Kardamomo
Kardamomoa (Elettaria cardamomum) espezia bat da. Jengibrearen familiako belar iraunkor honetatik bere haziak besterik ez dira erabiltzen. Erabileraren lehen datuak, India hegoaldean kokatzen dute, VIII. mendean hain zuzen ere. Badirudi 1.200 inguruan ekarri zutela Europa aldera.
Kardamomo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Zingiberales |
Familia | Zingiberaceae |
Leinua | Alpinieae |
Generoa | Elettaria |
Espeziea | Elettaria cardamomum (L.) Maton
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | cardamom (en) |
Basionimoa | Amomum cardamomum |
Indiako oihan tropikaletan,[1] Sri Lankan, Malaysian eta Sumatran du jatorria, baina egun Nepalen, Thailandian[2] eta Erdialdeko Amerikan ere lantzen da,[3] eta Guatemala da mundu osoko ekoizle handiena.
Sukaldean
aldatu2 zentimetro inguruko leka bateko haziak dira. Azafrai eta bainilaren ondoren espezia garestiena da.
India eta Pakistanen oso preziatua, arrozez eginiko platerei zapore bizia emateko oso erabilia da. Era berean, asko erabiltzen da curryak egiteko, arroz, postre, tarta, ogi, opil edo galletetan baita kafea edo tea gozatzeko ere.
Herri eskandinaviarretan, iltze-belar, jengibre eta kanelarekin batera opilak eta galletak egiteko oso erabilia da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Kew World Checklist of Selected Plant Families. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Larsen, K.. (1996). «A prelimanary checklist of the Zingiberaceae of Thailand.» Thai Forest Bulletin (Botany) (24): 35-49..
- ↑ Nelson Sutherland, C.H.. (2008). Espermatofitas: 1-1576. in: Catálogo de las plantes vasculares de Honduras. Tegucigalpa: SERNA/Guaymuras.
Kanpo estekak
aldatu