Zabala Enea etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Lezon

Zabala enea etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Gurutze Santuaren plazako 2. zenbakian kokatzen dena. Paskual enearekin batera plazako frontea osatzen dute, bien erdian Ramon Cortazar arkitektoak XX. mendean eraikitako alondegia dutela[1].

Zabala Enea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32112°N 1.89853°W / 43.32112; -1.89853
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea6

Ezaugarriak aldatu

Etxeak oinplano angeluzuzena du eta estalkia bi isurietara, fatxadarekiko paraleloak. Harlangaitzezko mehelinak ditu eta zurezko zeharkako habeak, 6,5 m inguruko argi librearekin.

Eraikin exentu honetara harmailadi baten bidez iristen da. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta haren gaineko zurezko hegala tailatua dago. Bigarren solairuan XVIII. mendeko armarria dago Soy de Zavala (euskaraz: «Zabalarena naiz») esaldiarekin. Aurrealdean bi sarbide ditu eta eskubikoan IHS letrak eta ezkerrekoan gurutze bat dituzte grabatuak. Fatxada nagusia da jatorrizkoa den bakarra[2].

Ondarea aldatu

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.