Imarkoain[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 181 biztanle zituen.

Imarkoain
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°44′12″N 1°36′52″W / 42.736666666667°N 1.6144444444444°W / 42.736666666667; -1.6144444444444
Garaiera469 m
Demografia
Biztanleria408 (2020)
Imarkoain 21-4-23
Imarkoain 21-4-23

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Imarkoain Noain Elortzibar udalerriaren erdigunetik hegoaldera dago, AP-15 autobidearen ondoan. Ekialdean Dorrerekin egiten du muga, kontzeju honen eta Imarkoainen artean San Sebastian kalea dago.

Historia

aldatu

1990eko hamarkadaren amaieran, Iruñerriko hainbat herritan gertatu bezala, hainbat etxe berri eraiki ziren, guztiak dentsitate txikiko txalet adosatuak. Ondoren urteetan XXI. mendearen hasieran etxe berriak kontzejuaren ekialdean eraiki ziren Dorre kontzejurantz.

Demografia eta biztanleria

aldatu
Imarkoaingo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
146 144 155 162 168 167 172 181

Garraioaren Hiria

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Garraioaren Hiria»

Imarkoainen, kontzejuaren hego-mendebaldean Iruñerriko Garraioaren Hiria izeneko industrialdea dago. AP-15 autobidea ondoan duela, garraio eta merkataritzaren alorreko hainbat enpresa biltzen dira bertan. Gaur egun industrialdeak 600.000 metro koadro dituen arren, 2008an industrialdea handitzeko lanak hasi ziren, eta etorkizunean azpiegituraren azalera 1.600.000 metro koadrokoa izango da.

2009ko urrian, Garraioaren Hiriko handitzearen lehen fasea zabaldu zen, bertan Decathlon enpresa frantziarraren gune logistiko bat eraiki zelarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ofizialki Imárcoain.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa