1996ko Frantziako Tourra

1996ko Frantziako Tourra Cycling (road) pictogram.svg
Dufaux, Ugrumov, Riis et Virenque, Tour de France 1996.jpg
Datu orokorrak
Lasterketa83. Frantziako Tourra
Etapak22
Datakekainak 29 – 1996.eko uztailak 21
Luzera3.765 km
HerrialdeaFRA Frantzia
NED Herbehereak
BEL Belgika
ITA Italia
ESP Espainia
Irteera-lekua's-Hertogenbosch
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak197
Amaitu dutenak129
Bataz besteko abiadura39,237 km/o
Emaitzak
TxapeldunaDEN Bjarne Riis (Deutsche Telekom)
TxapeldunordeaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
HirugarrenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Puntukako sailkapenaGER Erik Zabel (Deutsche Telekom)
Eskalatzailerik onenaFRA Richard Virenque (Festina-Lotus)
Gazte onenaGER Jan Ullrich (Deutsche Telekom)
Talderik onenaFRA Festina-Lotus
Route of the 1996 Tour de France.png
◀19951997▶
Commons-logo.svgDokumentazioa Wikidata-logo S.svg

1996ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 83. edizioa izan zen. 1996ko ekainak 29 eta uztailak 21 artean ospatu zen, 3765 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatua, garaileak batez beste 39,236 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Herbehereetako Hertogenbosch herrian hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, aurreko bost edizioen garailea izan zena, berriz ere faborito nagusia zen. Bere arerioen artean Tony Rominger, Evgeni Berzin, Bjarne Riis, Alex Zülle eta Laurent Jalabert zeuden.

Garailea Bjarne Riis daniarra izan zen, 2007an 1996ko Tourra irabazi ahal izateko EPOa hartu zuela aitortu zuena.

TaldeakAldatu

Taldea Taldeko liderra
Banesto Miguel Indurain
ONCE Laurent Jalabert
Team Deutsche Telekom Bjarne Riis
Mapei-GB Tony Rominger
MG Technogym Fabio Baldato
Gewiss Eugeni Berzin
Motorola Lance Armstrong
Festina Richard Virenque
Rabobank Johan Bruyneel
Gan Chris Boardman
Saeco Mario Cipollini
Taldea Taldeko liderra
Team Polti Luc Leblanc
Panaria Wladimir Belli
Carrera Claudio Chiappucci
Roslotto-ZG Mobili Piotr Ugrumov
TVM Maarten Den Bakker
Ceramiche Refin Djamolidine Abdoujaparov
Lotto Andrei Tchmil
Kelme Fernando Escartín
Brescialat Mariano Piccoli
Agrigel-La Creuse Jacky Durand
Aubervilliers Christophe Capelle

EtapakAldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. ekainak 29   Herbehereak 's-Hertogenbosch 9,4 (erlojupekoa)   Suitza Alex Zülle   Suitza Alex Zülle
1.a ekainak 30   Herbehereak 's-Hertogenbosch 209   Frantzia Frédéric Moncassin   Suitza Alex Zülle
2.a uztailak 1   Herbehereak 's-Hertogenbosch-Wasquehal 247,5   Italia Mario Cipollini   Suitza Alex Zülle
3.a uztailak 2 Wasquehal-Nogent-sur-Oise 195   Alemania Erik Zabel   Frantzia Frédéric Moncassin
4.a uztailak 3 Soissons-Lac de Madine 232   Frantzia Cyril Saugrain   Frantzia Stéphane Heulot
5.a uztailak 4 Lac de Madine-Besançon 242   Herbehereak Jeroen Blijlevens   Frantzia Stéphane Heulot
6.a uztailak 5 Arc-et-Senans-Aix-les-Bains 207   Herbehereak Michael Boogerd   Frantzia Stéphane Heulot
7.a uztailak 6 Chambéry-Les Arcs 200   Frantzia Luc Leblanc   Errusia Evgeni Berzin
8.a uztailak 7 Bourg-Saint-Maurice-Val-d'Isère 30,5 (erlojupekoa)   Errusia Evgeni Berzin   Errusia Evgeni Berzin
9.a uztailak 8 Le Monetier-les-Bains-  Italia Sestriere 46   Danimarka Bjarne Riis   Danimarka Bjarne Riis
10.a uztailak 9   Italia Turin-Gap 208,5   Alemania Erik Zabel   Danimarka Bjarne Riis
11.a uztailak 11 Gap-Valence 202   Kolonbia Chepe González   Danimarka Bjarne Riis
12.a uztailak 12 Valence-Le Puy-en-Velay 143,5   Suitza Pascal Richard   Danimarka Bjarne Riis
13.a uztailak 13 Le Puy-en-Velay-Superbesse 177   Danimarka Rolf Sørensen   Danimarka Bjarne Riis
14.a uztailak 14 Besse-Tulle 186,5   Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov   Danimarka Bjarne Riis
15.a uztailak 15 Brive-Villeneuve-sur-Lot 176   Italia Massimo Podenzana   Danimarka Bjarne Riis
16.a uztailak 16 Agen-Hautacam 199   Danimarka Bjarne Riis   Danimarka Bjarne Riis
17.a uztailak 17 Argelès-Gazost-  Euskadi Iruñea 262   Suitza Laurent Dufaux   Danimarka Bjarne Riis
18.a uztailak 18   Euskadi Olatz-Zubitza-Hendaia 154,5   Herbehereak Bart Voskamp   Danimarka Bjarne Riis
19.a uztailak 19 Hendaia-Bordele 226,5   Frantzia Frédéric Moncassin   Danimarka Bjarne Riis
20.a uztailak 20 Bordele-Saint-Émilion 63,5 (erlojupekoa)   Alemania Jan Ullrich   Danimarka Bjarne Riis
21.a uztailak 21 Palaiseau-Paris 147,5   Italia Fabio Baldato   Danimarka Bjarne Riis

Garapen orokorraAldatu

Lehen etapak normaltasunez igaro ziren, esprintak eta euria eta hotza egiten zuen egunak nagusi zirelarik. Maillot horia Alex Züllegandik Frédéric Moncassinengana pasa zen, eta honengandik Stephane Heulotengana.

Alpeetako lehen etapan, Luc Leblanc izan zen garaile, eta Yevgeni Berzin jarri zen sailkapen nagusiko lider bezala. Abraham Olano bigarren jarri zen Berzinen denbora berarekin, eta Rominger hirugarren. Lehen etapa honetan oso sorpresa nabarmengarria gertatu zen, Indurainek garailearekiko lau minutu galduz, hala, sailkapen nagusiko lehen postuetatik aldenduz. Nafarraren ahuldadearen lehen adierazpena zen edizio honetan.

Berzinek bere lehen postua sendotu zuen hurrengo eguneko erlojupekoan, berau irabaziz. Indurainek nahiko erlojupeko kaxkarra egin zuen, errusiarragandik minutu batera amaituz. Hurrengo eguneko etapak, Sestrieren amaitu zena, bere ibilbidea aldatuko zuen arazo meteorologikoen ondorioz. Hala eta guztiz ere, Bjarne Riisek hain etapa laburra ondo baliatu zuen eta etapa garaipena eta maillot horia bereganatu zituen. Indurainek urruti zirauen sailkapen nagusian, baina oraindik bazuen proba irabazteko itxaropenik.

Alabaina, mendatean amaitzen zen Pirinioetako lehen etapan, Hautacamen amaitu zena, Riisek bere bigarren etapa garaipena lortu zuen, bere jazartzaileekiko abantaila handitu zuen aldi berean. Olano eta Rominger ia hiru minutura zeuden, eta Indurainek berriz huts egin zuen, jada zazpi minutura zegoen sailkapen nagusian. Baina hurrengo egunean hondoratuko zen erabat nafarra, hain zuzen ere Iruñean amaitu zen etapan, Atarrabian bere gurasoek zuten etxe ondotik igarotzen zena. 262 kilometroko etapa luze bat, non Indurainek zortzi minutu baino gehiago galduko zituen Olano eta Rominger bezalako beste faborito batzuekiko. Riisek erabakita utzi zuen Frantziako Tourra Jan Ullrich alemaniar gaztearekin batera.

Indurainek hurrengo etapan arantza kentzea nahi zuen, 63 kilometroko erlojupeko bat, baina Jan Ullrich gazte alemaniarrak garaitu zuen bere espezialitate kuttunean, Indurain etapako bigarren postuan geratuz. Ullrichek, gainera, arazotan jarri zuen bere taldekidea zen Bjarne Riis, azkenean, elkarren artean sailkapen nagusian zegoen denbora diferentzia guztia jaterik lortu ez zuen arren.

Hala, Bjarne Riis Tourra irabazi zuen lehen daniarra izan zen. Jan Ullrichek, bigarren izan zena, oso etorkizun ona iragartzen zuen, eta Richard Virenquek amaitu zuen hirugarren, mendiko sailkapena ere lortu zuelarik. Miguel Indurainek, bere azken tourra izan zen honetan, 11. amaitu zuen. Riisengandik hamabi minutu baino gehiagora.

Fernando Escartínek 8. amaitu zuen, eta Abraham Olano anoetarrak 9.

SailkapenakAldatu

Sailkapen nagusiaAldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Bjarne Riis    DanimarkaDeutsche Telekom95 o 57 min 16 s
2. Jan Ullrich    AlemaniaDeutsche Telekom+ 1 min 41 s
3. Richard Virenque    FrantziaFestina-Lotus+ 4 min 37 s
4. Laurent Dufaux   SuitzaFestina-Lotus+ 5 min 53 s
5. Peter Luttenberger   AustriaCarrera Jeans+ 7 min 07 s
6. Luc Leblanc   FrantziaPolti+ 10 min 03 s
7. Piotr Ugrumov   LetoniaRoslotto-ZG Mobili+ 10 min 04 s
8. Fernando Escartín   EspainiaKelme-Artiach+ 10 min 26 s
9. Abraham Olano   Euskal HerriaMapei-GB+ 11 min 00 s
10. Tony Rominger   SuitzaMapei-GB+ 11 min 53 s
11. Miguel Indurain   Euskal HerriaBanesto+ 14 min 14 s
12. Patrick Jonker   AustraliaONCE+ 18 min 58 s
13. Bo Hamburger   DanimarkaTVM-Farm Frites+ 22 min 19 s
14. Udo Bölts   AlemaniaDeutsche Telekom+ 25 min 56 s
15. Alberto Elli   ItaliaMG Boys Maglificio-Technogym+ 26 min 18 s
16. Manuel Fernández Ginés   EspainiaMapei-GB+ 26 min 28 s
17. Leonardo Piepoli   ItaliaRefin-Mobilvetta+ 27 min 36 s
18. Laurent Brochard   FrantziaFestina-Lotus+ 32 min 11 s
19. Michele Bartoli   ItaliaMG Boys Maglificio-Technogym+ 37 min 18 s
20. Evgeni Berzin   ErrusiaGewiss-Playbus+ 38 min 00 s
21. Viatcheslav Ekimov   ErrusiaRabobank+ 43 min 58 s
22. Stefano Cattai   ItaliaRoslotto-ZG Mobili+ 48 min 03 s
23. Laurent Madouas   FrantziaMotorola+ 53 min 15 s
24. Arsenio González   EspainiaMapei-GB+ 55 min 28 s
25. Massimiliano Lelli   ItaliaSaeco-Estro-AS Juvenes San Marino+ 55 min 35 s
Iturria : ProCyclingStats


Puntukako sailkapena
1. Erik Zabel   Alemania TEL 335 puntu
2. Frédéric Moncassin   Frantzia GAN 284 puntu
3. Fabio Baldato   Italia MGT 255 puntu
Mendiko sailkapena
1. Richard Virenque   Frantzia FES 383 puntu
2. Laurent Dufaux   Suitza FES 176 puntos
Gazteen sailkapena
1. Jan Ullrich   Alemania TEL 95h 58' 57"
2. Peter Luttenberger   Austria CAR + 5' 26"
3. Manuel Fernández Ginés   Espainia MAP + 24' 47"
Taldekako sailkapena
1. Festina   Frantzia FES 287h 46' 20s
2. Deutsche Telekom   Alemania TEL + 15' 14"
3. Mapei-GB   Italia MAP + 51' 36"

Bjarne Riisen dopaje aitortzaAldatu

2007an, CSC taldearen zuzendari zenean, 1996ko Tourraren garailea izan zen Bjarne Riisek Tourra irabazteko EPOa hartu zuela aitortu zuen. Bere adierazpenen arabera, berak propio erosi eta hartu zuen EPOa, Telekom taldeko medikuetako bakar batek ere ezer ez zekielarik. Riisek txapeldun bihurtzeko moduagatik batere harro ez zegoela aitortu zuen.

« Nire kamiseta horia nire etxeko garajean dago, eta nahi duzuenean izan dezakezue. Ez du inongo baliorik, niretzat balioa dutenak oroitzapenak dira. »


2007ko ekainak 7an, Frantziako Tourraren antolakuntzak daniar txirrindularia ezabatu zuen palmaresetik UCIren partetik ezabatze formalaren zain, Tourraren historian ordurarte sekula gertatu ez zena.

Alabaina, azkenean, Frantziako Tourraren antolakuntzak Riisen garaipena palmaresean utzi zuen, eta eraginik gabe utzi zituen iragarritako sailkapenaren aldaketak.

Parte-hartzaileakAldatu

BANESTO
ONCE
TELEKOM
MAPEI-GB
MG-TECHNOGYM
GEWISS-BALLAN
MOTOROLA
FESTINA
RABOBANK
GAN
SAECO
POLTI
PANARIA
CARRERA
ROSLOTTO-MOBILI
TVM
REFIN
LOTTO
KELME-AVIANCA
BRESCIALAT
AGRIGEL-LA CREUSE
AUBERVILLIERS

NP: Ez zuen etapa hasi; A: Abandonatu egin zuen; HD: Kontrolez kanpo; E: Kanporatua.


Aurrekoa
1995eko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1996ko ekainak 29 eta uztailak 21 artean ospatua
Ondorengoa
1997ko Frantziako Tourra

Artikulu hau gaztelaniazko eta frantsesezko wikipedietatik itzulia dago.

Kanpo estekakAldatu