Jaimes de Zamora

XVI. mendeko itsas gizon lezoarra

Jaimes de Zamora (Lezo, XVI. mendea) itsas pilotu nagusi izan zen XVI. mendean, garaiko euskal pilotuen artean nabarmendu zena.[1]

Jaimes de Zamora
Bizitza
JaiotzaLezo, XVI. mendea
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakportuko gidaria

Mareas derrotas izeneko tratatu teknikoa idatzi zuen, gerora nabigatu zuten pilotuek baliatu zutena. Zoritxarrez gaur egun lan hori galduta dago. Baina, Lope de Isasti lezoarrari esker, badakigu hainbat arruta bildu zituela liburu hartan; hain zuzen ere Florida, Flandria, Ingalaterra, Irlanda, Eskozia, Norvegia eta Espainiako itsasbazterretakoak, eta Mediterraneo itsasokoak. Lope de Isastik1625-1626 urteetan idatzi zuen liburuan agertzen da aipamena, 1850ean argia ikusi zuen Compendio Historial de Guipúzcoa liburu mamitsu horretan (649. orrialdea).[1]

Gaur egungo idazleen artean Julio Caro Barojak egin zuen Jaimes de Zamoraren aipamena, Los vascos y el mar liburuan kosmografoei eskainitako atalean (88. orrialdea).[1]

1568an Jaimes de Zamora Lezoko etxe baten jabe zen. Eta 1580an herriko lonjaren ardura izan zuen, bertako pisua kudeatuz.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Zurutuza Sunsundegi, Lander. (2014-12-23). «Jaimes de Zamora pilotua» Lezoko Portua (Lezoko portua) (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).