Otao
Otao[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 11 biztanle zituen.
Otao | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′49″N 1°34′06″W / 42.7137473°N 1.5682555°W |
Garaiera | 601 m |
Demografia | |
Biztanleria | 7 (2020) |
Kokapena
aldatuElortzibarko hegoaldean dago Otao, NA-234 edo Tebasko errepidearen ondoan. Herri mugakideak honakoak dira: Ezperun mendebaldean, Zabalegi ipar-mendebaldean, Elortz iparraldean, Iharnotz ekialdean, eta Alaitzeko mendilerroa hegoaldean.
Historia
aldatuAntzinako jaurerria, 1280an urteroko 32 soldata ordaintzen zituen petxa moduan. 1466an Leonor printzesak Juan Gurpideri eman zion jaurerriaren gaineko jabetza. Jerusalengo San Joan Ospitale ordeneko kideek hainbat jabetza izan zituzten Otaon XIII. mendean zehar.
1847ra arte, herria Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten. 1803an errota eta urtero 1.200 errealgo zuzkidura zuen eskola zituen.
Kaleak
aldatu- San Salvador kalea
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
9 | 9 | 9 | 9 | 10 | 11 | 11 | 11 |
Ondarea
aldatuHerriko eliza, inguruko bertze elizak bezala, hagitz zaharberritua izan zen XVI. mendean. Erdi aroko eliza originalaz mantentzen den bakarra koruaren zatia da.
Herritar ezagunak
aldatu- Frantzisko Xabier Mina (1789-1817), gerrillari eta militarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Otano.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |