Ireki menu nagusia

Garinoain

Nafarroa Garaiko udalerria


Garinoain[2] Nafarroako udalerria da. Orbaibarrean dago kokatua, Iruñeatik 26 kilometrotara. Udalerriak 495 biztanle zituzten 2014. urtean.

Garinoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Iglesia de Garinoain nevada, Febrero de 2018.jpg
Garinoaingo San Martin Tourskoaren eliza

Garinoaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Izen ofiziala Escudo de Garínoain.svg Garínoain
Alkatea Iñigo Arregi (AEPG)
Posta kodea 31395
INE kodea 31114
Herritarra garinoaindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 36′ 13″ N, 1° 38′ 47″ W / 42.603555°N,1.646369°W / 42.603555; -1.646369Koordenatuak: 42° 36′ 13″ N, 1° 38′ 47″ W / 42.603555°N,1.646369°W / 42.603555; -1.646369
Garinoain hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Garinoain
Garinoain
Garinoain (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 10,26 km2
Garaiera 492-644 metro
Distantzia 26 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 495 biztanle
% 54,9 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,1
Dentsitatea 48,25 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 21,51
Zahartze tasa[1] % 17,08
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 36,7
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,09 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 12,45 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 3,02 (2010)
Euskararen erabilera % 0,1 (2011)
Datu gehigarriak

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Garinoain Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruñeko merindadearen hegoaldeko mugatik gertu. Herrira ailegatzeko N-121 errepidea hartu behar da Iruña-Tafalla norabidean.

 
Zidakos erreka Garinoainen.

Herriak, Barasoainekin egiten du muga iparraldean, Oloritzekin ipar-ekialdean, Orisoainekin ekialdean, Leozko haranarekin hego-ekialdean, Puiurekin hegoaldean eta Artaxoarekin mendebaldean.

NaturaAldatu

Garinoaingo udalerriaren inguruetan, seinalaturiko ibilbide mikologikoa dago.

HistoriaAldatu

Udalerriko lehen biztanleak historiaurrekoak dira, baina herriaren benetako garapena erromatarren garaian gertatu zen. Hego ekialdean, Orisoain eta Tafalla bitarteko bidean, Gandiriain izeneko herri-hustua dago. Erromatarren garaiko hainbat aztarna aurkitu dira, zeramika, etxe eta bestelakoen arrastoak. Aztarna horiek, gaur egungo Katalaingo basilikan eta Santa Zezilia elizaren azpian ere aurkitu dira, eraikin erlijioso horiek dauden tokiak, erromatarren garaietatik, gurtze tokiak direla agerian utziz.

XV. mendearen erdialdean gaztelu bat zegoen herrian, Espartzako Beltranen jabetzako jauregia. Jauregitik dorretzarra baino ez da zutik gaur egun. Katalaingo basilikan, bilera eta batzar ugari egin zituzten Erdi Aroan zehar inguruko lau zendeetako ordezkariek eta Orbaibarreko ordezkariek. Basilika Orreagako monasterioaren jabetza izan zen, 1207an eginiko dohaintzaren ostean.

XX. mendean herriak biztanle ugari galdu zuen, herritarrek Iruñara lan egoera hobearen bila jo zutelako. Joera, inguruko herri guztietan eman zen. Gaur egun, Leozko udalak eta Garinoaingoak "Orbalan" izeneko enplegu erakundea sortu dute, herrietako garbiketa eta mantenu lanak egin eta herrietan lanpostuak sortzeko.

XX. mendean zehar izandako biztanleri galeraren ondorioz, Izarbeibar osoko eskola gehienek ateak itxi zituzten, tartean ibarreko handiena zen Garinoaingoa ere. Horrela, ibar osoko umeek Tafallako eskoletara joan behar izan zuten. Dena den, pixkanaka biztanleri galera amaitu, eta berriz ere eskola zabaltzea lortu zuten, eta horrela, ibarreko umeen eskola Garinoainen dago berriro ere.

KatalainAldatu

Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berriztuko zuela iragarri zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako Printzea erakundeak gainontzeko eraikinak ere berriztuko omen ditu.

Gunea berritzeko lanek 200.000 euroko aurrekontua izango dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik, Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza hortako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatuz.

DemografiaAldatu

Garinoaingo biztanleria
 

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,93 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

Garinoaingo alkatea Agrupación Electoral Independientes por Garínoain (AEIG) taldeko Xabier Barrena Mendiorotz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz gehiengo osoa udalean; beste hirurak Gandiriain herri hustuaren izena eraman zuen taldeak lortu zituen. Baliogabeko botoak 6 izan ziren (emandako guztien %2,00) eta zuriak 10 boto izan ziren (botoen %3,40). Abstentzioa %20,00koa izan zen.

Garinoaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Electoral Independientes por Garinoain (AEIG) 147 4
Agrupación Electoral Popular Gandiriain (AEPG) 137 3

2011n Derecha Navarra y Española alderdia aurkeztu zen bakarrik eta botoen %5,6 bakarrik lortuz, alkatetza eta zinegotzi guztiak lortu zituzten.[3]

UdaletxeaAldatu

Garinoaingo udaletxeko idazkaria, Oloritz, Orisoain, Untzue, eta Puiuko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

AlkateakAldatu

2007-2011 Xabier Barrena Mendiorotz AEIG, indep.
2011- Javier Etxarri DNE
2015- Iñigo Arregi AUPG

AzpiegiturakAldatu

Garinoainen igerilekua, frontoia, eta futbol zelaia daude, inguruko herrietako biztanleek erabiltzen dituztenak. Horrez gain, herriko etxean, edonork erabiltzeko interneterako sarbidea dituzten ordenagailuak daude. Herrian, egunera zabalik dagoen okindegia, arraindegia eta tabernak daude.

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Garinoain eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,11k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Garinoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Garinoainek irailaren 8aren inguruan ospatzen ditu jaiak, Andre Maria Zuriaren omenez. Jaiek bost egun irauten dute.

ZerbitzuakAldatu

Garinoain, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu