Vox (alderdi politikoa)

Vox» orritik birbideratua)

Vox (edo VOX, latinezko 'ahots' hizetik ekarria) eskuin muturreko[13][14][15][16][17][18][19][20][21][22] eta eskuin populismo erradikaleko[23][24][25][26][27][28][29][30] espainiar alderdi nazionalista bat da, 2013ko abenduaren 17an Espainiako Alderdi Popularreko kide ohiek sortua: haien artean, Santiago Abascal eskuin muturreko[17] euskal herritarra ezagunena da.[31]

Vox
Idazkari nagusiaJavier Ortega Smith
Sorrera2013ko abenduaren 17a
Egoitza nagusiaMadril, Espainia
Ideologia politikoa
Eserlekuak erakundeetanDiputatuen Kongresuan
39 / 350

Espainiako Senatuan
3 / 266

Zinegotziak Espainian
529 / 67.611

Eusko Legebiltzarra
1 / 75
www.voxespaña.es

Haren egitasmoaren funts nagusiak bi dira: Espainiaren batasunari eustea eta autonomia erkidegoak kentzea.[32] Espainia Europar Batasunetik ateratzearen alde espresuki ez badaude ere, estatuek euren nortasuna mantentzearen alde daude, inoiz ez Europa elkartu baten alde.

Bilakaera

aldatu

Emaitzak

aldatu

2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan lehen aldiz aurkeztu zen: Espainia osoan 200.000tik gora boto eskuratu zituen, baina ordezkaritzarik ez. 2018ko Andaluziako hauteskundeetan, 390.000 bototik gora eskuratu zituen, 12 parlamentari eta, bozkei zegokienez, erkidego hartako bosgarren alderdi politikoa izan zen.[33]

2019ko apirilaren 28ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan, 24 parlamentari lortu zituen Espainiako Kongresurako, alderdi horretako arduradunek aurreikusia zuten kopurua baina askoz ere txikiagoa[34], bai eta PP eta Ciudadanos alderdiekin eskuineko gobernu bat eratzeko kopuru eskasegia ere; Senaturako, berriz, 1. lorpen handia izan arren, Espainiako probintzia askotan bazterreko aukera politiko bat izan zen. Hego Euskal Herrian jakin zenez, bereziki Iruñeari buruz, Vox alderdiaren aldeko batez besteko boto kopurua nabarmen igo zen Guardia Zibilaren kuartelen ingurumarian.[35] 2020ko hauteskundeetan, Voxek EAEko batez besteko botoen oso gaineko emaitzak eskuratu zituen guardia zibilen ohiko guneetan.[36] Espainiako militarren artean eta Guardia Zibilean, alderdi bozkatuena da, PPari gaina hartuta.[37]

Espainia

aldatu

Zentralismoa eta autonomia erkidegoen desegitea

aldatu

"Deszentralizazio eraginkorraren" alde direla onartzen dute, betiere autonomiarik gabe eta hauen eskuduntzak probintzia eta udalerrietara pasaz. Honela, bere egitura probintzietako delegazioetan banatzen du VOXek, eta ez erkidego eta erregioka[38].

Espainiako hezkuntza, segurtasuna eta osasuna Estatuak kudea ditzala proposatzen du, bai eta Espainia osoak tributazio sistema berdina izatea, Hego Euskal Herriko foru-ogasunak deuseztatuz[39]. Segurtasunaren alorretik, Estatuak eskuduntza hau berreskuratu dezala polizia autonomikoak ezereztea aurreikusten du, bakarrik estatu mailakoak mantenduz. Gauza bera hedabide autonomikoekin, erregioek kudeatzen duten oro ken dadila eskatuz.

Gizarte eredu ultrakontserbadorea

aldatu

Horretaz guztiaz gain, abortatzeko eskubidearen kontra eta Espainiako monarkiaren alde daudela ere adierazi dute.[40] Familia, tradizionala, estatuaren aurreko egitura instituzional modura kontsideratua izan dadin ere eskatzen dute, bai eta Espainiarren izaera markatu duten tradizio katolikoak errespeta eta susta daitezen ere. Nahiz eta alderdiak bere burua akonfesional gisa hartu, tradizio katoliko eta herrikoien alde dira, nazioaren nortasuna definitzen baitute. Bertan behera utzi nahi duten indarrean dagoen sexu bortizkeriaren kontrako legea, "sexuetako bat" baztertzen omen duelako.

Inmigrazioa eta etorkinak

aldatu

Multikulturalismoaren aurka dago[41] eta jarrera katolikoa eta islamismoaren kontrakoa du[42]; gainera PRUNE, Espainiako musulman alderdi bakarra, legez kanpo uztearen alde agertu zen[43].

Frankismoaren aldeko adierazpenak

aldatu

Hedabide batzuen arabera, VOXeko Málagako zerrendaburu batek "Frankismoa ez zela diktadura" aipatu zuen[44][45].

Espainiako Oroimen Historikoaren Legearen aurka dago eta berau desegitearen alde[46][47].

2029ko martxoaren 26an SER irrati katearen arabera, "Francisco Franco Fundazioko 3. kargudun garrantzitsuenak VOXek irudia hedabideetan hobekiago agertzeko enpresaburu lagunak erabili" omen zituen[48] eta Eldiario.es egunkari elektronikoak "Francisco Franco Fundazioaren bozeramaileak VOX finantzatzeko interesa erakutsi" omen zuen[49].

Finantziazioaren polemika

aldatu

Alderdiaren esanetan bere kideen kuotez eta enpresaburu eta profesionalen diru-laguntza bitartez finantziatzen da, halere jada sorrerartik bere finantziazioaren inguruko jatorriaren polemika egon da.

Público egunkariaren arabera jada bere sorreran eta 2014. urtean zehar "jatorri ezezaguneko 940.000 euro diru-laguntza eta ondorengotza kontzeptuetan" jaso omen zituen, 2015ean, 462.712 euro; 2016an, 216.697 euro; eta 2017an, 189.763 euro, alegia, 2014-2017 artean denera, .834.064 euro[50].

Hainbat espainiar hedabideek ere alderdia bera sortu eta 2014ko Europako PArlamenturako hauteskundeetarako kanpainia burutzeko Irango Erresistentzia Kontseilu Nazionalaren diru-laguntzak jaso zituelako albisteak argitaratu zituzten[51][52]

Steve Bannon estatubatuar eskuin muturreko enpresaburua eta Donald Trump presidentearen hauteskunde kanpainia arduradun ohiaren babesa duela ere aipatu izan da, "Espainian Trumpismo antieuroparra hedatzeko baliatuz"[53].

Ezkertiar alderdiak legez kanpo uztea

aldatu

Ahal Dugu ezkerreko alderdia ere legez kanpo uztearen aldekoak dira, komunistak izateagatik[54].

Europako eskuin muturrarekin harremanak

aldatu

2017ko urtarrilean VOXeko ordezkaritza Europako eskuin muturreko alderdien biltzarreanegon zen; hara, besteak beste, Fronte Nazionala eta Marine Le Pen (Frantzia), Alemaniarentzako Alternatiba eta Frauke Petry (Alemania), eta Askatasunaren Aldeko Alderdia eta Geert Wilders (Herbehereak), eskuin muturreko alderdi eta politikariak bertaratu ziren[55].

Hego Euskal Herria

aldatu

Euskal Autonomia Erkidegoa desegitea

aldatu

VOXeko kideek ez dute Euskal Herriaren mugaz-gaindiko nortasunik aurreikusten. Euskal izaera Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatzen dute. Hirurotan dituzte taldeak, nahiz eta delegazio ofizialak bakarrik Bizkaian eta Araban eduki[38].

Euskal probinzien arteko lotura administratiborik ez du atsegin VOXek, eta are gutxiago Nafarroarekin. Alderdiak Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra deuseztatzea proposatzen du, bai eta euskal probintzietako Batzar Nagusiak ere[39]. Organo autonomiko horien eskuduntzak Euskal Herriko Unibertsitatearen kudeaketa Estatuak kudea ditzan eskatzen du, bai eta haietatik eratorritako organo guztiak desager daitezen ere.

Ikurrei dagokienez, interes berezia du Espainia definitzen duten sinbolo eta ikurren sustapenean, nahiz eta euskal ikurrinaren kontra ezer ez esan. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren desagerpenaren ondorioz bandera horren ofizialtasuna baztertzea begi onez ikusten dute.

Tributazio eta zerga sistemaz ikuspuntu zentralista dutenez gero, Hego Euskal Herriko itun ekonomikoak ezereztea ere defendatzen dute, espainolekiko "pribilegiziozko" egoera sustatzen duela argudiatuz[39], administrazio bakar baten bidetik. Zentralismo horrek segurtasunean ere eragina du, Ertzaintzaren aurka baitago. EiTB ere ken dadin eskatzen du[56].

Nafarroako Foru Erkidegoa desegitea

aldatu

Nafarroa Garaian taldea osatu zuen VOXek alderdia jaio berria zenean, nahiz eta oraindik ordezkaritza ofizialik bertan ez izan. 2011ko martxoan Nievez Cipresek sortutako Nafarroa eta Espainiako Eskuina, edo tokiko euskaran Naparra ta Españico Escuñe (gaztelniaz, DNE, Derecha Navarra y Española) alderdiko kideak Nafarroako VOXen sartu ziren 2015eko otsailean, berton alderdia osatu eta gorpuztuz[57]. DNE, hasieran katolikoa eta foruzalea zena, VOXen postura onartu zuen orduan, zentralismoa eta akonfesionaltasuna bere eginez.

Nafarroako VOXek ez du Hego Euskal Herriko euskal probintzien loturarik nahi. Nafarroako Parlamentua eta Gobernua kentzearen alde dago, baita 1841etik indarrean dagoen itun ekonomikoaaren aurka ere. Nafarroak berezko dituen eskuduntzak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kudeaketa Estatura pasa daitezen nahi du, bai eta haietatik eratorritako organo guztiak desager daitezen ere.

"Euskal Herria" hitzaren esangura politiko ororen aurrean oldarkor agertzen dira, Nafarroako UPN alderdiaren gisara. Ez du ikurrina nafar sinbolo gisa onartzen, eta elkarren arteko loturaren kontra joanda, Konstituzioaren IV. Xedapen Iragankorraren kontra ere bada, Nafarroa eta Euskadi lotzea onartzen duen artikulua.

Zentralismoaren bidetik, Foruzaingoa desager dadin ere eskatzen du, bai eta Nafarroako hedabide publikoak pribatizatzea edo ixtea ere[56].

Euskarari buruzko jarrera

aldatu

Euskarari dagokionez, VOXek "Espainiako hizkuntzatzat" hartzen du, eta ez da haren ofizialtasunaren aurka espresuki agertzen, bai ordea administrazio publikoan lan egiteko kontuan hartua izan dadin. Hala ere, eta euskararen ofizialtasuna euskal autonomiari lotuta dagoenez (erkidegoek kudeatzen baitituzte Espainiako eskualdeetako hizkuntzen ofizialtasuna), aurreikusten da behin organo autonomiko guztiak deuseztatuta, euskararen ofizialtasuna Espainiako Gobernuak kudeatu beharko lukeela, ofizial izaten segituko balu. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eta 2023ko udal eta fortu hauteskundeetan, etxeetara bidalitako beren informazio guztia gaztelania hutsean bidali zuten.

Printzipioz, begi onez ikusten du hezkuntzan euskara egon dadin, baldin eta Hego Euskal Herrian dena gaztelaniaz ikasteko aukera badago. Horrela, Nafarroako eremu euskalduna mistoa izatera pasatzea nahi du[58]. Bidenabar, hezkuntzaren eskuduntza Estatuarena izan dadin eskatzen du, Frantziaren modura, Espainian ere bai[39].

2018ko Euskaraldian, Gipuzkoako VOXeko kideek mezua bota zuten gizarte sareetara, euskaraz, hizkuntzaren eta Euskaraldiarekin bat eginez, betiere "inposizioen" gainetik:[59]

« Egun bakarra gelditzen da Euskaraldirako! VOX-etik Espainiako kultura edo hizkuntzak defendatzen dituen edozein mugimenduri baietza emango diogu. Euskaraz hitz egin edo entzun nahi dutenak bat egin dezala Euskaraldian. Inposaketarik gabeko euskara batengatik! »
VOX Gipuzkoa

Euskal toponimiari dagokionez, ez dator bat herrietako euskal izenak bakarrik ofizialak izan daitezen. Alta, nahiago du aurretik egon diren erdal izenak berreskuratzea, eta horiek euskal izenekin batera legezkoak izan daitezen[39].

Nafarroako Foru Erkidegoan euskara batua "inposatu nahi dela" dio[60]

Alderdi abertzaleak desegitea

aldatu

Independentistak diren alderdiak legezkanpo jartzearen aldekoa denez, euskal alderdi abertzaleen desegitearen aldekoa da[61][62].

Katalunia

aldatu

Alderdi independentisten desegitea

aldatu

Kataluniako alderdi independentisten desegitearen aldekoa da[61][62]

Hauteskundeetako emaitzak

aldatu

Espainiako hauteskunde orokorrak

aldatu
Data Botoak Eserlekuak
kopurua ehunekoa Diputatuak Senatariak
2015 58.114 % 0,23
0 / 350
0
2016 47.182 % 0,20
0 / 350
0
2019 (I) 2.688.092 % 10,26
24 / 350
0
2019 (II) 3.656.979 % 15,09
52 / 350
2

Europako hauteskundeak

aldatu
Data Botoak Eserlekuak
kopurua ehunekoa
2014 244.929 % 1,56
0 / 54
2019 1.388.681 % 6,20
4 / 59

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Matteo Salvini, el espejo donde se mira Abascal. .
  2. a b Nordsieck, Wolfram. Spain. .
  3. Rama, José; J. Turnbull-Dugarte, Stuart; Santana, Andrés. Who are Vox, and who are their voters?. .
  4. Spanish elections: How the far-right Vox party found its footing. .
  5. Spanish election: victory for Socialists as VOX surge fragments right-wing vote. .
  6. Factbox: The rise of Spain's far-right - Vox becomes third-biggest party. .
  7. Far-right claims izena victories in Spain since Franco era. .
  8. (Gaztelaniaz) En España el partido más liberal en materia económica es VOX. .
  9. (Gaztelaniaz) Vox es más ultraderecha clásica que populismo contemporáneo. .
  10. El programa de Vox para "reconquistar" España. .
  11. a b Remírez de Ganuza, Carmen. Nace Vox pidiendo la eliminación de los parlamentos regionales. .
  12. (Ingelesez)far right andalucia seville vox party shockwave spanish politics The Guardian
  13. (Gaztelaniaz) (Gaztelaniaz) "No cabe argumento más elocuente respecto a la afinidad ideológica y política del partido de Abascal, pero llama la atención la iracundia con que el líder y los simpatizantes de Vox rechazan la etiqueta de la extrema derecha, cuando no hacen otra cosa que definirla con la palabra y con la obra.". Por qué Vox es un partido de ultraderecha.. El Pais (argitaratze data: 2018ko abenduaren 4a).
  14. PPren politika eskuindarra «ezkerrekoa edo ezker muturrekoa» dela dio VOXen fundatzaileetakoa den Espinosa de los Monterosek (Gaztelaniaz) «Espinosa de los Monteros (Vox): "El PP hace políticas de izquierda o extrema izquierda"», Vozpópuli, 2014-01-17).
  15. Abascal, eskuin muturra politika nazionalera eraman duen PPren ordezkari ohia . 2018ko abenduaren 13a, eitb.eus
  16. Andaluzian Vox bozkatu dutenak ez dira lau katu, laurehun mila dira. Ez dira lau katu, eta ez ziren lehenago ere. Muturreko eskuina ez da oraingo asmakizun berria Espainian. Voxkatu, 2018ko abenduaren 23a, argia.eus
  17. a b "10.000 jarraitzaile elkartu zituzten Santiago Abascal Conderen mezu faxistek aurreko larunbatean Madrilgo Vistalegren. Abascal presidente den VOX alderdi ultraeskuindarraren ordura arteko ekitaldirik jendetsuena izan denak estatuko panorama politikoa alderik alde asaldatu duela dirudi". Santiago Abascal: "Konplexurik gabeko" faxista baten gorakada. 2018ko urriaren 11, argia.eus
  18. Eskuin muturra indartsu sartu da Andaluziako parlamentuan. 2018ko abenduaren 3a, berria.eus
  19. "El partido ultraderechista no cuenta con estructura en el territorio, una plaza electoral difícil. El único precedente en las urnas guipuzcoanas son las europeas de 2015, en las que la formación apenas logró mil votos", ¿Existe Vox en Gipuzkoa?, 2018ko abenduaren 10a, diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  20. "El auge de la ultraderecha en España que capitaliza el partido político Vox empieza a preocupar a PP y ciudadanos.", La extrema derecha de Vox se lanza a por los votantes de PP y Ciudadanos, 2018ko urriaren 8a, diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  21. "El partido ultra acaparó los titulares en las elecciones de Andalucía con sus doce escaños.". La incognita de Vox en Euskadi, 2018ko abenduaren 31a, DEia.com (Gaztelaniaz)
  22. "Los ultraderechistas de Vox “desembarcan” este sábado en Bilbao", 2018ko azaroaren 1, Deia.com
  23. (Ingelesez) «Birbideratze-oharra» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
  24. (Gaztelaniaz) «El partido Vox aboga por ser la alternativa a la derecha en España - Lanza Digital» Lanza Digital 2017-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
  25. (Gaztelaniaz) «Vox, el partido a la derecha de la derecha del PP» El Huffington Post 2014-01-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-10).[Betiko hautsitako esteka]
  26. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2018-11-01). «VOX celebrará el sábado un mitin en el Palacio Euskalduna de Bilbao» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  27. (Ingelesez) Hedgecoe, Guy. (2018-11-02). «Vox, el partido político que quiere "hacer España grande otra vez"» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  28. (Gaztelaniaz) «El ascenso de VOX pone nerviosa a la derecha española» abc (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  29. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Antonio. Ferreras llama a Verstrynge para que advierta del peligro de VOX, pero el gurú podemita le chafa la tarde: 'No son extrema derecha'. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  30. (Gaztelaniaz) «Vox, el partido de Ortega Lara, propone acabar con el modelo autonómico - RTVE.es» RTVE.es 2014-01-16 (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
  31. (Gaztelaniaz) «Se dio de alta el pasado 17 de diciembre en el Registro de Partidos Políticos del Ministerio del Interior», La Gaceta, 2014-01-15.
  32. «Autonomiak kendu nahi ditu atzo aurkeztu zuten Vox alderdi berriak», Berria, 2014-01-17.
  33. (Gaztelaniaz) «Resultados de las elecciones andaluzas: PSOE-A, 33 escaños; PP, 26; Cs, 21; Adelante Andalucía, 17, y Vox, 12» Noticias de la Junta (Juntadeandalucia.es) 2018-12-02 (Noiz kontsultatua: 2018-12-03).
  34. [https://www.libertaddigital.com/espana/politica/2019-04-28/generales2019-vox-no-cumple-las-expectativas-y-se-queda-por-debajo-de-los-30-escanos-1276637391/ Vox no cumple las expectativas y se queda por debajo de los 30 escaños - Seguir leyendo: https://www.libertaddigital.com/espana/politica/2019-04-28/generales2019-vox-no-cumple-las-expectativas-y-se-queda-por-debajo-de-los-30-escanos-1276637391/. Vox no cumple las expectativas y se queda por debajo de los 30 escaños - Seguir leyendo: https://www.libertaddigital.com/espana/politica/2019-04-28/generales2019-vox-no-cumple-las-expectativas-y-se-queda-por-debajo-de-los-30-escanos-1276637391/: "La decepción era doble al constatar que no suman con PP y Cs para formar gobierno. - Seguir leyendo: https://www.libertaddigital.com/espana/politica/2019-04-28/generales2019-vox-no-cumple-las-expectativas-y-se-queda-por-debajo-de-los-30-escanos-1276637391/". 2019ko apirilaren 28a, Libertaddigital.com]
  35. (Gaztelaniaz) NAIZ+. (2019-04-30). «Los votos de Vox en Iruñea se multiplican por seis en los alrededores del cuartel de la Guardia Civil» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  36. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-07-16). «Otegi, la Guardia Civil y Vox, sorprende que te sorprenda» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  37. (Gaztelaniaz) «Vox es líder entre los militares y adelanta al PP en los cuarteles de la Guardia Civil» El Confidencial 2019-05-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  38. a b (Gaztelaniaz) España, VOX. VOX en España. .
  39. a b c d e (Gaztelaniaz) Vizcaya, VOX. «Propuestas para Vizcaya» VOX (Noiz kontsultatua: 2018/12/27).
  40. «Estatuaren eredu autonomikoa amaitzeko lan egingo du Vox alderdiak»Eitb.com, 2014-01-16.
  41. "La «denuncia del multiculturalismo», la «defensa de la identidad nacional frente a los intereses de Bruselas» y la salvaguarda «de los pueblos europeos frente a la masiva inmigración islámica» fueron los ejes de aquellas jornadas", Los mensajes que Vox calca a la ultraderecha europea. 2018ko abenduaren 3a, laverdad.es (Gaztelaniaz)
  42. VOX responde a los ‘progres’ que defienden la inmigración masiva: “Queréis mano de obra barata, caos e islamización de Europa”, 2018ko ekainaren 12,a casoaislado.com (Gaztelaniaz)
  43. VOX frena la islamización: Ilegalizará el PRUNE, el partido musulmán que quiere gobernar España, 2018ko abenduaren 11, diaropatriota.com (Gaztelaniaz)
  44. "El franquismo no fue una dictadura": repasamos las declaraciones de los diputados de Vox por Andalucía. 2018ko abenduaren 3a, El Intermedio, Lasexta.com (Gaztelaniaz)
  45. Un cabeza de lista de Vox asegura que el franquismo no fue una dictadura. Azaroaren 29a, El nacional-cat (Gaztelaniaz)
  46. Vox llevará la derogación de la Ley de Memoria a la comisión del Parlamento andaluz que ahora preside, 2019ko otsailaren 11, eldiario.es (Gaztelaniaz)
  47. Vox llama "buscadores de huesos" a los defensores de la Ley de Memoria Histórica. 2019ko martxoaren 21a, elmundo.es (Gaztelaniaz)
  48. El 'número 3' de la Fundación Franco utilizó a empresarios amigos para mejorar el tratamiento de Vox en los medios. 2019ko martxoaren 26a. Cadenaser.com (Gaztelaniaz)
  49. "La llamada del millón" del portavoz de la Fundación Franco a Vox: "Nos ayudarán en la parte económica". 2019ko martxoaren 15a. Eldiario.es (Gaztelaniaz)
  50. Vox ha recibido casi dos millones de euros en donaciones desde su nacimiento. 2018ko abenduaren 4a, Público.es (Gaztelaniaz)
  51. El grupo iraní que financió a Vox: una organización apoyada por líderes occidentales pese a su pasado terrorista. 2019ko urtarrilaren 19a. Eldiario.es (Gaztelaniaz)
  52. Vox recibió en sus inicios más de un millón de euros del exilio iraní (Gaztelaniaz)
  53. "Steve Bannon se fijó hace año y medio en el partido de Santiago Abascal para extender en España el trumpismo antieuropeo", Qué tienen en común Vox, el jefe de campaña de Trump y Le Pen, 2018ko abenduaren 5a, Elpais.com (Gaztelaniaz)
  54. Santiago Abascal (Vox): "Si hay un partido al que hay que ilegalizar es Podemos". 2018ko urriaren 11, Cope.es (Gaztelaniaz)
  55. VOX participa en la cumbre de la ultraderecha europea contra la UE. 2017ko urtarrilaren 22a, efe.com (Gaztelaniaz)
  56. a b (Gaztelaniaz) Lorente, Adolfo. (2018/12/04). «El programa de Vox pide acabar con el Cupo y la Ertzaintza» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018/12/27).
  57. (Gaztelaniaz) «Derecha Navarra y Española (DNE) se integra en Vox» Navarra Información 2015/02/25 (Noiz kontsultatua: 2018/12/27).
  58. (Gaztelaniaz) «Vox quiere eliminar la zona vascófona» El Correo Español - El Pueblo Vasco 2019/05/11.
  59. Guipúzcoa, VOX. «Egun bakarra gelditzen da Euskaraldirako! VOX-etik Espainiako kultura edo hizkuntzak defendatzen dituen edozein mugimenduri baietza emango diogu. Euskaraz hitz egin edo entzun nahi dutenak bat egin dezala Euskaraldian. Inposaketarik gabeko euskara batengatik!» Txioa (Noiz kontsultatua: 2018/11/22).
  60. Ha rechazado también que se quiera "imponer" el euskera batua que "condena a una educación mediocre" y la falta de inspección sobre el contenido de los libros de texto". Vox aterriza en Pamplona: "No vamos a permitir que en Navarra se repita lo ocurrido en Cataluña". 2018ko azaroaren 3.a Navarra.com (Gaztelaniaz)
  61. a b Vox pide ilegalizar a partidos independentistas en su presentación en Barcelona, 2018ko ekainaren 3, lavanguardia.com (Gaztelaniaz)
  62. a b Abascal quiere limitar al máximo la función ejecutiva del Govern, procesar con más dureza a todos los responsables independentistas y, en última instancia, ilegalizar a "los partidos o asociaciones que persigan la destrucción de la unidad territorial de la Nación y de su soberanía". 2018ko urriaren 8a, Magnet.xataka.com (Gaztelaniaz)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu