Oritz (Noain Elortzibar)
Oritz[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 11 biztanle zituen.
Oritz | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′25″N 1°37′04″W / 42.72361°N 1.61778°W |
Demografia | |
Biztanleria | 4 (2022: ![]() |
Kokapena
aldatuKontzejuaren iparraldean Imarkoaingo Garraioaren Hiria dago. Oritz AP-15 autobidearen ekialdean dago.
Kontzejuaren herri mugakideak honakoak dira: Gerendiain hego-ekialdean, Dorre eta Elortz ekialdean, eta Tebas hego-mendebaldean.
Historia
aldatuOritz Erdi Aroko jaurerria izan zen eta Nafarroako erreinuko gobernuan kargu garrantzitsuak zituen familia baten jatorrizko herria izan zen. XIV. mendearen bigarren erdian, herriak Izurri Beltza eta Gaztelako ejerzitoaren erasoak jasan behar izan zituen. 1378an gaztelarrek herriari su eman zioten.
Jaurerriak hainbat jabe izan zituen, tartean Cruzat familia eta Gongorako markesa. Herria Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak gobernatu zuten XIX. mendearen erdira arte.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
14 | 13 | 13 | 13 | 13 | 13 | 12 | 11 |
Ondarea
aldatuHerriko etxeen artean Cruzat familiarena izan zen XVI. mendeko jauregia nabarmentzen da. Beranduago XVIII. mendean Gongorako markesarena izan zen. Eraikinak hainbat aldaketa jasan ditu eta jatorrizko itxura ia erabat galdu da.
Herrigunetik gertu San Adrian eliza dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastiakren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Óriz.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |