Ireki menu nagusia

1904ko Frantziako Tourra

1904ko Frantziako Tourra Cycling (road) pictogram.svg
Lasterketaren xehetasunak
Ibilbidea2. Frantziako Tourra
Etapak6
Datakuztailak 2 – 1904.eko uztailak 24
Distantzia2.429 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Jardunaldiko abiapuntuaMontgeron
Jardunaldiko helmugaVille-d'Avray
Abiatutako txirrindulariak88
Iritsitako txirrindulariak27
Batez besteko abiadura25,265 km/h
Azken sailkapena
IrabazleaFRA Henri Cornet ((label missing))
BigarrenaFRA Jean-Baptiste Dortignacq ((label missing))
HirugarrenaBEL Aloïs Catteau (La Française)
Tour de France 1904 map-fr.svg
19031905
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

1904ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 2. edizioa izan zen. 1904ko uztailak 2 eta 24 artean ospatu zen, 6 etapatan banatutako 2429 kilometroko ibilbidea eginez. Ibilbidea lehen edizioko berbera izan zen, eta Maurice Garinek bigarren aldiz irabazi zuen Tourra, Lucien Pothierrekiko abantaila txiki batekin. Hippolyte Aucoutourierrek lau etapa irabazi zituen.

Alabaina, edizio hau iskanbilaz betea egon zen.

Itzulian zehar, bederatzi txirrindulari, beste arrazoi batzuen artean, autoak edo trenak legez kanpo erabiltzeagatik kanporatuak izan ziren. Frantziako Txirrindularitza Batasuneko ikerketa batzordeak hamarnaka txirrindulari eta lekukoren adierazpenak entzun zituen, eta, 1904ko abenduan (arauak ez betetzeagatik) etapa garaile guztiak eta sailkapen nagusiko lehen lau txirrindulariak (Maurice Garin, Lucien Pothier, Cesar Garin eta Hippolyte Aucoutourier) kanporatu zituen. Bosgarren sailkatua, une horretan 20 urte baino ez zituen Henri Cornet, Tourraren garailerik gazteena bihurtu zen. Kanporatuetatik 10 urte betez zigortuak izan ziren, Maurice Garin bi urterekin, eta beste biak bizi guztirako.

EtapakAldatu

Abenduak 2ko kanporaketen ondoren, etapa garaileak izan ziren Maurice Garin, Hippolyte Aucoutourier eta Rene Pothier sailkapenetatik desagertu ziren.

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1. etapa uztailak 2 Paris - Lyon 467 Michel Frederick   Suitza Michel Frederick   Suitza
2. etapa uztailak 9 Lyon - Marsella 374 Antoine Faure   Frantzia Émile Lombard   Frantzia
3. etapa uztailak 13 Marsella - Toulouse 424 Henri Cornet   Frantzia Henri Cornet   Frantzia
4. etapa uztailak 17 Toulouse - Bordele 268 François Beaugendre   Frantzia François Beaugendre   Frantzia
5. etapa uztailak 20 Bordele - Nantes 425 Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia Henri Cornet   Frantzia
6. etapa uztailak 23 Nantes - Paris 471 Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia Henri Cornet   Frantzia

Sailkapen nagusiaAldatu

Azken sailkapen nagusia
1. Henri Cornet   Frantzia 96h05'45s
2. Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia + 2h16'14s
3. Aloïs Catteau   Belgika + 9h01'25s
4. Jean Dargassies   Frantzia + 13h04'30s
5. Julien Maitron   Frantzia + 19h06'15s
6. Auguste Daumain   Frantzia + 22h44'36s
7. Louis Coolset   Belgika + 23h44'20s
8. Achille Colas   Frantzia + 25h09'50s
9. René Saget   Frantzia + 25h55'16s
10. Gustave Drioul   Belgika + 30h54'49s
11. Henri Paret   Frantzia + 32h18'39s
12. Auguste Gauthier   Frantzia + 33h14'02s
13. Auguste Rist   Frantzia + 35h01'20s
14. Damelincourt   Frantzia + 48h39'03s
15. Antoine Deflotriere   Frantzia + 101h28'52s
88 partehartzaile, 15 sailkatu

Kanpo estekakAldatu