Noain kontzejua Elortzibarko ipar-mendebaldean dago, herri mugakideak honakoak dira: Imarkoain hego-ekialdean, Beriain hegoaldean, eta Taxoare ekialdean.
Demografia eta biztanleria
aldatu
- Noaingo Ubidea, Noaingo monumenturik ezagunena da, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatu zuen 1782. urtean eta Subitzako urak Iruñerrira ekartzeko eraiki zen. Eraikitze lanak 1790. urtean amaitzean, ubideak 97 arku eta 1.245 metroko luzera zeukan. Dena den, eraiki eta ehun urtera, ubidea erabiltzeari utzi zitzaion, Iruñearen ur-beharrizanak handitu zirelako. Ubidea eraiki zenetik aldaketa batzuk jasan ditu, 1858. urtean, bi arku elkartu ziren, burdinbidearen igarotzea errazteko eta azkenik 1974. urtean AP-15 autobidea igarotzeko, bi arku desagertu ziren.
- San Miguel eliza, uda garaian bakarrik erabiltzen den eliza gotikoa da