Euskal Herriko txirrindularitzaren urrezko aroa
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Euskal Herriko txirrindularitzaren urrezko aroa, gurean izan ziren txirrindularitzaren momentu honenetako urteak izan zen. Gutxi gora behera, 1990ko hamarkada eta 2000ko hamarkadak dira. Urte hauetan, Itzuli handietako podiumetan Euskal txirrindulariak egon ziren edota podiumaren lehian izan ziren. Ezagunenak, Miguel Indurain[1], Joseba Beloki[2], Abraham Olano [3] edota Unai Osa [4]dira[5]. Gainera, gure lasterketak Munduko honenen artean zeuden amateur eta profesionalen artean eta atzerriko selekzioak eta txirrindulari honenak entortzen ziren. Amateur mailan, Bizkaiko Bira zegoen eta irabazleak profesionaletara pasa ohi zen. Profesionaletan, Eibarko Bizikleta, Donostia Klasikoa, Udaberriko Klasikoa, Urkiola Igoera, Getxoko Zirkuitua eta beste lasterketa asko zeuden. Errepideaz aparte, Mendi Bizikletan, Iñaki Lejarreta Munduko txapelduna izan zen Junior mailan eta Espainiako Kopa eta diploma olimpikoa eskuratu zituen, besteak beste, eta Roberto Lezaun bi aldiz Munduko Txapelduna izan zen taldeka. Ziklo-krossean, David Seco Espainiako eta Euskal Herriko Txapelketen errekorra lortu zuen. Pistan, Unai Elorriagak Europako txapelduna eta UCI-ko irabazlea puntuaketan izan zen bi urte desberdinetan. Gainera, Euskadi Txirrindularitza Fundazioa eta Euskaltel Euskadi-ren sorrera eta momentu gorenak historiako momentu hauetan izan ziren.[6]
Euskal Txirrindulariak Itzuli Handietako podiumen lehian
aldatu- Miguel Indurain[1] (5 Tour eta 2 Giro eskuratu zituen)
- Joseba Beloki[2] (2. Frantziako Tourrean eta, guztira 4 aldiz Itzuli Handietako podiumetan)
- Abraham Olano[3] (Munduko Txapelduna, Espainiako Vueltako irabazlea eta 2. Italiako Giroan)
- Iban Mayo (Dauphiné Libéréko garailea, 6. Frantziako Tourrean eta 5. Espainiako Vueltan)
- Haimar Zubeldia ( 4. Frantziako Tourrean, bost aldiz amaitu zen lehenengo hamarren artean)
- Igor González de Galdeano ( 2. Espainiako Vueltan eta guztira lau aldiz Itzuli Handietako lehenengo bosten artean)
- Unai Osa[4] (3. Italiako Giroan)
- Mikel Zarrabeitia (2. Espainiako Vueltan)
- Juanma Garate ( hiru aldiz lehenengo hamarren artean Italiako Giroan)
Atzerriko txirrindulariak gure lasterketa eta taldeetan
aldatu- Óscar Freire ( Ripolin Bondex taldeko kidea. 3 aldiz Munduko txapelduna).
- Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi. Txapeldun olimpikoa eta hiru podium Itzuli Handietan)
- Jurgen van den Broeck ( Txuma Txirrindulari Klasika Internazionala-ren garailea eta Tourreko lehenengo 5-en artean bitan sailkatua)
- Denis Menxov (Euskal Herriko Itzuliko, Italiako Giroko eta Espainiako Vueltako garailea)
- Joaquim Rodríguez ( Gorla eta Urraki Igoeren eta Balentziagaren garailea eta podiuma hiru Itzuli Handietan)
- Roberto Heras ( Bizkaiko Birako garailea eta 4 Espainiako Vuelta)
- Ángel Casero ( 1993ko Bizkaiko Birako partaidea eta Espainiako Vueltako zein Espainiako Txapelketako garailea)
- Raimondas Rumsas ( 1993ko Bizkaiko Birako partaidea eta Frantziako Tourreko bigarrena)
- Dario Frigo (Urkiola Igoerako garailea eta bi aldiz lehenengo 10en artean Italiako Giroan)
- Erik Deker ( Bizkaiko Birako irabazlea eta Herbehereetako Txapelduna eta zenbait Klasika eta monumentuen irabazlea)
- Peter Velits (Nafarroako Itzuliko etapa garailea eta 2. Espainiako Vueltan
- Koos Moerenhout ( 1993ko Bizkaiko Birako partaidea Herbehereetako selekzioarekin eta bi aldiz Herbehereetako Txapelduna)
- José María Jimenez (Urkiola Igoerako bi garaipen eta 3. Espainiako Vueltan eta Mendiko Sailkapena)
- Andrey Amador (2. Bidasoko Itzulian eta 4. Italiako Giroan)
- José Ángel Gómez Marchante ( Bizkaiko Birako irabazlea eta 5. Espainiako Vueltan)
- Juan Carlos Domínguez (Bizkaiko Birako Irabazlea eta Italiako Giroko etapa irabazlea)
- Ismael Esteban ( hiru podium Urrakiko Igoeran eta Espainiako Kopa eta Txapelketa Ziklo-krossean)
- Sven Nys (Asteasuko Ziklo-Krosean bi garaipen eta bi bigarren postu eta Munduko Txapelketa, Munduko Kopa, Superprestige eta GVA Trofeoa behin baino gehiagotan Irabazlea)
- Paul Herijgers (Igorreko Nazioarteko Ziklo-Krosaren irabazlea eta Belgikako eta Munduko Txapelduna)
- Daniele Pontoni (Igorreko Nazioarteko Ziklo-krosaren garaipen errekorra, seirekin, eta Italiako eta Munduko Txapelduna)
- Bart Wellens ( Asteasuko Ziklo-Krosaren garailea eta Munduko Txapelketa, Superprestige eta GVA Trofeoaren garailea)
Lasterketak
aldatuErrepidea
aldatu- Bizkaiko Bira (desagertua)
- Bidasoko Itzulia
- Eibarko Bizikleta (desagertua)
- Euskal Herriko Itzulia
- Nafarroako Itzulia
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- Urkiolako Igoera (desagertua)
- Getxoko Zirkuitua
- Donostia Klasikoa
- Udaberriko Klasikoa
- Ordiziako Klasika
Ziklo-Krossa
aldatu- Igorreko Ziklo-Krossa (maila altuenean desagertua)
- Ispasterko Udala Sari Nagusia (desagertua)
- Asteasuko Ziklo-Krosa (desagertua)
- Aretxabaletako Nazioarteko Ziklo-Krosa (desagertua)
Mendi Bizikleta
aldatu- Euskadiko Open
- Hego Euskal Herriko Kopa (desagertua)
- Bizkaiko Challengea (desagertua)
- Arabako Challengea (desagertua)
Pista
aldatu- Euskadiko Sei Orduak (desagertua )
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Victorias de Miguel Indurain - Resultados y clasificaciones» www.sport-histoire.fr (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Joseba Beloki» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Varona, Alfredo. (2021-10-01). «Abraham Olano, ciclista de leyenda: "Yo pasé mucha hambre, mucha miseria"» BICIO (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ a b «Unai Osa» www.procyclingstats.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Palmarés de Ciclistas – por Urtekaria, revista especialista en ciclismo. (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ (Ingelesez) «Euskal Herriko Txirrindulariak» Flickr (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).