Ireki menu nagusia

Auguste Escoffier (Villeneuve-Loubet, Frantzia, 1846ko urriaren 28a - Monte-Carlo, 1935eko otsailaren 12a frantziar sukaldari eta sukaldaritza liburuen idazle bat izan zen.

Auguste Escoffier
Auguste Escoffier 01.jpg
Bizitza
Izen osoa Georges Auguste Escoffier
Jaiotza Villeneuve-Loubet1846ko urriaren 28a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Monte-Carlo1935eko otsailaren 12a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Paul Jullemier Itzuli
Jarduerak
Jarduerak sukaldariburua, autorea, jatetxe-jabea eta idazlea
Lan nabarmenak Le guide culinaire Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza World Association of Chefs Societies Itzuli

Marie-Antoine Carêmeren sukaldaritza modernizatu eta kodifikatu zuen. Prestigio handiko jatetxeetan aritu zen eta errezeta ugari sortu zituen. Frantziako sukaldaritza mundura ezagutzen ematen lehenengotakoa izan zen. Sulkaldaritzari buruzko liburuak idatzi zituen eta ondare aparta utzi zien ondorengo belaunaldiei.

Era berean, sukaldeko brigada kontzeptuaren sortzailea izan zen[1], eta horrekin, sukaldeko lanak berezitu eta zereginen banaketa arrazionala ezarri zuen, sukaldariaren soslaia indartuz (garbia, xehetasunetan arretatsu, ez edalea, ez erretzailea, oihurik egiten ez duena).

Bere garaiko sukaldaririk ezagunena izan zen eta lehen sukaldaria izan zen Ohorezko Legioa jasotzen.

LanakAldatu

 
Ma cuisine, 1934.

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Stéphane Bellon (2012) Gastronomie et hôtellerie. Secrets de cuisine. Les nouveaux enjeux 47 or. ISBN 978-2212552973..