Haizea Barcenilla

ikertzailea

Haizea Barcenilla García (Lezo, Gipuzkoa, 1981) unibertsitate irakaslea, ikerlaria eta arte-kritikaria gipuzkoarra da.[1]

Haizea Barcenilla
Haizea-Barcenilla Berria.png
Bizitza
JaiotzaLezo, 1981 (41/42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, arte-kritikaria eta erakusketa-komisarioa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: haizea-barcenilla-garcia-00

BiografiaAldatu

Artearen historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 'Fine Arts in Curating' masterra egin zuen Londreseko Unibertsitatean. Eta doktoretza egin zuen Artearen historian, EHUn. Irakaslea da EHUko Letren Fakultatean, Artearen historia eta musika Sailean.

Ikerketa, kritika eta komisario lanak egin ditu.

Bere ikerketa-gaia artearen bisibilizazioa da, genero ikuspegia eta ikuspegi post-kolonialari garrantzia emanez.

Nazioarteko argitalpenetan agertu dira bere testuak, eta konferentziak eta seminarioak eman ditu nazioarteko instituzioetan, besteak beste UNAMeko PUEG programan, Mexikoko 'Centro Cultural de Españan', Bariko Udalarekin, Roma Tre Unibertsitatean, Renneseko Unibertsitateko Erakusketen masterrean edo Limerickeko (Irlanda) Hunt Meuseoan[2].

Artikulugilea da Berria egunkarian[3]. Jakin aldizkariko editore taldean dago 2014tik.

ArgitalpenakAldatu

  • “En torno a la traducción pública”, Ars Bilduma, EHU, 0 zenbakia, 2010, 107-111 orrialdeak
  • “Una doble necesidad: exponer la crítica” Revista Figuraciones, 10 zenbakia, Instituto Universitario Nacional de las Artes, Buenos Aires, Argentina, 2012
  • “El lugar y el mundo” in Bienales de arte. Referentes teóricos (Ed. MIRANDA, J. E. & VILLALOBOS, A.), Universidad Autónoma del Estado de México, Toluca, 2013, 155-167 orrialdeak
  • "Komisaritza eta berdintze prozesuak. Arte eraginkor baten bila", Doktorego tesia, EHU, 2014
  • “Incluir o replantear: cómo exponer e historizar a las mujeres artistas”, Boletín de Arte, 35 zenbakia, Universidad de Málaga, 2014, 117-130 orrialdeak
  • “Exhibiting the commons. The case of Tensta Konsthall” in El desafío de exponer. Procesos y retos museográficos (ed. ARRIETA URIZBEREA, I.), EHU, 2015, 145-166 orrialdeak
  • “Una cosa entre otras cosas”, Naia del Castillo, Rekalde Aretoa - Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao, 2015, 8-38 orrialdeak
  • "Kultur politikak: paradigma aldaketa?" in Jakin 216. zenbakia, Jakin, 2016, 29-45 orrialdeak
  • "Arte kritika Euskal Herrian azken 30 urteetan. Xabier Saenz de Gorbearen omenez" in RIEV, 61. zenbakia, Eusko Ikaskuntza, 2016, 286-321 orrialdeak (Ismael Manterola Ispizuarekin batera)
  • "Zaintza eta elkarkidetza-sareak espazio publiko bila. Tokioko jolas-parkeen kasua" in ALDIRI, 30. zenbakia, UEU, 2017, 11-15 orrialdeak (Mio Suzukirekin batera)
  • "Artearen arloko produkzio zientifikoa euskaraz XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran. UEUren UZTARO aldizkariaren ekarpena" in UZTARO. 100. zenbakia, UEU, 5-28 orrialdeak (Isusko Vivasekin batera)

ErreferentziakAldatu

  1. «Nola aldatuko du koronabirusak mundua?» Berria 2020-04-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  2. Haize Barcenilla García. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 8).
  3. «Haizea Barcenilla» Berria (Noiz kontsultatua: 2020eko martxoak 8).

Kanpo estekakAldatu