Julen Arzuaga
Julen Arzuaga Gumuzio (Areta, Laudio, Araba, 1972) abokatua, idazlea eta politikaria da. 2012az geroztik, Eusko Legebiltzarreko kidea, EH Bildu koalizioaren ordezkari.
EHUko Donostiako campusean Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia sortu zuen 2000. urtean, eta nazioarteko hainbat foro eta instituzioen aurrean egin du giza eskubideen aldeko lana. 2008ko uztailean Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurkako 33/01 auzian prozesatua izan zen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean. Epaiketaren ostean, absolbitua izan zen.
Hainbat aldizkari eta egunkaritan iritzi sortzaile ere bada. La maza y la cantera liburua plazaratu du Txalaparta argitaletxearekin; euskal gazteriari, errepresioari eta elkartasunari buruzko saiakera politikoa da.
Oso latza izan da: tortura Euskal Herrian lanaren egilea da, Euskal Memoria Fundazioarekin, 2012an.
Kanpo estekak
aldatu- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide fitxa.
- Julen Arzuagaren biografia laburra, Txalaparta argitaletxearen webgunean.
- http://www.euskalmemoria.com/