Kentucky Fried Chicken

janari lasterreko kate amerikarra

Kentucky Fried Chicken edo KFC (euskaraz Kentuckyko Oilasko Errea) Ameriketako Estatu Batuetako janari laster jatetxe kate edo frankizia bat da. Jatetxe kate honen espezialitatea oilasko errea da eta Yum! Brands elikagai ekoizle taldearen barnean dago.

Kentucky Fried Chicken
KFC Logo.svg
Datuak
Motanekazaritzako elikagaien enpresa
Jarduera sektoreaquick service restaurant sector (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaGerman Council of Shopping Centers (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaYum! Brands (en) Itzuli
Historia
Sorrera1930
Sortzailea
SorlekuaNorth Corbin (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: KFC Twitter: kfc Instagram: kfc Youtube: UCR8RWMHZcSgqjD0HiUiJ_cQ TikTok: kentuckyfriedchicken Edit the value on Wikidata

HistoriaAldatu

Jatetxe kate honen jatorria 1939an Harland D. Sanders sukaldari eta enpresariak Kentucky estatuko North Corbin udalerrian zuen jatetxean bere errezeta jarraituz oilasko errea prestatzen hasi zenean kokatzen da. Oilasko hauek arrakasta eduki, bezeroak ugatitzen hasi eta jatetxe berriak irekiz joan zen. Honela Kentucky Fried Chicken enpresa osatuz joan zen.

Aipatzekoa da jatetxe kate hau ospetsu bilakatu duen ikur edo logoko gizona Harland D. Sanders bera zahartzaroan egindako argazki batean agertu ondorengo karikatura bat dela. Harland D. Sandersek nahitan eta jendea nahiz bezero berriak erakartzeko asmoz, hiriz-hiri eta udalerriz-udalerri burutik oinetaraino zuriz eta apain, kapela zuriz eta bizar zuriz agertu ohi zela. Herrialde hartako kultura herrikoira Sanders kapitaina ezizenez iragan da.

Euskal HerrianAldatu

Euskal Herrian gaur egunez KFC kateak 6 jatetxe ditu: Iruñea (3 jatetxe), Bilbo (2 jatetxe) eta Baionan (jatetxe bat).

Kanpo estekakAldatu