Iruñea-Noain aireportua

Iruñeko aireportua» orritik birbideratua)

Iruñeko aireportua — ofizialki Iruñeko aireportua / Aeropuerto de Pamplona — (IATA: PNA, NAZE: LEPP) Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian. Aena enpresako aireportu publikoa da. Bere urterik onenean, 2007an, guztira 500.097 bidaiari erregistratu ziren.[1]

Iruñeko Aireportua
Aena Pamplona logo.png
Aena Pamplona logo.png
IATA: PNA • ICAO: LEPPCommons-logo.svg Irudi gehiago
Aeropuerto noain pamploa.jpg
Kokapena

Noain, Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa

Euskal Herria Euskal Herria
Koordenatuak 42° 46′ 12″ N, 1° 38′ 49″ W / 42.77°N,1.647°W / 42.77; -1.647Koordenatuak: 42° 46′ 12″ N, 1° 38′ 49″ W / 42.77°N,1.647°W / 42.77; -1.647
Altitudea 444 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1930
Kudeatzailea ENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorria Iruñea
Arkitektura
Zerbitzu hiria Iruñea
Luzera 2.207
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñetik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.

1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzea onartu zuen. Lanak 1969an urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Hurrengo bi urteetan zehar pista luzatu egin zen 1700 metro izatera ailegatu arte. 1972ko Uztailaren 5ean trafiko zibil nazionalari ireki zen. Hurrengo egunean bidaiaririk zuen lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, linea berri honi hasiera emanez, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madrilen eta Iruñearen artean.

1975ean balizazio lanak hasi ziren, eta hurrengo urtean Zentral elektrikoa eraiki zen. 80ko hamarkadaren bukaeran bi pistak hobetzeko neurriak hartzen dira Teknologia berria jarriz.

1991an 2.600 metro karratuko terminal berri baten lanak hasi ziren, eta horretarako terminal zaharraren zati bat bota egin zen. Terminal berria 1992koazaroaren 11an inauguratu zen ofizialki. 1993an kanpoaldean 340 ibilgailu, 24 alokairuzko ibilgailu eta 6 autobusentzako aparkaleku berri bat erikitzeko lanak hasi ziren, guztira 21.262 metro karratuko azalera hartuz.

2005-2010 bitartean Iruñeko Aireportuak handitzeko lanak egin ziren. Handitze lan hauen barruan terminal berri bat, pistaren luzaketa, aparkalekuaren handiketa eta kontrol-dorre bat burutu ziren. Lan hauekin konpainia batzuen eskakizunak asetu ziren Boein 737 motako hegazkinak aireratu ahal izateko.[2]

Ezaugarri teknikoakAldatu

 
Iruñeko Aireportuaren pista

Iruñeko aireportuak 2010-eko azaroa-n berrikuntza multzo bat ireki zituen, aireportuaren artatze ahalmean bikoiztuz. Bidaiarientzako terminal berria eta kontrol dorre berria "Arquitectos Ayala"-k diseinatuak izan ziren, Nazioarteko Lehiaketa baten irabazleak izan baitziren.[3]

TerminalakAldatu

Terminal berriaAldatu

Egungo bidaiarientzako terminala, 2010-eko azaroan irekia izan zena, 12 400 m²-ko azalera dauka. Bere barnean 9 fakturazio-mahai, ekipaje bereziendako beste bat, 2 segurtasun-filtro, 3 ontziratze-ate, ekipajea hartzeko 2 zinta eta ekipaje bereziendako beste zinta bat dauzka. Berrikuntza hauek ahalbidetzen dute urtero 1,1 milioi pertsona artaztea segurtasun eta kalitate maila altuenekin.

Terminal zaharraAldatu

Aireportuko terminal zaharra, bota egin ez dena eta egora onean mantendu dena, erabilia izan da hainbat pelikula eta telesailak grabatzeko. Horren eredu Antonio Cuadrie zuzendariaren Operación Concha 2017ko pelikula, Patricia Ferreiraren Thi Mai, rumbo a Vietnam 2018ko pelikula eta 2019an Nacho Alvarez zuzendutako Explota, explota pelikula dira.

Bestelako instalazioakAldatu

PistaAldatu

Aireportuak 2407 metro luzerako asfaltoko pista (15/33) dauka, 2010-eko maiatzean jasandako200 metroko hanidpenaren ondorioz. Handipen honek ahalbidetzen du erreaktore hegazkinak, Boeing 737 motakoak, lurra hartzea edo aireratzea kargaz beteta eta tenperatura eta hezetasun maila desegokietan. Modu honetan hegazkin handiagoak lan egin dezakete aireportuan, eta distantzia handiagora dauden helmugekin ibilbideak ireki ahal izango dira.

Handipen lanen baitan, hegazkinentzako geralekua handitu egin da, 3 hegazkin handi, Airbus A320 motakoak, eta 5 tokiko hegaldientzako. Baita eraiki egin da biraketa-plataforma bat pistan Boeing 757 eta MD-88 motako hegazkinentzako.

Kontrol dorreaAldatu

2010-eko lanak direla eta, kontrol dorre berri bat eraiki zen 1500 m² eta 20 metro altuerakoa, garatutrako teknologiarekin ekipatuta segurtasun maila handiena ziurtatzeko.

ParkingAldatu

Bidaiarientzako terminalaaren kanpoaldean ibilgailuentzako aparkaleku bat dago 657 lekuekin. 2010-ean handitu egin zen zeuden 539 lekuei 118 plaza gehituz.

ZerbitzuakAldatu

  • Maletak plastifikatzeko makina
  • Mugikortasun murriztutako pertsonendako bi topagune
  • Edariak, kafeak eta snacks saltzen dituen makinen gunea
  • Kotxeen alokairua
  • Edoskitze sala eta haurrentzako jolas-gunea
  • Kutxazain automatikoa
  • Desfibriladoreak
  • Lan eremua
  • Telefono publikoa

KonexioakAldatu

Gaur egun hurrengo erak daude Iruñeko Aireportura iristeko:

AutobusaAldatu

Gaur egun ez dago autobus linea zuzenik aireportura iristen dena. Hala ere, terminaletik 800 metrotara 16 linea, Noain eta Iruñea lotzen dituen autobus linea, geltoki bat dauka. 2017ko azarotik 2019ko abuztura A zuzenean konektatzen zituen aireportua, Autobus geltokia eta Iruñeko tren geltokia, baina taxi zerbitzu batengatik ordezkatua izan zen.[4]

TaxiaAldatu

Aireportuak Iruñerriko Taxi Zerbitzuaren geltokia dauka terminalaren kanpoaldean, 2,55€-ko gehigarriarekin. Gainera, zerbitzu berezi bat dauka, Sarasate pasealekua hasiera edo helmugda duena, eta 0,70€/pertsonako prezioa dauka.[4][5]

KotxeaAldatu

Aireportuak Nafarroako Autobia/Iruñeko mendebaldeko ingurubidetik (A-15), Piriniotako autobiatik (A-21), Iruñerriko ekialdeko ingurubidetik (PA-30) eta Iruñeko Hegoaldeko Sarreratik (PA-31) hurbil aurkitzen da. Azkeneko honen bitartez Iruñeko erdialdera 10 minututan ailegatzen da. Bidaiarien terminalaren kanpoaldean 657 ibilgailuentzako aparkalekua dauka.

Helmugak eta AirelineakAldatu

Hegaldien berrabiaraztea Coivd-19aren ondorenAldatu

Hiria Airelineak Berrabiarazte data
Nazionalak
  Kanariak
Kanaria Handia   Binter Canarias 2020-ko uztailaren 1ean[6]
  Katalunia
Bartzelona   Air Nostrum 2020-ko urriaren 2an[7]
  Madrilgo Erkidegoa
Madril   Air Nostrum 2020-ko uztailaren 1ean[8]
  Valentziako Erkidegoa
Valentzia   Air Nostrum 2020-ko urriaren 2an[9]
  Balear Uharteak
Mallorca   Air Nostrum 2020-ko uztailaren 17an[10]
Nazioartekoak
Europa
  Alemania
Frankfurt   Lufthansa 2021eko Martxoan[11]

NazionalakAldatu

Hiria Aireportuaren izena Airelineak Hegazkinak
  Kanariak
Kanaria Handia Kanaria Handiko aireportua   Binter Canarias Embraer E196-E2
Tenerife[12] Tenerife Iparra aireportua   Air Nostrum (sasoikoa) (hasiera zalantzan)
  Katalunia
Bartzelona[12] Bartzelona-El Prat aireportua   Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-900
  Madrilgo Erkidegoa
Madril Madril-Barajas aireportua   Air Nostrum Bombardier CRJ-1000

ATR 72

  Valentziako Erkidegoa
Valentzia[12] Valentziako aireportua   Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-900
  Balear Uharteak
Mallorca[12] Son Sant Joan aireportua   Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-1000
Eivissa[12] Eivissako aireportua   Air Nostrum (sasoikoa) Bombardier CRJ-1000

NazioartekoakAldatu

Hiria Aireportuaren izena Airelineak
Europa
  Alemania
Frankfurt Frankfurteko aireportua   Lufthansa

EstatistikakAldatu

Bidaiariak (2004-2019)Aldatu

Urtea Bidaiarien kopurua Aldaketa Operazioak Aldaketa Karga (kg) Aldaketa Ref.
2004 321.418 2,8% 10.361 6,3% 119.427 -35,9% [13]
2005 342.614 6,6% 10.482 1,2% 138.754 16,2% [14]
2006 375.308 9,5% 11.419 8,9% 59.21 -57,3% [15]
2007 500.097 33,2% 13.442 17,7% 47.455 -19,9% [16][17]
2008 434.477 -13,1% 12.971 -3,5% 52.942 11,6% [18][19]
2009 335.612 -22,8% 11.690 -9,9% 44.578 -15,8% [20][19]
2010 291.553 -13,1% 10.456 -10,6% 42.548 -4,6% [21][19]
2011 238.511 -18,2% 9.604 -8,1% 34.162 -19,7% [22][19]
2012 190.329}} -20,2% 7.523 -21,7% 12.061 -64,7% [23][24]
2013 159.090 -16,4% 5.843 -22,3% 2.822 -76,6% [25][24]
2014 138.312 -13,1% 5.459 -6,6% 8.277 193,3% [26]
2015 148.561 7,4% 5.702 4,5% 4.279 -48,3% [27][28]
2016 153.469 3,3% 5.372 -5,8% 2.006 -53,1% [29][30]
2017 165.604 7,9% 5.683 5,8% 7.293 263,6% [31]
2018 205.503 24,1% 6.422 13,1% 29.302 301,8% [32][33]
2019 242.520 18,0% 6.135 -4,5% 22.170 -24,3% [34][35][36]

2020-ko hileroko datuakAldatu

Hilabetea Bidaiariak Aldaketa Operazioak Aldaketa Karga (Kg.) Aldaketa
Urtarrila 19.973 30,3% 424 0,2% 3 -99,2%
Otsaila 20.710 32,8% 509 2,2% 34 -98,9%
Martxoa 9.247 -48,0% 221 -57,2% 7 -95,6%
Apirila 3 -100,0% 28 -94,2% 0 -100,0%
Maiatza 49 -99,8% 95 -83,1% 0 -100,0%
Ekaina 326 -98,5% 120 -79,7% 0 -
Uztaila 4.048 -83.8% 375 -39,0% 0 -
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
Guztira 54.356 -61,0% 1.772 -52,0% 44 -99,8%
Iturria: Aena[37]

Eskari handieneko helmugak (2019)Aldatu

Posizioa Hiria Bidaiariak 2019
1   Madril 176.781
2   Frankfurt 49.255
3   Kanaria Handia 3.026
4   Menorca 1.778
5   Bartzelona 1.031
6   Mallorcako Palma 784
7   Praga 770
8   Sevilla 658
9   Valentzia 399
10   Katowice 372
Iturria:Diario de Noticias
 
Noingo bidaiariak 2004-2016. Iturria:Berria
Iruñea-Noain aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2019
Eguneratua: 2017ko urtarrilaren 16a.[38]

ErreferentziakAldatu

  1. «Presentación - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  2. «Historia - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  3. «José Blanco inaugura la nueva terminal del Aeropuerto de Pamplona | Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana» www.mitma.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  4. a b «ABUZTUAREN 1eTIK AURRERA, GELTOKIAK-AIREPORTUA "A" LINEAK ZERBITZUA EMATEARI UTZIKO DIO.» www.infotuc.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  5. «Transporte público - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  6. www.noticiasdenavarra.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  7. «Iberia | Booking» www.iberia.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  8. (Gaztelaniaz) Viajes, Inout. «Iberia reanuda parte de su programa de vuelos de corto y medio radio a partir del 1 de julio» Inout Viajes . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  9. (Gaztelaniaz) admin. (2020-05-29). «Calendario de reanudación de rutas en Valencia» Aeropuerto de Valencia . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  10. «Air Nostrum_IBERIA Regional» www.airnostrum.es . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  11. (Gaztelaniaz) «Horario de vuelos y estado de los mismos» www.lufthansa.com . Noiz kontsultatua: 2020-06-02.
  12. a b c d e .
  13. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2004). .
  14. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2005). .
  15. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2006). .
  16. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2007). .
  17. (Gaztelaniaz) Echeverría, Javier. (2015eko urtarrilaren 17a). «Bidaiarien zenbakia Noaingo aireportuan 1993-eko mailara erori egin da» Diario de Navarra.
  18. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2008). .
  19. a b c d (Gaztelaniaz) «Vueling Noaingo aireportuan lan egiteari utziko dio» Diario de Navarra 2013ko irailaren 27a.
  20. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2009). .
  21. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2010). .
  22. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2011). .
  23. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2012). .
  24. a b (Gaztelaniaz) Europa Press. (2013ko urtarrilaren 10a). Diario de Navarra.
  25. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2013). .
  26. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2014). .
  27. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2015). .
  28. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2016ko urtarrilaren 12a). «Noaingo aireportuak gora egin du 2015ean» Diario de Noticias.
  29. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2016). .
  30. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2017ko urtarrilaren 11a). «Noaingo aireportuak %3,3 hazi egin da, 153.476 bidaiari lortu arte» Diario de Noticias.
  31. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2017). .
  32. (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2018). .
  33. (Gaztelaniaz) Iruñeko Aireportuak %24,1 bidaiari irabazi ditu 2018-an, 205,503 bidaiariekin. 2019ko urtarrilaren 15a.
  34. (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2019). .
  35. Noaingo aireportuaren bidaiarien kopurua %18 igo egin da 2019an. 2020ko urtarrilaren 13a.
  36. (Gaztelaniaz) Diario de Noticias. Iruñeko AIreportuak 37.000 bidaiari irabazi zituen 2019an, %18-a. .
  37. BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Maiatza). .
  38. (Gaztelaniaz) (pdf) AENA. . Noiz kontsultatua: 2017-01-16.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea