Mikel Albisu
Mikel Albisu Iriarte —Mikel Antza ezizenaz ezaguna— (Donostia, Gipuzkoa, 1961eko ekainaren 7a) euskal idazlea eta antzerkigilea da.
Mikel Albisu | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Mikel Albizu Iriarte |
Jaiotza | Donostia, 1961eko ekainaren 7a (59 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Aita | Rafa Albisu |
Bikotekidea(k) | Soledad Iparragirre |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, militante politikoa eta terrorista |
Izengoitia(k) | Mikel Antza |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 7 |
Susa aldizkariaren lehen zenbakian eman zuen argitara lehen ipuina, 1979an. Gerora Argia astekarian lankide eta bertako partaide izan zen; antzerkiaren sailaz arduratzeaz gainera, beste zenbait zereginetan ere aritu zen. Antzerkiari dagokionez, 1984an Iñaki Uriarekin batera Beteluko balnearioko mirakulua izeneko lana eman zuen argitara, Branka antzerki taldeak aurkeztua gerora. Bigarren antzerki lana, Hiru damatxo, 1986koa da. Fernando Pessoaren Marinela obraren antzezpeneko kudeatzaile lanak bete zituen 1985ean. 1985ean Lehen bilduma 82-84 narrazio bilduma kaleratu zuen, eta 1987an Odolaren usaina narrazio sorta.
1985eko uztailaren 7an Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabearen kartzelako ihesa antolatu zuen. Ondoren, Hego Euskal Herritik ihes egin zuen, eta ETAren arduradun politikotzat hartu izan dute. 2004an atxilotu zuten, Saliesen, Soledad Iparragirre bikotekidearekin batera.[1] Kartzelan, EPPKren bozeramale lanak egin ditu.[2] 2019ko urtarrilaren 22an libre utzi zuten, Barajasen.[3]
LanakAldatu
NarrazioaAldatu
- Suzko gezi bat bezala (1983, GAK)
- Lehen bilduma 82-84 (1985, Susa)
- Odolaren usaina (1987, Susa)
- Ospitalekoak (2010, Susa)
- Bakarmortuko kronikak (2011, Ataramiñe)
- Atzerri (2012, Susa)
AntzerkiaAldatu
- Beteluko balnearioko mirakulua (1985, Susa): Iñaki Uriarekin batera
AbestiakAldatu
PoesiaAldatu
Ametsak ere zain (2015, Susa)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ EitB. (2012/11/12). Antza: 'Borroka armatuaren amaiera behin betikoa da'. .
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Mikel Albisu libre utzi dute Madrilera iristean» Berria Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mikel Albisu, libre en Barajas tras cumplir la condena del Estado francés» naiz: 2019-01-22 Noiz kontsultatua: 2019-01-22.
Kanpo loturakAldatu
- «Mikel Albisu», Literaturaren Zubitegia
- Lehen bilduma 82-84
- Beteluko balnearioko mirakulua
- Odolaren usaina
- Ospitalekoak
- Atzerri
- Ametsak ere zain