Asier eta biok Aitor Merino eta Amaia Merinok idatzitako eta zuzendutako dokumentala da, 2013an ekoiztua. Aitor eta Asier Arangurenen arteko adiskidetasun harremanaren bidez, ETAren eta euskal gatazkaren zergatiak azaltzen saiatzen dira zuzendariak.

Asier eta biok
Jatorria
Argitaratze-data2013
IzenburuaAsier ETA biok
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Ekuador
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena94 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Amaia Merino
Aitor Merino

Gidoigilea(k)Aitor Merino
Antzezlea(k)
Aitor Merino
Diego Paris (en) Itzuli

[[Kategoria:Diego Paris (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Argazki-zuzendariaAitor Merino

IMDB: tt3183716 Filmaffinity: 254642 Allmovie: v603675 Edit the value on Wikidata

Zuzendariaren hitzetan aldatu

« Asier eta biok Iruñean ikaskide izan ginen 80ko hamarkadan. Ondoren, bide ezberdinetatik jo genuen. Nik, aktore izateko goseak bultzatuta, Madrilera jo nuen; hiriak harrera ona egin zidan eta bazter guztietan egin nituen lagunak, aktoreak gehienak. Bien bitartean, Asier Iruñean bertan bizi zen eta konpromiso politiko handiko ekimen desberdinetan murgildu zen. Urrun bizi arren, Asierrek eta biok adiskidetasuna mantendu genuen.

Urteak pasa ziren eta nire ametsa egi bihurtu zen: aktore egin nintzen. 2002ko martxoan, Asier ezkutatu egin zen; polizia zeukan atzetik ETAkide zelakoan. Asierrek zortzi urte eman zituen espetxean. Urte guztiotan askotan hitz egiten nien nire Madrilgo lagunei Asierren inguruan eta gure adiskidetasunaz. Baina askotan, nik ere erantzuteko zailtasunak nituen galderak botatzen zizkidaten. Nola azaldu nire lagunei ETAko kide batekin nuen adiskidetasuna? Nola ulertarazi zerk bultzatu zuen erabaki hori hartzera, niri ere ulertzea kostatzen zitzaidanean?
Askatu zuten egunean, 2010eko uztailean, kamera hartu eta galdera horri erantzuteko gai izango zen pelikula egitea deliberatu nuen. Hori zen nire asmoa eta, aldi berean, zergatik ez, Madrilgo lagunen eta Asierren arteko ulertze-bideak sortzea. Nolanahi ere, nire egitasmoa ez zen uste bezain erraza gertatu….

»


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu