Luz Ardiden Pirinioetako neguko kirol estazio bat da, Luz-Saint-Sauveur udalerrian dagoena, Hautes Pyrénées departamenduan, Midi-Pyrénées eskualdean, Frantzian.

Luz Ardiden
Geografia
Altuera1.720 m
MendikateaPirinioak
LurraldeaLuz-Saint-Sauveur
Map

Kokapena

aldatu

Hiriko erdigunetik 14 kilometrora, Luz Ardiden (1700-2500 metro) 100 hektarea inguruan hedatzen da, maila guztietako pista balizatuzko 60 kilometro dituelarik, eta ekipamendurik modernoenarekin hornitua dago, hasiberrientzako 135 metroko pista bat barne.

Historia

aldatu

Estazio honek bere izena gertu dagoen Ardiden tontorrari zor dio, 2988 metroko altuera duena. 1966an proiektatu zuten Luz-Saint-Sauveur, Grust, Sazos, Sassis eta Viscos udalerrietako udalek. Lanak Grustetik hasten zen ibilbidea 1970an ireki ondoren hasi ziren. 1975eko urtarrilak 16an inauguratu zen, Bédéret sektorean bi teleski funtzionatzen jarriz. Hurrenngo urtean Aulianeko sektorea ireki zen.

1987ko martxoak 1ean estazioan istripu larri bat gertatu zen, teleaulki baten zati bat erori ondoren, 6 hildako eta 25 zauritu larri eragin zituena.

Luz Ardidenentzat promoziorik handienetako bat Frantziako Tourraren zenbait ediziotan etapa amaiera izana da, 1985etik zazpi aldiz igo dena.

Estazioa Luz-Saint-Sauveur herritik banatzen duten 14,7 kilometroetan, herria dagoen 710 metroko altueratik helmuga dagoen 1700 metroko altueraraino igotzen dute, batez beste %6,9ko maldarekin eta zatiren batzuetan %10eko gehienezkoarekin.

Iritsiera hauen datu nagusiak honakoak dira:

Urtea Etapa Maila Irteera tokia Distantzia (km) Etapa garailea Maillot horia
2011 12 HC Cugnaux 211 Samuel Sánchez Thomas Voeckler
2003 15 HC (1) Bagnères-de-Bigorre 159,5 Lance Armstrong Lance Armstrong
2001 14 HC Tarbe 144 Roberto Laiseka Lance Armstrong
1994 12 HC Lurda 204,5 Richard Virenque Miguel Indurain
1990 16 HC Blagnac 215 Miguel Indurain Claudio Chiappucci
1988 15 HC Saint-Girons 187,5 Laudelino Cubino Pedro Delgado
1987 14 HC Paue 166 Dag-Otto Lauritzen Charly Mottet
1985 17 HC Tolosa 209,5 Pedro Delgado Bernard Hinault

(1): Mailaz kanpo.

Altimetria

aldatu

Estaziorako igoera errepidearen altimetria honakoa da:

 

Kanpo estekak

aldatu