Euskal herritarrak Frantziako Tourrean

euskal txirrindulariek Frantziako Tourrean lortutakoak

Frantziko Tourraren historian zehar euskal txirrindulari askok hartu dute parte bertan. Maurice Dartigue lapurtarra izan zen Frantziako Tourrean parte hartu zuen lehen euskal herritarra, 1904ko edizioan. Miguel Induran da lasterketa gehien irabazi dituen euskalduna (5),[1] bigarren postuan dago Joane Somarriba (3).[2] Hogeitik gora euskal txirrindularik irabazi dute etaparen bat Tourrean.[3]

Palmaresa

aldatu

Txapelduna

aldatu
Urtea Txirrindularia Jatorria Lasterketa
1937   Roger Lapébie Baiona (Lapurdi). Le Tour de France
1991   Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1992   Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1993   Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1994   Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
1995   Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia). Le Tour de France
2000   Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes
2001   Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes
2003   Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes

Txapeldunordea

aldatu
Urtea Txirrindularia Jatorria Lasterketa
2002   Joseba Beloki Lazkao (Gipuzkoa). Le Tour de France

Hirugarrena

aldatu
Urtea Txirrindularia Jatorria Lasterketa
1934   Roger Lapébie Baiona (Lapurdi). Le Tour de France
2000   Joseba Beloki Lazkao (Gipuzkoa). Le Tour de France
2001   Joseba Beloki Lazkao (Gipuzkoa). Le Tour de France
2002   Joane Somarriba Gernika (Bizkaia). Tour de France Femmes

Gehien irabazi dituztenak

aldatu

Irabazitako etapak

aldatu

Frantziako Tourraren historian 50 etapa pasa dira euskal herriko txirrindulariek irabazitakoak.[4]

# Urtea Txirrindularia Etapa Lasterketa
1 1932   Roger Lapébie   Gap-Grenoble (12.a). Le Tour de France
2 1934   Roger Lapébie Charleville-Mézières-Metz (3.a). Le Tour de France
3   Roger Lapébie   Metz-Belfort (4.a). Le Tour de France
4   Roger Lapébie Cannes-Marseilla (12.a). Le Tour de France
5   Roger Lapébie Montpellier-Perpinyà (14.a). Le Tour de France
6   Roger Lapébie   Perpinyà-Ax-les-Thermes (15.a). Le Tour de France
7 1936   Paul Maye Digne-les-Bains-Niza (10.a). Le Tour de France
8   Federico Ezkerra Niza-Cannes (11.a). Le Tour de France
9   Sauveur Ducazeaux   Perpinyà-Luchon (15.a). Le Tour de France
10   Paul Maye Cholet-Angers (19.a(c)). Le Tour de France
11 1937   Roger Lapébie   Briançon-Digne-les-Bains (9.a), Le Tour de France
12   Mariano Cañardo   la Guingueta d'Ix-Ax-les-Thermes (14.a(b)). Le Tour de France
13   Roger Lapébie Saintes-Arroxela (17.a(c)). Le Tour de France
14   Roger Lapébie Arroxela-La Roche-sur-Yon (18.a(a)). Le Tour de France
15 1953   Jesús Loroño   Paue - Cauterets (10.a). Le Tour de France
16 1959   Marcel Queheille Bordele-Baiona (9.a). Le Tour de France
17 1966   Luis Otaño   Privas-Le Bourg-d'Oisans (15.a). Le Tour de France
18 1967   José María Errandonea Angers-Angers (1.a(a)). Le Tour de France
19 1968   Aurelio González Dinard-Lorient (6.a). Le Tour de France
20 1976   Miguel Maria Lasa Lovaina- Verviers (5.a(b)). Le Tour de France
21 1977   Miguel Maria Lasa   Oloroe-Donamaria- Gasteiz (3.a). Le Tour de France
22 1978   Miguel Maria Lasa Bordele-Biarritz (9.a). Le Tour de France
23 1986   Julian Gorospe Villard de Lans-Saint-Étienne (19.a). Le Tour de France
24 1987   Federico Etxabe   Villard-de-Lans-Alpe d'Huez (20.a). Le Tour de France
25 1989   Miguel Indurain   Paue-Cauterets (9.a). Le Tour de France
26 1990   Marino Lejarreta Le Puy-en-Velay-Millau/-Causse Noir (14.a). Le Tour de France
27   Miguel Indurain   Blagnac-Luz-Ardiden (16.a). Le Tour de France
28 1991   Miguel Indurain Argentan-Alençon (7.a). Le Tour de France
29   Miguel Indurain Lugny-Mâcon (20.a). Le Tour de France
30 1992   Miguel Indurain DonostiaDonostia (prologoa). Le Tour de France
31   Javier Murgialdai DonostiaPaue (2.a). Le Tour de France
32   Miguel Indurain LuxenburgoLuxenburgo (9.a). Le Tour de France
33   Miguel Indurain ToursBlois (19.a). Le Tour de France
34 1993   Miguel Indurain Puy du Fou (prologoa). Le Tour de France
35   Miguel Indurain Lac de Madine-Lac de Madine (9.a). Le Tour de France
36 1995   Miguel Indurain Huy-Seraing (8.a). Le Tour de France
37   Miguel Indurain Lac de Vassivière (19.a). Le Tour de France
38 1997   Abraham Olano Eurodisney (20.a). Le Tour de France
39 1999   David Etxebarria Saint-Galmier-Saint-Flour (12.a). Le Tour de France
40   David Etxebarria   Lannemezan-Pau (16.a). Le Tour de France
41 2000   Javier Otxoa Dax-Hautacam (9.a). Le Tour de France
42   José Vicente García Acosta Avignon-Draguignan (12.a). Le Tour de France
43 2000   Joane Somarriba Marseillan-La Salvetat-sur-Agout (5.a). Grande Boucle Féminine Internationale
44   Joane Somarriba Tolosa Okzitania-Tolosa Okzitania (7.a). Grande Boucle Féminine Internationale
45 2001   Roberto Laiseka   Tarbes-Luz Ardiden (14.a). Le Tour de France
46 2001   Joane Somarriba Bilbo-Bilbo(1.a). Grande Boucle Féminine Internationale
47   Joane Somarriba   Varètja-Campan (3.a). Grande Boucle Féminine Internationale
48   Joane Somarriba Saint-Galmier-Rive-de-Gier (11.a). Grande Boucle Féminine Internationale
49 2003   Iban Mayo   SallanchesAlpe d'Huez (8.a). Le Tour de France
50 2003   Joane Somarriba   Corti-Saint-Florent Grande Boucle Féminine Internationale
51   Joane Somarriba Fayence-Valergues Grande Boucle Féminine Internationale
52 2004   Aitor González Carcasona-Nîme (14.a).s Le Tour de France
53 2016   Ion Izagirre   MegèveMorzine (20.a). Le Tour de France
54 2018   Omar Fraile Saint-Paul-Trois-Châteaux-Mende (14.a). Le Tour de France
55 2023   Pello Bilbao VulcaniaIssoire (10.a). Le Tour de France
56   Ion Izagirre RoanneBelleville-en-Beaujolais (12.a). Le Tour de France

Etorkizuneko Tourra

aldatu

Txapelduna

aldatu
Urtea Txirrindularia Jatorria
1986   Miguel Indurain Atarrabia (Nafarroa Garaia).
1996   David Etxebarria Abadiño (Bizkaia).
1999   Unai Osa Zestoa (Gipuzkoa).
2000   Iker Flores Urdiain (Nafarroa Garaia).
2003   Egoi Martínez Etxarri Aranatz (Nafarroa Garaia).
2009   Romain Sicard Hazparne (Lapurdi).

Txapeldunordea

aldatu
Urtea Txirrindularia Jatorria
1961   Francisco Gabika Ispaster (Bizkaia).
1969   Luis Zubero Zeberio (Bizkaia).
1998   Txema del Olmo Bilbo (Bizkaia).
1999   David Latasa Iruñea (Nafarroa Garaia).

Hirugarrena

aldatu

Ez da inoiz euskaldunik gelditu postu horretan.

Tourra euskal lurretan

aldatu
 
2023ko Frantziako Tourrak egindako ibilbidea. Urte horretan lasterketa Bilbon hasi zen.

1906ko Frantziako Tourra izan zen lehena Euskal Herriko lurretatik igarotzen. 8. etapa Baionan amaitu zen eta bertatik abiatu zen 9. etapa. Horren ondoren askotan pasa da Tourra euskal lurraldeetatik. XIX. mendeko lehen erdian ia edizio guztiak igaro ziren Baionatik.[5]

Hego Euskal Herritik igarotako lehen Tourra Gasteizen (Araba) amaitu zen, 1977. urteko 3. etapa izan zen, eta Jose Nazabalek irabazi zuen. 1992. urtean Donostiatik (Gipuzkoa) abiatu zen Tourra, eta Miguel Indurainek irabazi zuen lehen etapa eta Tourra.[6][7]

1996ko Tourreko 18. etapa Iruñean (Nafarroa Garaia) hasi eta Hendaian (Lapurdi) amaitu zen. Hiru etapatan aritu zen Euskal Herrian Tourra.

2001eko Grande Boucle lasterketa Bilbon (Bizkaia) hasi zen.[8]

2003ko Tourreko 16. etapa Baionan (Lapurdi) amaitu zen.

2018ko Tourreko 20. etapa Senperen (Lapurdi) hasi eta Ezpeletan (Lapurdi) amaitu zen.

2023ko Tourra Bilbon hasi zen, lehen etapa Bilbo (Bizkaia) - Bilbo (Bizkaia) izan zen; bigarrena, Gasteiz (Araba) - Donostia (Gipuzkoa); eta hirugarrena, Zornotza (Bizkaia) - Baiona (Lapurdi).[9]

Irudiak

aldatu

Euskal zaleak Tourrean

aldatu

Ohikoa da Frantziako Tourreko etapatan txirrindularitza zale euskaldunak ikustea, baita ikurrinak edota bestelako euskal ikurrak ere, lasterketa Euskal Herritik kanpo denean ere. Hainbat txirrindularik aipatu izan dute euskal zaleak, orokorrean, errespetagarriak direla.[10]

Bitxikeriak

aldatu
  • 1990eko Tourrean 5. Postua eskuratu zuen Marino Lejarreta berriztarrak. Edizio hartako 14. etapa irabazi zuen nahiz eta helmugaratzean ospatu ez, lehenengoa zihoanik ziur ez zekien eta.[11]

Kultura

aldatu
  • 2015ean, Ander Izagirre idazle eta kazetariak Frantziako Tourraren inguruko istorioekin idatzitako “Beruna Patriketan” liburua argitaratu zen.[12]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Bosgarrenez, Indurainen legea» Berria 2020-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. ««Barruan daramat ziklismoa, eta oso polita da sentipen zaharrak berritzea»» Berria 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. «Frantziako Tourra» Tropela.eus bloga 2023-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  4. «Frantziako Tourreko palmaresa» EITB 2012-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  5. «Frantziako tourraren historia» primeran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  6. «Dokuteka: Tourra berriro Donostian» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  7. «Oslotik L’Alpe d’Huezera, Donostiatik igarota» Tropela.eus bloga 2011-02-06 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  8. (Gaztelaniaz) «Joane Somarriba: “La salida del Tour en Bilbao fue el día más feliz de mi vida encima de una bicicleta”» Onda Vasca 2023-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  9. «Euskal Herria Irunen amaitzen da, Frantziako Tourraren arabera» Berria 2022-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  10. «Lance Armstrong: Euskal zaleak sutsuak eta errespetutsuak dira. Jeloskor jartzen nintzen hauek ikustean» EITB 2022-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  11. (Gaztelaniaz) DDT. (2023-10-07). «Lejarreta 'revienta' el mito de su histórica victoria sobre Induráin en el Tour de Francia de 1990» Diario del Triatlón: Noticias sobre Running, Ciclismo, Natación y Entrenamiento (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  12. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Beruna patrikan - Ander Izagirre» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu