Lorient

Frantziako udalerria

Lorient (bretainieraz An Oriant) Bretainiako hegoaldeko kostaldean dagoen hiria eta portua da. Mor-Bihan departamenduko eta Bro Gwened lurralde historikoko hiri handiena da, ez ordea hiriburua. 2013ko erroldaren arabera 57.961 biztanle ditu.

Lorient
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
DepartamenduaMorbihan
BarrutiLorienteko barrutia
AlkateaNorbert Métairie (en) Itzuli
Izen ofizialaLorient
Posta kodea56100
Geografia
Koordenatuak47°44′45″N 3°21′59″W / 47.7458°N 3.3664°W / 47.7458; -3.3664
Map
Azalera17.48 km²
MugakideakQuéven, Caudan, Lanester, Larmor-Plage eta Ploemeur
Demografia
Biztanleria57.846 (2021eko urtarrilaren 1a)
434 (2020)
alt_left 30.084 (%52) (%46,8) 27.065 alt_right
Dentsitatea3.309,27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1666ko ekaina
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakVentspils, Ludwigshafen, České Budějovice, Galway, Toluca de Lerdo eta Vigo
lorient.bzh, lorient.bzh… eta demat.lorient.bzh

Geografia

aldatu

Scorff eta Blavet ibaien bokalean dago, Lorienteko arradan. Parean Groix uhartea dauka, bere izaera geologiko bereziarengatik 1982an Mineralen Natur Erreserba izendatu zutena.

Historia

aldatu

Monumento megalitikoek erakusten dute eremua K.a. 3000 urtearen inguruan populatu zela. Quimper eta Vannes lotzen zituen erromatarren errepidearen aztarnak ere badaude.

1666. urtean sortu zen hiria, merkataritzako portu bat egiteko Indietako Konpainiari lurrak eskaini zizkiotenean. Lorienteko portua XVIII. mendean garatu zen, batez ere esklabuen trafikoari esker. 1720 eta 1790 artean 156 itsasontzik 43.000 esklabu eraman zituztela estimatzen da. Garai hortan hiria haziz joan zen eta kale berriak eraiki ziren etxe zaharrak bota eta harrizko berriak altxatuz. 1744an harresiek inguratu zutenhiria eta 1769an Erregearen Itsas Armadarako egoitza izateko portu handia eraiki zuen.

XIX mendean esklabu jarduerak bukatu ziren eta jarduera ekonomiko berriak sortu ziren, arrantza, ontzigintza eta sardina kontserba lantegiak ireki ziren.

Bigarren Mundu Gerran zehar bonbardaketa ikaragarriak nozitu zituen Lorient hiriak.

Ekonomia

aldatu

Ekonomia jarduera nagusiak industria (janari industria, ontzigintza, industria mekanikoa, ehungintza), arrantza eta turismoa dira. Aireportua ere badauka.

Bizkaiko golkoan kokaturik, arrantza portu garrantzitsua dauka, Frantziako nagusietakoa Boulogne-sur-Mer eta Concarneau/Konk-Kernekoekin batera. Itsaspekoen base alemaniarra izan zen Bigarren Mundu Gerra garaian.

Kultura

aldatu

1971 urtetik aurrera Lorienteko Interzeltiar Jaialdia ospatzen da. Zeltiar Herrialdeen bilgunea da, bertan hainbat herrialde eta eskualdeetako kultura, musika eta ohiturak topa daitezkelarik. Abuztuko lehenbiziko egunetan ospatzen da eta hamar egunetako iraupenarekin ezaugarri hauetako munduko jaialdirik handiena da.

Kirolak

aldatu

FC Lorient (Football Club Lorient-Bretagne Sud) Lehen mailan jokatzen du. Liga bat (1995) eta kopa bat (2002) irabazi ditu.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Erreferentziak

aldatu