Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa

Gasteizen kokatutako museoa

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa Espainiako terrorismoaren biktimei eskainitako gune bat da, Gasteizen (Araba) kokatua. Melitonium ezizenarekin ere ezaguna da.[1]

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′48″N 2°40′17″W / 42.84673202°N 2.67147717°W / 42.84673202; -2.67147717
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2021
Webgune ofiziala
Plaka Oroimenezko Zentroaren sarreran

Sorrera aldatu

Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko 29/2011 Legea alderdi politiko guztien aldeko botoarekin onartu zen Espainiako Kongresuan, UPyDko diputatu bakarra izan ezik, abstenitu egin baitzen. Lege horrek Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren esku utzi zuen 1960tik aurrera Espainian izandako atentatu terroristen ondorioz kaltetutakoak oroitzeko eta omentzeko ardura. Bere aginduari jarraiki, eta fundazio hori zuzentzen duen Patronatuaren aginduari jarraiki, Oroimenerako Zentroak terrorismoaren biktimak barne hartzen ditu, indarreko legeriak halakotzat aitortutako biktimak: ETAren adar desberdinetakoak, terrorismo jihadistarenak, GRAPOrenak, ultraeskuinarenak, GALenak, Euskal Espainiar Batailoiarenak, talde komunistenak (FRAP), etab.

Gunea 2021eko ekainaren 1ean inauguratu zen. Estatuko Administrazio Orokorrari atxikitako izen bereko fundazio publiko espainiar batek zuzentzen du.

Madrilen beste egoitza bat irekitzea aurreikusita dago, terrorismo jihadista ardatz duena.

Helburuak aldatu

Bere helburuak dira terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balio demokratiko eta etikoak babestea eta zabaltzea, biktimen memoria kolektiboa eraikitzea eta herritar guztiak kontzientziatzea askatasuna eta giza eskubideak eta terrorismoaren aurka defendatzeko, Espainiako BOE aldizkari ofizialean adierazten denez.[2]

Izenak berak adierazten duen bezala, Memoriala terrorismoaren biktimei eskainita dago, eta ez beste indarkeria-mota batzuen biktimei, beren legeria espezifikoa baitute, hala nola Memoria Demokratikoaren Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako polizia-gehiegikerien legeak, bai eta beren oroimenerako eta omenaldirako espazioak ere.

Guneak kritikak jaso ditu gatazkaren alde batera alboratuta egoteagatik, gerra zikinean aritutako biktimak zurituz.[3] Hau dela eta, gunea "Melitonium" izen alternatiboarekin ere ezagun bihurtu da.[4][5][1]

Jarduera aldatu

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa Fundazioak erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak, artxibo eta dokumentazio-zentro bat, hezkuntza-programak, ikerketa-ildoak eta nazioko eta nazioarteko zabalkunde-jarduerak sustatzen ditu. Cuadernos del Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo aldizkaria argitaratu zuen.[6] Fundazioko zuzendaria Florencio Domínguez Iribarren kazetaria da.[7]

Memorialak terrorismoaren 1.453 hildakoen senitarteko batzuen lekukotza jasotzen du, baita 1960tik Espainian atentatu terroristetan zauritu ziren 4.983 pertsonetako batzuena ere.[8] Adibidez, Gobernuak ordaindu dituen zauririk zaharrenen lekukotza entzun daiteke, 1963ko uztailean Barne Defentsa talde anarkistak Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Nagusiko pasaporteen sailaren aurka bonbaz egindako atentatu baten biktima izan zen emakumea. Emakumeak 16 urte zituen orduan, eta larri zauritu zen.[9]

Kritikak aldatu

2021ean Memoria Osoa sareak (15 bat biktima elkarte batzen dituena besteak beste Martxoak 3 elkartea, Durango 1936, Gernika Memoriaren Lekuko, Gernika batzordea edota Sanfermines 78 gogoan) salatu zuen Zentroak "kanpoan" uzten zituela Estatuaren aparatuek eragindako indarkeriaren milaka biktima. Kideetako batek kritikatu zuenez, 1960tik aurrerako biktimak aintzat hartzen ditu, eta beraz, ez dator bat "estatu-terrorismoak bere forma ugarietan lehenago eta geroago eragindako sufrimenduaren mapan jaso behar den errealitatearekin: fusilamenduak, epaiketaz kanpoko exekuzioak, tortura..."[10].

Bestalde Zentroan Meliton Manzanas torturatzailea inspektore soil gisa agertzea eta Carrero Blanco Frankista «Luis Carrero Blanco gobernuko presidente eta armadako almirantea oroitzen dugu, ETAk Madrilen hila, 1973ko abenduaren 20an» moduan gogoratzea deitoratu zuten herritar ugarik[11].

Euskadin lehendabizi Amaiurrek eta gero EH Bilduk museoa kritikatu zuen goian aipatutako antzeko argudioekin[12][13].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) N.G. (2021-09-16). «Sortu denomina "Melitonium" al Centro Memorial de las Víctimas de Gasteiz» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  2. https://www.boe.es/boe/dias/2011/09/23/pdfs/BOE-A-2011-15039.pdf
  3. Berria. «Biktimen Oroimenezko Zentroak berriz ere «Frantziako enpresari» soil gisa izendatu du Clement Perret» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) ekarlista. (2023-01-14). «Artículo de Iñaki Egaña: Teníamos Razón» CARLISMO | Partido Carlista de Euskal Herria-E.K.A.-Euskal Herriko Karlista Alderdia | Carlistas | Partido Carlista | E.K.A. | (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-12-06). «Melitonium» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  6. https://web.archive.org/web/20161124091433/http://www.interior.gob.es/documents/642012/5872542/Cuaderno+Centro+Memorial+n%C2%BA%201.pdf/734dfba6-1431-4525-8c74-74de728826d5
  7. http://www.elmundo.es/pais-vasco/2015/07/14/55a52272ca4741e9018b4584.html
  8. De ETA al yihadismo: Un balance del terrorismo en España (1960-2020), 2021
  9. La primera de 4.983 víctimas. 30 de mayo de 2021.
  10. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/8089804/bilkura-biktimen-oroimenerako-zentroaren-aurka-ikuspegi-baztertzailea-du/
  11. https://www.berria.eus/albisteak/222256/gasteizko-terrorismoaren-biktimen-oroimenezko-zentroak-carrero-blanco-gogoratu-du.htm
  12. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/2137856/biktimen-oroimenezko-zentroa-amaiurren-kritikak-espainiako-gobernuari/
  13. https://www.elconfidencialdigital.com/articulo/ultima-hora/eh-bildu-cree-que-memorial-victimas-vitoria-es-irresponsable-pretende-hipotecar-construccion-paz/20210531132241246906.html

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu