Dorre Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 213 biztanle zituen.

Dorre
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°44′00″N 1°35′44″W / 42.73333°N 1.59556°W / 42.73333; -1.59556
Demografia
Biztanleria288 (2020:  23)
Dorre 21-4-23
Dorre 21-4-23

Kokapena aldatu

Dorre Noain Elortzibar udalerriaren ekialdean dago, A-21 autobidearen hegoaldean. Herri mugakideak honakoak dira: Imarkoain mendebaldean, Zabalegi ekialdean, Ezperun hegoaldean, eta Zulueta ipar-ekialdean.

Elortz ibaiak zeharkatzen du.

Historia aldatu

Dorre, petxa ordaintzen zuen jaurerria izan zen Erdi Aroan. 1835 eta 1845eko udalerrien berregituraketa burutu baino lehen, herria diputatu batek eta herritarren artean aukeratutako erregidore batek zuzentzen zuten.

XIX. mendean 1.200 errealeko zuzkiduradun eskola zeukan. Pixkanaka Iruñerriko hazkunde demografiko eta hirigintzak eragina izan du eta biztanleria etengabe hasi da XXI. mendearen hasieratik.

Demografia eta biztanleria aldatu

Dorreko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
88 91 106 110 127 137 205 213

Ondarea aldatu

  • Jauregia, bi dorre dituen XVI. mendeko jauregia, elizarekin batera antzinako eraikinetatik kontserbatzen diren bakarrak.

Ekonomia aldatu

Herrigunearen iparraldean kontzejuaren izen bera daraman industrialde txiki bat dago, A-21 autobidearen ondoan kokatua.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa