Ireki menu nagusia

1993ko Frantziako Tourra

1993ko Frantziako Tourra Cycling (road) pictogram.svg
Lasterketaren xehetasunak
Ibilbidea80. Frantziako Tourra
Etapak3
Datakuztailak 3 – 1993.eko uztailak 25
HerrialdeakFRA Frantzia
AND Andorra
ESP Espainia
Jardunaldiko abiapuntuaPuy du Fou
Jardunaldiko helmugaParis
Abiatutako txirrindulariak180
Iritsitako txirrindulariak136
Azken sailkapena
IrabazleaESP Miguel Indurain (Banesto)
BigarrenaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
HirugarrenaPOL Zenon Jaskuła (GB-MG Boys Maglificio-Bianchi)
PuntuakUZB Djamolidine Abdoujaparov (Lampre-Polti)
MendiakSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
GazteakESP Antonio Martín
Route of the 1993 Tour de France.png
19921994
Dokumentazioa Wikidata-logo S.svg

1993ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 80. edizioa izan zen. 1993ko uztailak 3 eta 25 artean ospatu zen, 3714 kilometroko ibilbidea eginez 20 etapatan, garaileak, hirugarren aldiz jarraian Miguel Indurain izan zena, batez beste 38,709 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Le Puy du Foun hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen.

Miguel Indurain, aurreko bi edizioak irabazi zituena, eta, aurreko urtean bezala, Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, zen faborito nagusia. Tony Rominger suitzarra, 1992ko Espainiako Itzulia eta 1993ko Espainiako Itzulia irabaztetik zetorrena eta Claudio Chiapucci italiarra ziren nafarraren nagusitasuna zalantzan jartzen saiatuko zirenetako batzuk.

Sarrerako etapan, Indurainek aurreikuspen guztiak bete zituen eta lider jarri zen. Hurrengo etapetan, maillot horia Wilfried Nelissen eta Mario Cipollini esprinterren artean aldatuz joango zen.

Lehen etapa erabakigarria taldekako erlojupekoa izan zen, non CLAS-Cajasturrek, taldeko lider bezala Tony Rominger zuena, garailearekiko hiru minutu baino gehiago galdu zituen zigor baten ondorioz.

6. etapa, Johan Bruyneel belgiarrak irabazi zuena, Tourraren historiako lineako etaparik azkarrena bihurtu zen, 158 kilometroak batez beste 49,417 kilometro orduko abiaduran eginez.

7. etapan egin zuen ihesaldi luze batek lidertza Johan Museeuwri eman zion. Ihes egindakoen taldeko txirrindulari batek, Bruno Cenghialta, istripu bat jasan zuen etapa korritzen ari zen bitartean, moto baten aurka talka eginez. Talde horretako bi txirrindularik, Bjarne Riis eta Álvaro Mejía, Tourra ohorezko postuetan amaitu zuten, lehen hamarren artean.

Lehen erlojupekoa, 9. etapan, berriz ere erabakigarria izan zen. Miguel Indurainek, ohi bezala, bere arerio guztiak gainditu zituen, guztiei gutxienez bi minutu atera zielarik. Nafarrak maillot horia bigarren aldiz jantzi zuen tour honetan, eta jada ez zuen galduko.

Alpeetako mendi garaia, horien artean oraingoan Alpe d'Huez ez zegoelarik, hurrengo etapan hasi zen. Tony Romingerrek irabazi zuen Serre Chevalierren amaitu zen etapa, Mejía kolonbiarra eta Indurainekin batera. Gianni Bugno eta Claudio Chiapucci italiarrek, zazpi minutu baino gehiago galduz etapa honetan, agur esan zioten sailkapen nagusiari, Indurainek lasaitasunez lideratzen zuena.

Hurrengo egunean, Romingerrek berriz eraso zuen, baina Indurainek ondo erantzun zien eraso guzti horiei. Suitzarrak bere bigarren etapa garaipena lortu zuen, eta hala, lan zikina egiteaz arduratzen zen, arerioak erditik kenduz. Bugnok berriz ere hamabi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Erik Breukinkek, ordurarte sailkapen nagusian 4. zegoena, ia hamar. Jada soilik Tony Rominger, Zenon Jaskula eta Alvaro Mejía geratzen ziren arerio bezala, horietatik hoberen sailkatua ia hiru minutu eta erdira zegoen arren.

Alpeen eta Pirinioen arteko trantsizio etapak ihesaldi luze eta esprinten artean erabaki ziren. Pirinioetako lehen etapa, Andorran amaitu zena, Amaya Seguros taldeko txirrindulari kolonbiarra zen Oliverio Rincónek distiratzeko balioko zuen. Hoberen sailkatuak elkarrekin iritsi ziren helmugara.

Hurrengo etapan, Zenon Jaskulak irabazi zuena, Álvaro Mejíak minutu bat baino gehixeago galduko zuen buruan zihoan taldearekiko, azken erlojupekoan oso faltan botako zuena. Claudio Chiapuccik, sailkapenean jada arriskurik sortzen ez zuena, 17. etapan ihesaldi bat sortu eta etapa garaipena lortzeko probestu zuen.

Azken-aurreko etapan, Tony Romingerrek harritu egin zuen Indurain honen espezialitaterik gogokoena zen erlojupekoan garaituz. Beranduago, txirrindulari nafarra, gripearen ondorioz gaixo zegoela jakin zen. Suitzarrak Tourra forma egoera oso onean amaitu zuen. Garailea jada erabakita zegoen arren, oraindik ez zegoen argi nortzuk izango ziren bigarrena eta hirugarrena. Kalterik handiena jasango zuena Alvaro Mejía izan zen, ordurarte bigarren zena, 4. postuan amaitu zuen Tony Rominger eta Zenon Jaskularen aurkako lehia galduz, erlojupekoan espezialistak zirenak. Azken hau, hala, Tourreko podiumera igo zen Europa ekialdeko herrialdeetako lehen txirrindularia izan zen.

Djamolidine Abdoujaparov uzbekerak irabazi zuen Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, hala, puntukako sailkapenean bere garaipena berretsiz, sailkapen horretan erabateko nagusitasuna izan zuelarik. Massimo Ghirotto italiarrak lortu zuen lehiakortasunaren saria (bigarren izan zen bi etapatan), eta azken sailkatua Edwig Van Hooydonck belgikarra izan zen, Indurainengandik hiru ordu eta erdi pasatxora, nafarrak, hala, bere hirugarren Tourra irabaziz.

EtapakAldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Pr. uztailak 3 Puy du Fou 6,8 (erlojupekoa)   Euskadi Miguel Indurain   Euskadi Miguel Indurain
1.a uztailak 4 Luçon-Les Sables-d'Olonne 215   Italia Mario Cipollini   Euskadi Miguel Indurain
2.a uztailak 5 Les Sables-d'Olonne-Vannes 203,5   Belgika Wilfried Nelissen   Belgika Wilfried Nelissen
3.a uztailak 6 Vannes-Dinard 189,5   Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov   Belgika Wilfried Nelissen
4.a uztailak 7 Dinard-Avranches 81 (taldekako erlojupekoa)   Italia GB-MG Maglificio   Italia Mario Cipollini
5.a uztailak 8 Avranches-Évreux 225,5   Danimarka Jesper Skibby   Belgika Wilfried Nelissen
6.a uztailak 9 Évreux-Amiens 158   Belgika Johan Bruyneel   Italia Mario Cipollini
7.a uztailak 10 Péronne-Châlons sur Marne 199   Danimarka Bjarne Riis   Belgika Johan Museeuw
8.a uztailak 11 Châlons sur Marne-Verdun 184,5   Ameriketako Estatu Batuak Lance Armstrong   Belgika Johan Museeuw
9.a uztailak 12 Lac de Madine-Lac de Madine 59 (erlojupekoa)   Euskadi Miguel Indurain   Euskadi Miguel Indurain
10.a uztailak 14 Villard de Lans-Serre Chevalier 203   Suitza Tony Rominger   Euskadi Miguel Indurain
11.a uztailak 15 Serre Chevalier-Isola 2000 263,5   Suitza Tony Rominger   Euskadi Miguel Indurain
12.a uztailak 16 Dole-Isola 2000-Marsella 286,5   Italia Fabio Roscioli   Euskadi Miguel Indurain
13.a uztailak 17 Marsella-Montpellier 181,5   Alemania Olaf Ludwig   Euskadi Miguel Indurain
14.a uztailak 18 Montpellier-Perpignan 223   Frantzia Pascal Lino   Euskadi Miguel Indurain
15.a uztailak 19 Perpignan-  Andorra Andorra 231,5   Kolonbia Oliverio Rincón   Euskadi Miguel Indurain
16.a uztailak 21   Andorra Andorra-Saint Lary du Soulan 230   Polonia Zenon Jaskula   Euskadi Miguel Indurain
17.a uztailak 22 Tarbes-Pau 190   Italia Claudio Chiappucci   Euskadi Miguel Indurain
18.a uztailak 23 Orthez-Bordele 199,5   Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov   Euskadi Miguel Indurain
19.a uztailak 24 Bretigny sur Orge-Montlhéry 48 (erlojupekoa)   Suitza Tony Rominger   Euskadi Miguel Indurain
20.a uztailak 25 Viry Châtillon-Paris 196,5   Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov   Euskadi Miguel Indurain

SailkapenakAldatu

 
Miguel Indurain 1993ko Frantziako Tourreko erlojupeko batean.
Sailkapen nagusia
1. Miguel Indurain   Euskadi BAN 95h 57' 09"
2. Tony Rominger   Suitza CLA + 4' 59"
3. Zenon Jaskula   Polonia GBM + 5' 48"
4. Álvaro Mejía   Kolonbia MOT + 7' 29"
5. Bjarne Riis   Danimarka ARI + 16' 26"
6. Claudio Chiappucci   Italia CAR + 17' 18"
7. Johan Bruyneel   Belgika ONC + 18' 04"
8. Andrew Hampsten   Ameriketako Estatu Batuak MOT + 20' 14"
9. Pedro Delgado   Espainia BAN + 23' 57"
10. Vladimir Poulnikov   Ukraina CAR + 25' 29"
Puntukako sailkapena
1. Djamolidine Abdoujaparov   Uzbekistan LAM 298 puntu
2. Johan Museeuw   Belgika GBM 157 puntu
3. Maximilian Sciandri   Italia MOT 153 puntu
Mendiko sailkapena
1. Tony Rominger   Suitza CLA 449 puntu
2. Claudio Chiappucci   Italia CAR 301 puntu
3. Oliverio Rincón   Kolonbia AMA 286 puntu
Gazteen sailkapena
1. Antonio Martín Velasco   Espainia AMA 96h 27' 00"
2. Oliverio Rincón   Kolonbia AMA + 3' 28s
3. Richard Virenque   Frantzia FES + 8' 21"
Taldekako sailkapena
1. Carrera - Jeans Tassoni   Italia CAR -
2. Ceramiche Ariostea   Italia ARI -
3. CLAS-Cajastur   Espainia CLA -

Parte-hartzaileakAldatu

BANESTO 
CARRERA-JEANS-TASSONI 
GATORADE-MEGA DRIVE 
MOTOROLA 
FESTINA 
ONCE 
ZG MOBILI 
TELEKOM 
GB-MG MAGLIFICIO 
GAN 
TVM-BISON 
NOVEMAIL 
CASTORAMA 
CLAS-CAJASTUR 
WORDPERFECT 
AMAYA SEGUROS 
ARIOSTEA 
LOTTO-BELGACOM 
LAMPRE-POLTI 
CHAZAL-VETTA MBK 

NP : Ez zuen etapa hasi ; A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1992ko Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
1993ko uztailak 3 eta 25 artean ospatua
Ondorengoa
1994ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gazetalaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1993ko Frantziako Tourra