María Chivite

politikari nafarra

María Victoria Chivite Navascués (Cintruénigo, 1978ko ekainaren 5a) PSNko politikaria eta Nafarroako Gobernuko lehendakaria da.

María Chivite

(2019)

Nafarroako Gobernuko lehendakari

2019ko abuztuaren 6a -
Uxue Barkos

Nafarroako parlamentari

2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia

Nafarroako parlamentari

2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia

Espainiako senataria

2011ko abenduaren 13a - 2015eko ekainaren 16a

Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
councilor of Cintruénigo City Council (en) Itzuli

2003 - 2007
Bizitza
JaiotzaCintruénigo1978ko ekainaren 5a (45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Nafarroako Alderdi Sozialista

Facebook: maria.chivite Twitter: mavichina Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikasketaz enplegu-teknikaria, 2007ko hauteskundeetan Nafarroako Parlamentuko kide izatera pasa zen. 2014ko azaroaren 4an, beste hautagairik ez egotean, Maria Chivite bihurtu zen PSNko presidente.[1] Ikasketen ondoren, alderdiari lotuta eman du bere lan ibilbide osoa.[2]

2019ko abuztuaren 2an, Nafarroako lehendakari (presidente) hautatu zuten Geroa Bai, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerraren babesaz, eta EH Bilduren abstentzioaz.[3]

Ildo politikoa aldatu

2017ko abuztuan egindako kongresuan, "garai berri bat" iragarri zuen PSNrentzat, "UPN babestuko ez" zuena, baina "nazionalistei" aurre egingo ziena. Pedro Sanchezen hurbileko jarrerak agertu ditu.[4]

Maria Chivite PSNk 2019az geroztik hartutako jarrera politiko berriaren aurpegi ezagunetako bat dugu, Maite Esporrin Iruñeko zinegotziarekin batera. Jarrera politiko hau ezker abertzalearen eta Nafarroako eskuin foruzalearen babesik bilatu gabe gobernura iristen saiatzen datza, jakinik, 2019ko foru hauteskundeetan, arestian aipatutako bi ideologietako baten onespenik gabe ezinezkoa zela gobernura heltzea. Nafarroako Alderdi Sozialistak 2019. urteko kanpainan PSNk argi esan zuen Nafarroak Batzen Du koalizio eskuindarrari ezetza emateaz gain, EH Bilduri ere ezetza emango ziola.[5][6] Horretaz gain, Chivitek behin eta berriz errepikatu izan du Nafarroa ez dela lurralde abertzalea, sarritan Geroa Bai alderdiaren kontrako adierazpen gisa.[5] Maria Chivite ez zen behin ere bildu EH Bildu alderdiarekin, besteak beste "aurrerakoia ez" zela adieraziz;[7] hala ere, haren abstentzioari esker gobernura iritsi bazen ere.[8] Aniztasunaz hitz egin bai, baina inbestidura saioan ez zuen hitzik esan euskaraz.[9]

Argi utzi beharra dago Chiviteren ustezko neutraltasun hau, eskuin foruzalearekin eta ezker abertzalearekin ez hitz egiteagatik aitortzen zaiona, ez dela erabatekoa eta behin baino gehiagotan eskuinaldera jotzeko joera izan duela, bereziki, 2019ko udaletako alkateen hautaketa prozesuan. Iruñean EH Bildu izan zen bigarren indar bozkatuena, Nafarroak Batzen Du koalizioaren atzetik, azken hau ordea, ez zen gehiengo osora iristeko gai izan. PSNk zuen giltza udal honetan, EH Bilduri bere botoak eman izan balizkio udal gobernu alternatiboa eratuko zelako. PSNk bere hautagaia, Maria Esporrin aurkeztea erabaki zuen eta EH Bilduren botoen zain geratzea, nahiz eta alderdi honekin inoiz ez mintzatu eta are gutxiago negoziatu.[10][11][12] Hala, PSNk Nafarroak Batzen Du alderdiari gobernatzen utzi zion. Bestalde, Esporrin andereak Joseba Asiron EH Bildu alderdiko Iruñeko alkate ohiaren aurkako hainbat adierazpen egin izan ditu, asko larriak, hala nola fronte sortzailea eta "matxista" izatea egotzi izana.[13][14] Chivitek babes osoa eskaini izan dio uneoro.

Iruñeko Udaleko kasua oso esanguratsua izan bazen ere, Chivitek zuzendutako PSNk antzeko erabakiak hartu zituen beste hainbat udaletan, adibidez, Sartagudan, Lizarran, Burlatan eta Eguesen.[15][16] Esandako udaletan PSNk bere hautagaitza aurkeztu zuelako, EH Bildu kaltetuz eta Nafarroak Batzen Du alderdiari alkatetzak emanez. Hala ere, gertakizunik aipagarriena Huarten gertatu zen, bertan, PSNk bere hautagaitza aurkeztu (zinegotzi bakarra zuen udal biltzarrean) eta Nafarroak Batzen Du alderdiaren botoak jaso zituen, alkatetzara iristea lortuz, EH Bildu indarrik bozkatuena izan bazen ere.[17]

2019ko urrian, Nafarroako lehendakari hautatu eta gutxira, kartzelatutako Kataluniako buruzagi subiranisten kontrako epaiaz, adierazi zuen "epaia onartu eta bete" egin behar dela, eta beti legearen barruan jokatu.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Berria.eus. «Maria Txibite izango da PSNko idazkari nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
  2. (Gaztelaniaz) PSN-PSOE | María Chivite Navascués. (Noiz kontsultatua: 2019-08-05).
  3. Berria. «Maria Txibite Nafarroako lehendakari aukeratu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).
  4. (Ingelesez) Berria.eus. «PSNren betiko melodia zaharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
  5. a b «Aldaketarekin jarraitu nahi dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  6. «Chivite: 'Nafarroan Gobernu progresista bat eratzeko lan egingo dut'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  7. Agirre, Joxerra Senar-Ainhoa Larretxea. «EH Bildu ez dela "aurrerakoia" argudiatuta egiten dio uko PSNk biltzeari» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  8. Esnaola, Enekoitz. «Hitz egin izan dute, isilean eta jendaurrean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  9. Senar, Joxerra. «Esanahi bereziko unea eta ekitaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
  10. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-05-31). «Joseba Asiron no hará alcaldesa de Iruñea a Maite Esporrín» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  11. «Mayak hartu du Iruñeko Alkatetza, gehiengo sinplez» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  12. «Bide guztiak agortuko ditu Asironek PSNk udal gobernu aurrerakoia ahalbidetu dezan - Irunea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  13. (Gaztelaniaz) pamplonaactual. (2019-04-17). Esporrín dice que "Asiron ha gobernado de forma frentista y clientelar contra la mayoría de esta ciudad" -. (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  14. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2018-09-06). «Esporrín: "Me ratifico en que Asiron es machista y no me trata como a los hombres"» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  15. «PSNk EH Bilduri ezarritako betoak Navarra Sumari egin dio mesede» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  16. Azkune, Koldo. (2019-06-18). «Sartagudan PSNk nola egin zion iruzur EH Bilduri» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  17. «Eskuinari mesede egiteko, Navarra Sumarekin ituna izatea leporatu dio EH Bilduk PSNri» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

María ChiviteUxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu