Iharnotz
Iharnotz[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 14 biztanle zituen.
Iharnotz | |
---|---|
![]() | |
Iharnotzeko dorretxea eta elizaren ikuspegia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Nafarroa Garaia |
Posta kodea | 31470 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′45″N 1°32′55″W / 42.7125°N 1.5486111111111°W |
Demografia | |
Biztanleria | 22 (2020) |

Kokapena
aldatuElortzibarko hego-ekialdeko muturrean kokatua, herri mugakideak honakoak dira: Elortz iparraldean, Elo ekialdean, Alaitz hegoaldean eta Otao mendebaldean.
Herri nekazaria izan arren bada zerrategi txiki bat Iharnotzen.
Historia
aldatuErdi Aroko jaurerria, 1109 eta 1110 urteen artean Fortun Sanz eta bere emazte Ermesinda Gartzeitzek Leireko monasterioari hainbat lur utzi zizkioten Iharnotzen. Ondoren Jerusalemgo San Joango Ospitaleko zaldunen ordenak hartu zuen herriaren jabetza.
1835 eta 1845 aldaketa administratiboen aurretik Iharnotz Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak gobernatzen zuten. XIX. mendearen erdian herriko elizako abadea ere herritarren artean aukeratzen jarraitzen zuten.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
19 | 21 | 21 | 21 | 21 | 20 | 20 | 14 |
Ondarea
aldatu- Ama Birjinaren eliza: Erdi Aroko jatorria duen nabe laukizuzen bakarreko tenplua da. Aurrealde laukoa, gurutzeriazko gangez estalia dago. Eliza barruan gurutzatuaren XVII. mendeko egurrezko irudia dago. Horrez gain, ezaugarri erromanikoak dituen Ama Birjina eta haurraren XII. mendeko beste irudi bat dago.
- Iharnotzeko dorretxea: Erdi Aroan eraiki zen, zehazki XIV. mendean. Oinarri karratua dauka.
Ekonomia
aldatu1972ko partzelen batzea burutu zenetik herrian 291 hektarea laborantza lur amankomun daude, gehienak larre moduan erabilitakoak. Horrez gain 79 hektarea baso daude, Elortzibarko baso eremurik handiena duen kontzejua da.
Jaiak eta ospakizunak
aldatuHerriko jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Ama Birjinaren omenez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Yárnoz.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |