Errezeta
janari mota jakin bat prestatzeko osagaien zerrenda eta jarraibideak
Errezeta, sukaldaritzako prozedura baten deskribapen ordenatua da. Lehenik eta behin, beharrezkoak diren osagaien zerrenda bat egin ohi da, eta, ondoren, plater bat edo edari berezi bat prestatu ohi da. Kasu batzuetan, erabili beharreko sukaldeko tresna egokien zerrenda, formula horren kostua, balio nutrizionala, jatunen kopurua eta emaitzaren argazkia ere sartu ahal dira.[1]
Batzuetan, errezetetan deskribapen sozial bat sartzen da, edo kritika gastronomiko bat, edo errezeta sortzaileari edo sortzaileei buruzko datu jakingarri batzuk. Testuarekin batera irudiak eskaini ohi dira.
Errezetak testu gehi irudiekin eman ohi ziren hasieran, baina gaur egun beste hainbat formatu erabili ohi dira: audioak, bideoak, aurkezpen digitalak, etab.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978-84-9172-259-5..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |