1992ko Frantziako Tourra
1992ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 79. edizioa izan zen. 1992ko uztailak 4 eta 26 artean ospatu zen, 3983 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, irabazleak 29,504 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Donostian hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen, Europako Ekonomia Erkidegoko zazpi herrialde zeharkatu ondoren, 1993an Europar Batasunaren sorrera ospatzeko.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 79. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | uztailak 4 – 1992.eko uztailak 26 | ||
Luzera | 3.983 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika Luxenburgo Alemania Italia Espainia Herbehereak | ||
Irteera-lekua | Donostia | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 130 | ||
Bataz besteko abiadura | 39,504 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Miguel Indurain (Banesto) | ||
Txapeldunordea | Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni) | ||
Hirugarrena | Gianni Bugno (Gatorade-Chateau d'Ax) | ||
Puntukako sailkapena | Laurent Jalabert (ONCE) | ||
Eskalatzailerik onena | Claudio Chiappucci (Carrera Jeans-Tassoni) | ||
Gazte onena | Eddy Bouwmans (Panasonic-Sportlife) | ||
Talderik onena | Carrera Jeans-Tassoni | ||
◀1991 | 1993▶ | ||
Dokumentazioa |
Lehen aldiz urte askoan, Frantziako Tourrean ez ziren Pirinioak igo.
Miguel Indurain, aurreko urteko garailea eta oraingoan Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, zen Tour hau irabazteko faborito nagusia, Gianni Bugno eta Claudio Chiappucci italiarrekin batera.
Jada sarrerako etapan, Donostian ospatu zena, aurreko urteko garaipena defendatzen zuenak bere forma egoera bikaina frogatu zuen etapa irabaziz. Tourraren hasiera oso ez ohikoa izan zen, esprint gutxirekin etapa amaieretan. 2. etapan, Javier Murgialdaik eta Richard Virenque frantziar gazteak ihesaldi luze bat protagonizatu zuten. Euskalduna izan zen etapa irabazi zuena, eta frantziarra bihurtu zen lider, lidertza hori gozatzeko astirik izan ez zuen arren, hurrengo etapan, beste ihesaldi luze batean, bere herkide eta taldekide zen Pascal Lino bihurtu baitzen lider.
Frantziatik kanpoko ibilbidea zuten etapak oso mugituak izan ziren, etengabeko ihesaldi saiakerekin. Bruselan, Greg LeMondek eta Claudio Chiapuccik pelotoia atzean uztea lortu zuten Laurent Jalabert eta Brian Holmekin batera, helmugan pelotoiari minutu bat ateraz.
Alabaina, efektu kolpea Miguel Indurainek emango zuen Luxenburgoko banakako erlojupekoan. Nafarrak hegan egin zuen asfaltu gainean, etapan bigarren sailkatu zen Armand De Las Cuevasi hiru minutu ateraz, eta faborito gehienak lau minutu baino gehiagora utziz. Pascal Linok, hala eta guztiz ere, lidertza mantentzea lortu zuen, honek, frantziar publikoari, euren herkide bat Parisko podiumean ikusteko itxaropena ematen ziolarik.
Alpeetara zaroaten etapek, bi aldiz tourra irabazi zuen Laurent Fignonek etapa garaipen bat lor zezan balio izan zuten. Hurrengo egunean, Tourraren beste garaile batzuk ere, Stephen Roche eta Pedro Delgado, saiatu ziren, baina etapa Rolf Jaermannentzat izan zen.
13. etapak, Sestrieren amaitzen zena, Frantziako Tourra behin betiko erabakita utziko zuen, eta Tourraren historiako etaparik epikoenetako bat iza zen. Mendi garaiko maratoizko etapa, 250 kilometro baino gehiagokoa eta mendate tontorrean amaitzen zena, etapak ia zortzi ordu iraun zuelarik. Claudio Chiapuccik oso ihesaldi luzea protagonizatu zuen etapa hasieratik, 200 kilometro baino gehiago, horietatik azken 125ak bakarrik egin zituelarik. Egun hartan, Greg LeMond (hurrengo egunean erretiratuko zena) edo Luc Leblanc bezalako txirrindulariak sailkapenetik erabat desagertu ziren, italiar tontorrean 40 minutu baino gehiago galduz.
Azken igoeran, bere arerio guztiak, Chiapucci izan ezik, aurretik zihoan, atzean utzi zituen Indurain agresibo bat ikusi zen, italiarragandik minutu bat baino gutxiagora egon zen arren. Azken bi kilometroetan ahaleginaren ondorioak jasan zituen eta Deabruagandik ia bi minutura amaitu zuen. Hala ere, nafarrak beste kolpe latz bat eman zien ia bere arerio guztiei, maillot horia berreskuratzeaz gain, proba amaitu arte geratzen zen denboran jada galduko ez zuena.
14. etapa Alpe d'Huezera iristen zen. Oraingo honetan, Chiapuccik, Indurainentzat areriorik handiena bihurtu zena, jada ez zuen hain errez izango faboritoengandik nabarmentzea. Tontor mitiko honetan garaipena Andrew Hampstenek lortu zuen. Indurain eta Chiapucci elkarrekin sartu ziren, garaileagandik hiru minutu baino gehixeagora. Gianni Bugnok, erabat hautsita, bederatzi minutu galdu zituen helmugan.
Hurrengo etapetan ere ez zen ikusiko esprint garbirik. 1991ko Italiako Giroaren irabazlea izan zen Franco Chiocciolik eta 1987ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Stephen Rochek etapa bana irabazi zuten. Egun hauetan zehar Claudio Chiapuccik oso aktibo jarraitu bazuen ere, jada ez zuen Indurainen garaipena mehatxatuko, oraindik azken erlojupekoa geratzen zitzaiolarik. Erlojupeko honetan, Indurainen erritmoa soilik Gianni Bugnok jarraitu ahal izan zuen, honek, azkenean, etapa 40 segundora amaitu zuen arren. Gainontzeko txirrindulariek bi minutu baino gehiago galdu zituzten helmugan.
Champs Elyséesetako garaipena, Tour honetako bi esprint bakarretako bat, Olaf Ludwig alemaniarrak lortu zuen. Laurent Jalabert gazteak, aurreko urtean jada bigarren izan zena, puntukako sailkapena lortu zuen Johan Museeuw beteranoaren aurretik.
Miguel Indurainek, hala, bere bigarren Tourra irabazi zuen, eta pelotoian zuen nagusitasuna berretsi zuen, urte berean Giro-Tour bikotea irabazi ondoren. Berriz ere, podiumean berarekin batera Chiapucci eta Bugno egon ziren, baina postuak aldatuta aurreko urtearekiko. Azken sailkatua Fernando Quevedo izan zen, Indurainengandik lau ordu baino gehiagora.
Etapak
aldatuSailkapenak
aldatu
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Iturria : ProCyclingStats |
Puntukako sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Mendiko sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Gazteen sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Taldekako sailkapena | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Parte-hartzaileak
aldatuNP : Ez zuen etapa hasi ; E : Kanporatua ; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.
Aurrekoa 1991ko Frantziako Tourra |
Frantziako Tourra 1992ko uztailak 4 eta 26 artean ospatua |
Ondorengoa 1993ko Frantziako Tourra |
Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.
Kanpo estekak
aldatu