorduak |
Otorduak |
Gosaria • Hamaiketakoa • Bazkaria • Askaria • Afaria |
Jakiak |
Janaurrekoa • Koktela • Zizka-mizkak • Hasierakoa • Jaki nagusia • Azkenburukoa • Bazkalondoa • Pintxoa |
Bazkariaren tamaina ere desberdina da kultura desberdinen arabera. Euskal Herrian bazkaria eguneko otordurik handiena izan ohi da.